17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. Kapitulua Tetrahidropirroloisokinolonak

elektroizalean oinarritzen da. 78 Hain polarrak ez diren disolbatzaileak erabiltzen

direnean, produktu kloratua albo-produktu bezala agertzen da. 79

Beste alde batetik, eraztun aromatikoan dauden oxigenodun edo nitrogenodun

ordezkatzaileek, erasoaren erregiokimika para gunerantz bideratzen dute. Gune hori

okupatuta badago, orto-iodazioa 80 gerta daiteke. Sarritan poliiodatutako konposatuak

eratzen dira, batzuetan erregiokimika ez baitago hain zehaztuta. 68b,81

Imidaren iodazioa egiteko, iodo monokloruroa erabiltzea erabaki genuen, gure

ikerkuntz-taldean emaitza bikainak lortu baiziren. Era honetan, 43 sukzinimida, CHCl3tan

disolbatutako ICl-ko 2 baliokideekin inguruneko tenperaturatan eta 15 orduz

tratatuz, 44 iodatutako produktua lortu zen (%75), aldi berean, eter sililatuaren

ezabapena gertatu zelarik.

Era honetan, enantiomerikoki puruak diren 43 eta 44 N-fenetilsukzinimidak

prestatu genituen. Enantiomeria-soberakinak, fase kiralean egindako HPLC-z baliatuz

(Chiralcel OD/OJ, %5-10 hexano/i-PrOH, 0.8-1 mL/min) kalkulatu genituen. Gune

estereogenikoaren epimerizazioa ez zela gertatu baieztatu genuen. Beraz, lortutako

enantiomeria-soberakinak hasierako L-DOPA-ren parekoa izan ziren (%99).

4.2.2. N-Aziliminio ioien bidezko ziklazioaren estereoselektibitatea. Enantiomerikoki

puruak diren tetrahidropirroloisokinolonen sintesia.

Behin 43 N-fenetilimida sintetizatuta, N-aziliminio ioien bidezko ziklazioaren

estereoselektibitatearen azterketa egin genuen. Lehenengo, N-aziliminio ioien aitzindari

gertuenak diren hidroxilaktamak eratzea beharrezkoa zen. Horretarako, gure ikerkuntz-

78 Bennett, F. W.; Sharpe, A. G. J. Chem. Soc. 1950, 1383.

79 Hubig, S. M.; Jung, W.; Kochi, J. K. J. Org. Chem. 1994, 59, 6233.

80 Bachki, A.; Foubelo, F.; Yus, M. Tetrahedron 1994, 50, 5139.

81 Orito, K.; Hatakeyama, T.; Takeo, M.; Suginome, H. Synthesis 1995, 1273.

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!