17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. Kapitulua Atal Esperimentala

adierazita daude eta akoplamendu-konstanteak (J) Hertzioetan (Hz). 1 H-NMR-zko

espektruen seinaleak esleitzeko, beharrezkoa den kasuetan, 1H-1H-ko desakoplamendu

homonuklearrezko esperimentuak burutu dira. NOE diferentzia-esperimentuak

multiplete baten lerro guztiak irradiatuz egin dira. 1 13 C-NMR-zko espektruak protoizko

desakoplamenduaz burutu dira, eta karbono mota bakoitza desberdintzeko, DEPT

(Distortionless Enhancement by Polarization Transfer) esperimentuak erabili dira.

Infragorri-espektruak, Perkin Elmer 1600 espektrometroan burutu dira, KBr-zko

pastiletan (solidoak) edo KBr-zko lehioetan kloroformotan disolbatuta (olioak). Kasu

bakoitzean absortzio-banda esanguratsuenak adierazten dira.

Masa espektruak, 70 eV-tako elektroi-talkako baldintzetan (IE) edo ionizazio

kimikoa erabiliz (IQ) (metanoa erreaktibo-gasa izanda), Hewlett Packard 5989B

aparatuan neurtu dira. GC-MS analisiak, Hewlett Packard 5890II kromatografoan

neurtu dira, TRB-1 (%100 metil polisiloxanoa, 30 m x 0.25 mm x 0.25 µm) zutabea

erabiliz. Lorturiko datuak m/z ran adierazi dira eta parentesien arteko balioak oinarrizko

pikuaren (%100) araberako intentsitateei dagozkie.

Mikroanilisiak Perkin-Elmer 2400 CHN analizadore elementalean egin dira.

Fusio-puntuak zabalik dauden kapilare-hodietan neurtu dira Gallenkamp

aparatuan eta ez daude zuzenduta.

Erreakzioak geruza fineko kromatografiaren bidez jarraitu dira, Merck 60 F254

silize-gelezko kromatofolioak erabiliz, errebelatzaile gisa UV argia (λ=254 nm eta 360

nm) edo Draggendorff 2 erreaktiboa erabiliz. Flash presiopeko zutabe-kromatografiarako

60 silize-gela 230-400 mesh ATMS erabili dira. 3 Erresoluzio altuko kromatografia

likidoa (HPLC), R401 errefrakzio indizea duen detektorea duen Waters 600A aparatuan

neurtu da, LiChrosorb Si60 (7mm) zutabea erabili delarik. Fase kiralezko erresoluzio

1 Kinss, M.; J. K. M. J. Mag. Res. 1984, 56, 518.

2 Stahl, E. Thin Layer Chromatography; Springer-Verlag, Berlín, 1969.

3 Still, W.C.; Kann, H. , Mitra, A.J. J. Org. Chem. 1978, 43, 2923.

155

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!