17.01.2013 Views

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

Erreaktibo organolitikoak sintesi asimetrikoan, aminen ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. Kapitulua Tetrahidropirroloisokinolonak

Orain dela gutxi, ziklazio hauen bidez baina era exozikliko batean, 1aminotetralinak

sintetizatzeko metodo berria egokitu da. Era honetan, ez ziklikoak diren

N-azil karbamatoak, DIBAL-ez erreduzitzen direnean, dagozkien N-azilhemiaminalak

lortzen dira. Hauek, Lewis azidoen bidezko molekula barneko adizio erreakzioak paira

ditzakete. Aziliminio ioia eta nukleozalea elkartzen dituen katean kokaturiko

ordezkatzaileek, ziklazioa erdi-mailako diastereoselektibitateekin burutzea ahalbidetzen

dute. 16 Metodologia hau, depresioaren kontrako tratamenduetan erabiltzen den (±)-

sertralina konposatuaren sintesian aplikatu da (4.11 eskema).

Imina karbonoaren ondoan ordezkatzaileak dituen N-aziliminio ioi ziklikoen

gaineko π nukleozale aromatikoen adizio estereokontrolatuei buruzko hamaika adibide

aurki daitezke. 17 Molekula barneko amidoalkilazio mota hauek, sistema heterozikliko

ezberdinen sintesian erabili dira. 18 Kasu hauetan, eratzen den lotura, oztopo gutxien

dagoen aldetik gertatzen da, hots, ordezkatzailea dagoen kontrako aldetik. Honela,

Hiemstra eta Speckamp bentzo[g]indol-2-onak sintetizatu dituzte, N-aziliminio

aitzindari gisa, 4 posizioan ordezkatutako 5-alkoxipirrolidin-2-onak erabiliz (4.12

Eskema). 17a

16 DeNinno, M. P.; Eller, C.; Etienne, J. B. J. Org. Chem. 2001, 66, 6988.

17 a) Luker, T.; Koot, W-J.; Hiemstra, H.; Speckamp, W. N. J. Org. Chem. 1998, 63, 220. b) Padwa, A.;

Heidelbaugh, T. M.; Kuete, J. T.; McClure, M. S. J. Org. Chem. 1998, 63, 6778. c) Lee, J. Y.; Kim, D.

W.; Park, H. Tetrahedron 1999, 55, 4631. d) Lee, Y. S.; Cho, D. J.; Kim, S. N.; Choi, J. H. ; Park, H. J.

Org. Chem. 1999, 64, 9727. e) Ducrot, P.; Thal, C. Tetrahedron Lett. 1999, 40, 9037.

18 Zenbait adibide adierazgarri kontsultatzeko, ikusi: a) Oxazolo[4,3-a]isokinolin-3-onak: erref. 10b. b)

Oxazolo[3,4-a]tieno[3,2-c]piridin-3-onak: Kano, S.; Yuasa, Y.; Yokomatsu, T.; Shibuya, S. Heterocycles

1984, 22, 1411. c) 4-Tiabentzo[g]indol-2-onak: Koot, W.-J.; Hiemstra, H.; Speckamp, W. N.

Tetrahedron: Asymmetry 1993, 4, 1941. d) Pirrolo[2,1-a]isokinolonak: erref. 17b. e) Indolo[2,3a]kinolizidinak:

erref. 17e. f) Azepino[5,4,3-cd]indolak: Lee, Y. S.; Min, B. J.; Park, Y. K.; Lee, S. J.;

Park, H. Tetrahedron Lett. 1999, 40, 5569.

109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!