17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Doktore-Tesi hau, kimikari organiko batek farmako berrien ikerkuntzan egin

dezakeen ekarpena da. Osasun arloan, kimika, sendagaien bilakaerako oinarria

da. Era horretan, industria farmazeutikoaren inguruko ikerkuntzan aurki

ditzakegun garaipen aipagarrien artean honako hauek ditugu: infekziogaixotasun

askoren kontrola hasieran sulfofarmakoak erabiliz eta geroxeago

beste eratako antibiotikoak erabiliz, minbizi mota batzuen kimioterapian

lortutako aurrerapena, diabetearen kontrola edo mina arintzeko analgesikoak

eta abar. Hala, Kimika arloan gertatzen diren zientzia aurrerapenengatik, biziitxaropena

gero eta altuagoa da.

Naturak erraz sintetizatzen ditu azido nukleikoak, karbohidratoak, proteinak eta

landareen bigarren mailako metabolismotik sortzen diren produktu naturalak.

Gainera, bizidunetan zehaztasun miresgarriaz erabiltzen ditu. Naturak

eskaintzen dizkigun eta laborategian egiten den molekulen sintesiari, sintesi

totala deritzogu.

Naturan dauden molekula gehienak bata bestearekiko ispilu-irudiak dira.

Molekula horiek kiralak dira eta horiei enantiomeroak deritzegu. Orokorrean,

biologikoki eraginkorrak diren molekulen, hala nola, botiken, perfumeen,

feromonen, uxagarrien, elikadura-gehigarrien, esentzien, gozagarrien eta

abarren, bi enantiomeroetatik, soilik bat da interesgarria.

Beraz, funtsezkoa da enantiomero bakarra sintetizatzea edo enantiomeriagaindikin

altuak ematen dituzten sintesiak egitea, hots, sintesi asimetrikoa

burutzea. Hori da, hain zuzen ere, Doktorego-Tesi honetan lortu dugun

helburua: sintesi asimetrikoa burutzeko bideak garatu ditugu, tartekari

organolitikoak erabiliz karbono-karbono loturak estereoselektibitate altuaz lortu

baititugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!