Zenbakia osorik ikusi - Jakin

Zenbakia osorik ikusi - Jakin Zenbakia osorik ikusi - Jakin

jakingunea.com
from jakingunea.com More from this publisher
12.03.2014 Views

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 JOAN MARI TORREALDAI Sailik hornituenak, ia liburu-ekoizpen guztietan, hiru hauek izan ohi dira: irakaskuntza, haur eta gazteentzakoa, eta literatura, nahiz eta desberdin den liburugintza bakoitzean okupatzen duten lekua. Hona lau adibide: Gai-multzoa Katalunia Galizia Euskal Herria Espainia Irakaskuntza 31,5 30,4 28,0 17,8 Haur eta gazt. 16,8 10,2 24,0 8,9 Literatura 17,6 25,0 19,2 17,6 Guztira 65,9 65,6 71,2 44,3 Taula honen argitan gauza pare bat komenta daiteke: • Espainiako kasua jarri dugu ondoan zera adierazteko, alegia, herri hazietan gaien kontzentrazioa txikiagoa dela beti ere. Gai askoz ere gehiagotaz idazten da, bidezkoa denez. • Estatu espainiarreko hizkuntza periferikoetan kontzentrazio-tamaina berdintsua dugu. Guk dugu altuena. Produkzioa zenbat eta orekatuago, orduan eta txikiagoa hiru gai-multzo hauen proportzioa. Seinale ontzat jo behar da iaztik hona gure liburugintzak izan duen eboluzioa. Aurreko urtean % 78,3 izan zen hiru gai-multzo hauen pisua eta orain % 71,2 da. • Herrialde batetik bestera gai-multzoen hierarkian bada alderik eta berdintasunik. Hiruetan irakaskuntza-liburua dator aurrena, nahiz eta proportzio desberdinetan produkzio bakoitzean. Gurean haur eta gazteentzako argitalpenak datoz bigarren lekuan: ia lau liburutik bat liburu-mota hori da. Literatura dator bigarren lekuan bai edizio galiziarrean eta baita kataluniarrean ere. Galiziarren kasuan lau liburutik bat literaturazkoa da. Gai-multzoak banan banan aztertzera joko dugu segidan, handienetik txikienera. HEZKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA Ondoko zerrendan ikus daitekeenez, bi liburu-mota biltzen ditugu hemen: testuliburuak nagusiki bai, baina baita ere pedagogikoak, didaktikazkoak. 87

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995 JOAN MARI TORREALDAI Didaktika. Pedagogia. Orientabideak............. 15,6 Haur eskola. Oinarrizko irakaskuntza........... 16,4 Lehen Hezkuntza ......................................... 46,5 Batxilergoa eta UBIko irakaskuntza ............. 10,9 Goimailako irakaskuntza.............................. 1,3 Lanbide-Heziketa. Teknika-irakaskuntza ..... 0,2 Euskararen irakaskuntza ............................ 8,5 % 100 Irakaskuntzako liburuak du pisurik handiena 1995eko liburugintzan: % 28. Iaz, % 33,9ko pisua zuen. Iaz baino proportzio hobea du orain. Baina ez du pisua bakarrik galdu. Tituluak ere galdu ditu, oso gutxi, hori bai. Bi urte daramatza irakaskuntza-liburuak beherako bidean. Altuena 1993an egon zen. Orduan baino 130 bat liburu gutxiago atera da urtero sail honetan. Eta ez da hori bakarrik. Titulu-kopuruaren jaitsiera baino larriagoa da ale-kopuruarekin gertatzen dena. Jakina da irakaskuntza-liburuaren tiradak ere murriztu egin direla. EIMAren datuen arabera, euskarazko testuliburuetan, 1992an 29.370 ale bota ziren eta 21.782 ale 1995ean, hau da, zortzi mila ale gutxiago lau urte beranduago. Zer adieraz dezake honek? Merkatuaren saturazioa? Erakus dezagun grafiko bidez urtekako eboluzioa, ekoizpenari dagokionean: Irakaskuntzako liburua 50 40 30 20 42.4 10 0 2.8 23.2 22.8 -2.7 -10 -20 -25.2 -30 1990-89 1991-90 1992-91 1993-92 1994-93 1995-94 88

EUSKAL LIBURUGINTZA 1995

JOAN MARI TORREALDAI

Sailik hornituenak, ia liburu-ekoizpen guztietan, hiru hauek

izan ohi dira: irakaskuntza, haur eta gazteentzakoa, eta literatura,

nahiz eta desberdin den liburugintza bakoitzean okupatzen

duten lekua. Hona lau adibide:

Gai-multzoa Katalunia Galizia Euskal Herria Espainia

Irakaskuntza 31,5 30,4 28,0 17,8

Haur eta gazt. 16,8 10,2 24,0 8,9

Literatura 17,6 25,0 19,2 17,6

Guztira 65,9 65,6 71,2 44,3

Taula honen argitan gauza pare bat komenta daiteke:

• Espainiako kasua jarri dugu ondoan zera adierazteko,

alegia, herri hazietan gaien kontzentrazioa txikiagoa dela beti

ere. Gai askoz ere gehiagotaz idazten da, bidezkoa denez.

• Estatu espainiarreko hizkuntza periferikoetan kontzentrazio-tamaina

berdintsua dugu. Guk dugu altuena. Produkzioa

zenbat eta orekatuago, orduan eta txikiagoa hiru gai-multzo

hauen proportzioa. Seinale ontzat jo behar da iaztik hona gure

liburugintzak izan duen eboluzioa. Aurreko urtean % 78,3

izan zen hiru gai-multzo hauen pisua eta orain % 71,2 da.

• Herrialde batetik bestera gai-multzoen hierarkian bada

alderik eta berdintasunik. Hiruetan irakaskuntza-liburua dator

aurrena, nahiz eta proportzio desberdinetan produkzio bakoitzean.

Gurean haur eta gazteentzako argitalpenak datoz

bigarren lekuan: ia lau liburutik bat liburu-mota hori da. Literatura

dator bigarren lekuan bai edizio galiziarrean eta baita

kataluniarrean ere. Galiziarren kasuan lau liburutik bat literaturazkoa

da.

Gai-multzoak banan banan aztertzera joko dugu segidan,

handienetik txikienera.

HEZKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA

Ondoko zerrendan ikus daitekeenez, bi liburu-mota biltzen

ditugu hemen: testuliburuak nagusiki bai, baina baita ere pedagogikoak,

didaktikazkoak.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!