Zenbakia osorik ikusi - Jakin

Zenbakia osorik ikusi - Jakin Zenbakia osorik ikusi - Jakin

jakingunea.com
from jakingunea.com More from this publisher
12.03.2014 Views

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 JOAN MARI TORREALDAI Irakaskuntzako liburugintzari argitaraldien aldetik begiratuta, aldaketa dezenteak ageri dira. Aurreko urtetik hona izugarri gora egin du berrargitaraldien kopuruak. Lehen edizioak % 55,9 suposatzen du eta berrargitalpenak % 44,1. Berrargitalpen-kuota honek, merkatuak huts egiten ez dueino edota irakaskuntza-planak aldatzen ez direino, lasaitasuna, egonkortasuna esan nahi du argitaletxeentzat. Normala da igoera, aurreko urteetan Hezkuntzaren Erreforma dela eta, titulu berri pila bat asmatu behar izan zelako. Liburu berrien pre m i a k gaur ere zutik dirau, goragoko mailatan. Behe-mailatan, ord e a , azken urteotako materialek balio dute oraingoz. Horre g a t i k alor honetako berrargitalpenen zatirik handi-handiena Lehen Hezkuntzakoa da. Lehen edizioaren lautik hiru euskaraz sorturiko liburuek osatzen dute (% 74,5). Lau liburutik bat da itzulitakoa. Lehen edizioan hori. Kopuru oro k o r rean, aldiz, askoz handiagoa da jatorrizko liburuaren aldeko abantaila: % 80,5 da jatorrizko liburua eta % 19,5 itzulitakoa. Beste modu batera esanda, jatorrizko liburua da batez ere berrargitaratzen dena (% 68,2). HAUR ETA GAZTEENTZAKO LIBURUAK Ia lautik bat da haur eta gazteentzako liburua: % 24. Liburugintza katalanean % 16,8 suposatzen du liburu-mota berak eta gailegoan % 10,2. Pisurik handiena gurean du. Hala ere , nahiz eta aurreko urtean baino 10 liburu gehiago arg i t a r a eman, urteko proportzioan jaitsi egin da haur eta gazteentzako liburuaren pisua. Hurrengo orrialdeko grafikoan ikus daiteke urtez urteko eboluzioa. Liburu-mota honetan ere lehen edizioa da nagusi: % 80,2. Bostetik bat berrargitaratzen da. Aurreko urteetan lautik bat izan da berrargitarapenaren proportzioa. Jaitsi egin da orain. Gainerako sailetan ez bezala, hemen jatorrizko liburuaren gainetik dago itzulpena, oso gainetik. Lehen argitaraldiko titulu guztietatik % 66 kanpotik ekarria da, itzulia. Eta berton euskaraz sortutakoa % 34 da bakarrik. Berrargitaratzeko ord u a n , ordea, euskal jatorrikoak du lehentasuna: % 74,2. Itzulitako 89

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 JOAN MARI TORREALDAI gehien-gehienek, hortaz, ez dute bigarren ediziorik ezagutzen. Nahikoa harrigarri gertatzen da datu hau, kontuan izanez gero itzulitako liburu asko autore ezagun eta famaturenak direla. Kontrapisu bezala esan behar da, hala ere, haur txikientzat euskaraturiko material asko «suntsigarria» dela, edizio bakarrarekin agortzen den horietakoa. Itzulpenaren proportzio handiari beste hau erantsi behar zaio: gaztelaniatik itzuli dela erdia. Ingelesa dator bigarren lekuan, nahikoa urruti. Eta askoz urrutiago frantsesa eta italianoa. Haur eta gazte-liburuak 40 35 30 25 20 40 15 10 5 0 1.5 1990-89 17.5 19.5 12.5 3.3 1991-90 1992-91 1993-92 1994-93 1995-94 LITERATURA Helduen literatur liburuak % 19,2ko indarra du 1995eko liburu-ekoizpenean. Aurreko urtean % 17,1 izan zen. Katalunian g u re azpitik dabiltza (% 17,6) eta Galizian oso gainetik (% 25). Igoera inportantea izan du literatur liburuak: 60 bat liburu inguru urte batetik bestera. Inportantea da, baita ere, gorakada hau hiru urte segidan etenik gabekoa delako. Hurrengo orrialdeko grafikoan ageri da eboluzioaren urtez urtekoa. G e n e roen aldetik literaturgintzan ez dago joera aldaketarik: narratibak jarraitzen du goian, erdia eta gehiago beretzat hartuz. Eleberria eta ipuinak % 56,5 hartzen dute, baina narrazioak bere bertsio desberdinetan % 70 bat hartzen duela esan genezake. 90

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995

JOAN MARI TORREALDAI

gehien-gehienek, hortaz, ez dute bigarren ediziorik ezagutzen.

Nahikoa harrigarri gertatzen da datu hau, kontuan izanez gero

itzulitako liburu asko autore ezagun eta famaturenak direla.

Kontrapisu bezala esan behar da, hala ere, haur txikientzat

euskaraturiko material asko «suntsigarria» dela, edizio bakarrarekin

agortzen den horietakoa.

Itzulpenaren proportzio handiari beste hau erantsi behar

zaio: gaztelaniatik itzuli dela erdia. Ingelesa dator bigarren lekuan,

nahikoa urruti. Eta askoz urrutiago frantsesa eta italianoa.

Haur eta gazte-liburuak

40

35

30

25

20

40

15

10

5

0

1.5

1990-89

17.5

19.5

12.5

3.3

1991-90 1992-91 1993-92 1994-93 1995-94

LITERATURA

Helduen literatur liburuak % 19,2ko indarra du 1995eko liburu-ekoizpenean.

Aurreko urtean % 17,1 izan zen. Katalunian

g u re azpitik dabiltza (% 17,6) eta Galizian oso gainetik (% 25).

Igoera inportantea izan du literatur liburuak: 60 bat liburu

inguru urte batetik bestera. Inportantea da, baita ere, gorakada

hau hiru urte segidan etenik gabekoa delako. Hurrengo

orrialdeko grafikoan ageri da eboluzioaren urtez urtekoa.

G e n e roen aldetik literaturgintzan ez dago joera aldaketarik:

narratibak jarraitzen du goian, erdia eta gehiago beretzat

hartuz. Eleberria eta ipuinak % 56,5 hartzen dute, baina narrazioak

bere bertsio desberdinetan % 70 bat hartzen duela esan

genezake.

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!