S. Arrasate Doktorego-Tesia (1R,2R) izango litzateke, 1,2-difenil-2-aminoetanoletatik eratorritako eta erlazionaturiko konposatuekin konparatuz. 57 Oraindik ez dago argi, kiralak diren bentzil litiodun konposatuen ordezkapen elektroizalearen bilakaera estereokimikoa. Hala eta guztiz ere, lehen adierazi dugunez, elektroizale batzuk estereoinbertsioz erreakzionatzen dute (alkil eta azil haluroak, CO2-a, karbono disulfuroa, silil eta estanil kloruroa) eta beste batzuk ordea, konfigurazioa mantenduz erreakzionatzen dute (alkoholez edo azidoz protonatuz, aldehido edo esterrekin erreakzionatuz). 34a Azkenengo kasuan, erreaktiboa eta katioia aurretik elkartzen dira. 16a Momentuz, imina prokiralen gaineko α-oxikarbanioi kiralen adizioa argitaratu ez den arren, Beak-ek frogatu du, N-Boc-N-(p- metoxifenil)bentzilaminatik sortutako α-amino bentzil litioak, konfigurazioa mantenduz erreakzionatzen duela N-bentziliden-p-anisidinarekin. 12c Era berean, zenbait saiakuntza egin genituen, diisopropil taldea dietil taldeagatik aldatuz. Honela, adizio-erreakzioan, iminen gaineko 26 o-bentzil karbamatoen egituraren eragina aztertu genuen (3.24 Eskema). Kasu honetan ere, treo β-aminoalkohol eratorria, diastereoisomero bakar bat bezala lortu genuen. Etekina erdi-mailakoa izan zen, (−)-esparteina erabili genuenean, etekina handitzea lortu genuen arren, enantiomeria-soberakina oso baxua izan zen. 57 a) 46. erref. b) 51. erref. c) Aoyagi, Y.; Agata, N.; Shibata, N.; Horiguchi, M.; Williams, R. M. Tetrehedron Lett. 2000, 41, 10159. d) Yaozhong, J.; Guilan, L.; Jingen, D. Synth. Comm. 1988, 18 1291. e) Davis, F. A.; Haque, S.; Przeslawski, R. M. J. Org. Chem. 1989, 54, 2021. f) Jackson, W. R.; Jacobs, A.; Matthews, B. R.; Jayatilake, G. S. Tetrahedron Lett. 1990, 31, 1447. g) Chang, H. T.; Sharpless, B. Tetrahedron Lett. 1996, 37, 3219. h) Burton, R. D.; Bartberger, M. D.; Zhang, Y.; Eyler, J. R.; Schanze, K. S. J. Am. Chem. Soc. 1996, 118, 5655. i) Shimizu, M.; Tsukamoto, K.; Fujisawa, T. Tetrahedron Lett. 1997, 38, 5193. j) Gunderson, K. G.; Shapiro, M. J.; Doti, R. A.; Skiles, J. W. Tetrahedron: Asymmetry 1999, 10, 3263. k) Cho, G. Y.; Ko, S. Y. J. Org. Chem. 1999, 64, 8745. 96
3. Kapitulua β-aminoalkoholak H 3CO H 3CO 33 O O NEt 2 s-BuLi/L* L* Baldintzak Etek (%) de es TMEDA -78 o C, 48o 37 ≥95:5 - (-)-esparteina -78 o C, 6o 57 ≥95:5 2 3.24 Eskema H 3CO H 3CO H 3CO H 3CO O 35 (1RS,2RS) NEt 2 Li 34 Gehigarria O gehigarria PMP N Ph H OCONEt 2 Ph NHPMP Emaitza hauek kontuan izanda, isopropil karbamatoen azterketarekin jarraitzea erabaki genuen, 8 (1S,2S)-(+)-pseudoefedrina eta 9 (1R,2S)-(-)-N,O-dimetilefedrina bezalako β-aminoalkoholak estekatzaile gisa erabiliz (3.25 Eskema). Saiakuntza hauetan, 8 estekatzailea erabili genuenean, (−)-esparteinarekin lortutako kontrako enantiomeroa lortu genuen, enantiomeria-soberakina baxua izan zelarik. Bestalde, 9 estekatzailea erabili genuenean eta erreakzioa tenperatura baxuetan mantendu genuenean, diastereoselektibitate altua lortu genuen arren, ez zen posible izan enantiomeria-soberakina kalkulatzea etekina baxuegia izateagatik. 97