26.08.2013 Views

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Organo periferikoen garapena

jeisten da. IGFBP-I-en transkriptoak ez dira neurtu fetu eta helduaren birikan. Aldiz,

IGFBP-II-aren mRNA batez ere 16. enbrioi egunetik 22. enbrioi egunera arte agertzen

da, eta helduek ere baliorik txikienak dituzte (Moats-Staats eta lank., 1995). Argi

dagoena da, garapenean zehar sistema honen osagaien espresioa aldatzen dela, eta

beraz, garapenarekin erlazionatuta egon daitekela.

Hormona tiroideoek, biriken morfogenesian laguntzen dute (Archavachotikul

eta lank., 2002). TRH-ak, berak ere, biriken heltzean funtzio garrantzitsuak ditu

(Ansari eta lank., 1997; Bajoria eta lank., 1997), baina oraindik ez dago argi zein

mekanismoaren bidez eragiten duen, hala ere, zenbait ikasketek diote, tiroide ardatzak

parte hartzen ez duen bide bat erabiltzen duela (Ansari eta lank., 1997).

Glukokortikoideek birikaren heldutasuna arintzen dute. Kortikotropinaren

hormona askatzailea (CRH edo corticotropin releasing hormone) eskas duten arratoiek,

glukokortikoideak hartu behar dituzte garapen normalarako. Jaiotza ondoren behar hau

ez da hain nabaria, glukokortikoide kontzentrazio jeitsierarekin ere hazkuntza normala

izan ahal baitute. Beraz, glukokortikoideen eginkizun garrantzitsuena fetuaren bizitzan

zehar ematen dela uste da (Muglia eta lank., 1995). Honetaz gain,

glukokortikosteroideak eragin positiboa dutela surfaktantearen sintesi eta jariapenean

frogatu da. Arratoien organoen kultiboei, lehenengo hormona tiroideoak emanez,

birikaren morfogenesian lagunduko dute eta ondoren glukokortikosteroideak emanez,

badirudi, biriken funtzio jaioberria hobetzen dela (Hundertmark eta lank., 1999).

Biriken organogenesian indar mekanikoek ere parte hartzen dute. Muskulu leun

peribronkiala leku aproposean kokatuta dago, birika moldatzen duten indar

fisikoenetariko bat izateko. Nerbio-sare eta luzakin neuralez inguratuta dago (Icardo

eta lank., 1999). Muskulu honen uzkurdura espontaneoak, gizaki-fetuen birika-zelulen

kultiboetan behatu dira (McCray, 1993) eta tekikininen erantzun moduan agertzen

dira. Tekikininek, hodi-zabaltzaile eta bronkio-uzkurtzaileak diren peptido-familia

garrantzitsua osatzen dute (Barnes, 1991). Hauen artean A neurokinina eta P

substantzia daude. Hauek, albeoloen aire-bideetako tonuan duten funtzioa dela medio,

biriken garapena zuzentzen duten indar mekanikoetan eragina dute (Haley eta lank.,

2001). P substantzia moduko immunoreaktibitatea biriken populazio

neuroendokrinoan ikasiz, organo honetan nonahikoa dela ikusi zen. Batez ere fetuetan

oso ugaria da. Horregatik, garapenean eginkizun garrantzitsua izan behar duela

proposatzen da (Gallego eta lank., 1990).

56

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!