17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. Kapitulua Tetrahidropirroloisokinolonak

hurrengo helburua, Parham ziklazioaren estereoselektibitatea aztertzea zen. Iodatutako

N-fenetilimidaren sintesian eter sililatuaren hidrolisia gertatu zenez, 44 imida iodatuaren

Parham ziklazioa egin genuen, metalazio−ziklazio prozesuan, hidroxilo taldearen

eraginik ez baizen espero.

Lehenengo saiakuntzan, 44 imida, prozedura orokorraren arabera (2 bal., -78 o C,

6 ordu), t-BuLi-z tratatu genuen. Erreakzio-nahastearen 1 H-RMN-ak, ziklazio produktua

eratu zela adierazi zigun. Hala ere, ez genuen lortu konposatua purifikatzea

kromatografia-tekniken bidez, erabat ezegonkorra baizen. Erreakzio-nahastea

deskonposatuz zihoan heinean, kolore urdin bizia agertuz zihoan. Gure ikerkuntztaldean

egindako aurreko ikerlanetan emaitza antzekoak lortu genituen. 90 Parham

ziklazio hauen produktuak, hots, α-hidroxilaktamak, ura erraz gal dezakete dagozkien

enamidak eratzeko. Enamida hauek, erradikalen bidezko prozesuaren bidez auto

oxidazioa paira dezakete, dimero-egitura duten pigmentu urdinak eratzen direlarik. 94

Horregatik, α-hidroxilaktamaren deshidratazioa ekiditeko, Parham ziklazioaren ostean

hidroxilo taldea erreduzitzea pentsatu genuen. Metodo hau, emaitza bikainak eskeini

ditu antzeko substratuei aplikatu zaienean. 24

Zentzu honetan, borohidruro sodikoa azido karboxiliko bati lotzen zaionean,

aziloxiborohidrurozko espezieak eratzen dira, zeintzuk, beste konposatuak

erreduzitzeko ahalmena duten. Aziloxiborohidruro sodikoaren eraketan, azido

karboxilikoaren hiru baliokide edo gehiago erabiliz, hain erreaktiboa ez den

triaziloxiborohidruro sodiko espeziea sortzen da. Erreaktiboagoa den aziloxiborohidruro

sodikoa, azido karboxilikoaren baliokide bat erabiliz eratzen da (4.44 Eskema). 95

94 Irikawa, H.; Ooe, S.; Okumura, Y. Bull. Chem. Soc. Jpn 1988, 61, 3365.

95 a) Aziloxiborohidruroei buruzko azterketarako, ikusi: Gribble, G. W.; Nutaitis, C. F. Org. Prep.. Int.

1985, 17, 317. Berriki argitaratutako aziloxiborohidruroen erabilgarritasunari buruzko berrikuspenak

egiteko, ikusi: b) Gribble, G. W. ACS Symp. Ser. 1996, 641, 167. c) Gribble, G. W. Chemtech. 1996, 26,

26.

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!