Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara
Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara
Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Organo periferikoen garapena

sorkuntza eragiten du. Hodi epitelial hauek ureter-poltsak deitzen dira. Poltsa hauek

hodi nefritikotik banatzen dira ureterrak eratzeko. Ureter-poltsak hodi nefritikotik

sortzen direnean mesenkima metanefrogenikoen barnera sartzen dira. Hirugarren eta

laugarren pausuetan, ureter-poltsek, ehun mesenkimatiko hau bere inguruan

kondentsatzera eta nefronetan desberdintzera eragiten dute. Bostgarren pausuan

nefrona bihurtzen ari den ehunak ureter-poltsak adarkatzera eragiten du. Ondoren,

ureter-adarkadurek mesenkiman zehar migratzen dute, nefrona berriak eratzen diren

bitartean. Hauek guztiak hodi biltzaile berberari lotzen zaizkio(Gilbert, 1997).

Garapen metanefrikoa, oso molekula talde desberdinek parte hartzen duten

prozesu konplexua da. Molekula guztien aktibitate biologikoak elkarren artean lotuta

daude eta bata bestearekin erregulatuta, orokorrean, garapenean gertatzen diren

prozesu guztietan bezala.

Giltzurruneko garapenean parte hartzen duten molekulen artean reninaangiotensina

sistema dugu (RAS). Lehenago ikusi dugun moduan, sistema hau beste

organo askoren garapenarekin ere zerikusia du, baina sistema honen osagaiak oso

maila altuetan espresatzen dira giltzurrunaren garapenean, eta nefrogenesiarekin,

baskularizazioarekin eta giltzurrunaren garapen funtzionalarekin lotuta dagoen

denbora eta espazio patroi aparta du (Hilgers eta lank., 1997)

Angiotensina II-a, giltzurrun organogenesian oso eginkizun garrantzitsua

betetzen duela somatu da. RAS giltzurrun-sistemaren garapenean zehar eta jaiotzaren

inguruan aktibatuta dago, garapenaren hurrengo garaietan, berriz, sistema honen

osagaien mailak jeisten dira (Robillard eta Nakamura, 1988; Gomez eta lank., 1991).

Bestaldetik, RASaren inhibizioak, giltzurrunen anormaltasun espezifikoak (giltzurrunbesikula

anormalak, akatsak giltzurrun-pelbisaren garapenean eta tubuluen atrofia)

ematen dituela behatu da (Kamper eta lank., 2002).

Angiotensina II-ak giltzurrunaren garapenean duen garrantziaren beste

ezaugarri bat, glomeruluetako eta tubuluetako zelulen kultiboekin egindako

ikerlanetan aurkitu zen, angiotensina II-ak zelula hauen hazkuntza eragiten duela

frogatu zenean (Wolf eta lank., 1995).

Angiotensina II-aren hartzaileen, AT1 eta AT2-ren, espresio patroia

giltzurrunaren garapenean zehar ikasi da. Esperimentu hauek AT2 motako hartzaileak

fetuaren garapen osoan zehar agertzen direla eta jaiotzaren ostean bere espresioa

jeisten dela argitu dute. AT1 motatakoak fetuaren garapenean agertzeaz gain, jaiotza

58

Sarrera