Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Zahartzapena α-hazkuntza faktore eraldatzailea, HGF edo hepatozitoen hazkuntza faktorea, intsulina eta IGF-I-a (Leffert eta Koch, 1977). Jaiotzean IGF-I-a kantitate baxutan aurkitzen da, ondoren, garapenarekin kontzentrazioa igotzen da, baina arratoi helduen gibeletan hazkuntza faktore honen espresioa berriro baxua dela topatu da (Roberts eta lank., 1986). Hau, gibelaren proteinen sintesi baxuarekin erlazionatu da (Sonntag eta lank., 1992). IGF-I-ak arratoi helduetan hepatozitoen proliferazioa eragiten du (Kimura eta Ogihara, 1998). Dena den, adinak gibeleko IGF-I-ean ez duela eraginik eta hau ez dela gibelaren masa galeraren erantzulea frogatu dute (Li eta Parkhouse, 2002). Hepatozito zaharretan kolagenoa eta albumina sintesiaren inhibizioa gertatzen da. Hau basopresina hormonak Ca 2+ fluxuetan duen eragina dela eta gertatzen dela dirudi (Chojkier eta lank., 1989). Zahartzapena dela eta, gibelako glukoneogenesi ahalmena ahultzen da (Kmiec eta Mysliwski, 1983; Poli eta lank., 1986; Podolin eta lank., 1994; Podolin eta lank., 1996) eta glukagoiak estimulatzen duen adenilato ziklasaren aktibitatea ere jeisten dela behatu da (Poli eta lank., 1986). Dena den, adinak glukagoiak entzima honi lotzeko duen gaitasuna, zein adenilato ziklasa intrintsekoaren aktibitatea ez du aldatzen (Dax eta lank., 1987). Badirudi, glukagoiarekiko erantzunean behatu diren aldaketak, Gs proteinen espresioaren jeitsieran eta cAMP-aren ekoizpenaren murrizpenan oinarritzen direla (Podolin eta lank., 2001). 7.4. BIRIKAK Zahartzapenean zehar biriketan gertatzen diren aldaketei buruz ez dira ikerlan ugari burutu. P substantziaren kontzentrazioa, arratoien biriketan, 28 hilabete arte mantentzen dira, eta badirudi momentu honetan hauen igoera bat dagoela. Oraindik ez dago argi P substantzia daukaten nerbio zuntzen dentsitatea aldatzen delako edo P substantziaren edukia jeisten delako den (Amenta eta lank., 1988), baina giltzurrunetan egindako esperimentuetan, aipatutako nerbio zuntzen dentsitatea jeisten dela frogatu da (Doutova eta Moss, 1996). Birikek, odol zirkulaziotik, angiotensina II bezalako, hodi-aktibo diren substantziak garbitzen dituzte. Zazpi eguneko animaliek angiotensina II-ren zatiki oso txikia kentzen du eta helduagoak direnean kantitate handiagoak kentzeko gaitasuna dute. Angiotensina II-a garbitzeko gaitasunaren handitzea, ACE kontzentrazioaren Sarrera 65

Zahartzapena igoerarekin bat dator. Dena den angiotensina II-ren kontzentrazioan, faktore gehiagok izango dute eragina, adibidez, garapenean zeharreko angiotensina II-aren metabolismoa biriketako baskularizazioan. Hau dela eta arratoi gazteetan, oraindik ere angiotensina II-ren kontzentrazioa odol zirkulazioan altua da (Wallace eta lank., 1980). 66 7.4. GILTZURRUNAK Gltzurrunetan ere, sistema hormonalen erantzunak adinarekin aldatzen dira. Aipatzekoa da, besteak beste adinak RAS sisteman dituen ondorioak. Seinaleztapensistema honen zenbait produktuk, angiotensina II eta aldosteronak esaterako, zahartzapenean gertatzen diren jariakin eta elektrolitoetan eragina dute. Zahartzapenean RAS isildua dagoela pentsatu den arren, beste organoetan aipatu dugun moduan, lokalki eta independenteki erregulatzen diren beste gune askotan zirkulazioan dagoen RAS-aren bestelako aktibitatea agertzen da (Harris eta Cheng, 1996). Giltzurruna gune hauetariko beste adibide bat da eta seneszentzian RAS-aren sentsibilizazioa bizituta aurkitzen da. RAS-arekiko erantzun sistemikoa animalia gazteen antzekoa mantentzen bada ere, giltzurrun hemodinamikarekiko erantzuna areagotzen da (Thompson eta lank., 2000). Adinarekin zerikusia duten giltzurrunen aldaketak hodi-uzkurtzaile eta zabaltzaileekiko erantzunekin lotu daitezke. Odolpresioa eta angiotensina II, NG-nitro-L-arginina-metil-ester (L-NAME), losartan eta endotelina-1-arekiko giltzurrunaren erantzuna adinarekin aldatu ahal da. Presio arteriala baxuagoa da animalia zaharretan, iragazpen glomerularra eta giltzurrunetako fluxu plasmatikoa aldiz, handiagoak dira. Angiotensina II eta endotelina-1-ak erantzun isiltzaileak eragiten dituzte, batez ere arratoi zaharretan. Losartanak, presio arterialaren eta hodi-zabaltzaileekiko erantzunaren jeitsiera eragiten du arratoi zahar eta gazteetan, baina, orokorrean esan daiteke, arratoi zaharrak erantzun areagotuak dituztela (Tank eta lank., 1994). Giltzurrunaren zahartzapena dela eta glomerulosklerosia gertatzen da berezko funtzio zelular mesangial normala ahulduta aurkitzen delako. Baina, arratoi zaharretan ez da aldaketarik behatu Ca 2+ -aren seinaleztapen zelularrean, proliferazioan eta uzkurduran, hau dela eta, glomerulosklerosia, giltzurrunaren etengabeko hazkuntzagatik ematen dela proposatu da (McDermott eta lank., 1996). Sarrera

Zahartzapena

igoerarekin bat dator. Dena den angiotensina II-ren kontzentrazioan, faktore gehiagok

izango dute eragina, adibidez, garapenean zeharreko angiotensina II-aren

metabolismoa biriketako baskularizazioan. Hau dela eta arratoi gazteetan, oraindik ere

angiotensina II-ren kontzentrazioa odol zirkulazioan altua da (Wallace eta lank.,

1980).

66

7.4. GILTZURRUNAK

Gltzurrunetan ere, sistema hormonalen erantzunak adinarekin aldatzen dira.

Aipatzekoa da, besteak beste adinak RAS sisteman dituen ondorioak. Seinaleztapensistema

honen zenbait produktuk, angiotensina II eta aldosteronak esaterako,

zahartzapenean gertatzen diren jariakin eta elektrolitoetan eragina dute.

Zahartzapenean RAS isildua dagoela pentsatu den arren, beste organoetan aipatu

dugun moduan, lokalki eta independenteki erregulatzen diren beste gune askotan

zirkulazioan dagoen RAS-aren bestelako aktibitatea agertzen da (Harris eta Cheng,

1996). Giltzurruna gune hauetariko beste adibide bat da eta seneszentzian RAS-aren

sentsibilizazioa bizituta aurkitzen da. RAS-arekiko erantzun sistemikoa animalia

gazteen antzekoa mantentzen bada ere, giltzurrun hemodinamikarekiko erantzuna

areagotzen da (Thompson eta lank., 2000). Adinarekin zerikusia duten giltzurrunen

aldaketak hodi-uzkurtzaile eta zabaltzaileekiko erantzunekin lotu daitezke. Odolpresioa

eta angiotensina II, NG-nitro-L-arginina-metil-ester (L-NAME), losartan eta

endotelina-1-arekiko giltzurrunaren erantzuna adinarekin aldatu ahal da. Presio

arteriala baxuagoa da animalia zaharretan, iragazpen glomerularra eta giltzurrunetako

fluxu plasmatikoa aldiz, handiagoak dira. Angiotensina II eta endotelina-1-ak erantzun

isiltzaileak eragiten dituzte, batez ere arratoi zaharretan. Losartanak, presio arterialaren

eta hodi-zabaltzaileekiko erantzunaren jeitsiera eragiten du arratoi zahar eta gazteetan,

baina, orokorrean esan daiteke, arratoi zaharrak erantzun areagotuak dituztela (Tank

eta lank., 1994).

Giltzurrunaren zahartzapena dela eta glomerulosklerosia gertatzen da berezko

funtzio zelular mesangial normala ahulduta aurkitzen delako. Baina, arratoi zaharretan

ez da aldaketarik behatu Ca 2+ -aren seinaleztapen zelularrean, proliferazioan eta

uzkurduran, hau dela eta, glomerulosklerosia, giltzurrunaren etengabeko

hazkuntzagatik ematen dela proposatu da (McDermott eta lank., 1996).

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!