Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

3.4. INHIBITZAILEAK. Prolil endopeptidasa Prolil endopeptidasaren inhibizioan, arrakastatsuki erabili zen lehen konposatua, Z-Pro-prolinala izan zen (Friedman eta lank., 1984). Substantzia honekin burututako zenbait saiok, arratoiei eskopolaminak eragindako amnesiaz babesten zuela frogatu zuen eta ondorioz, prolil endopeptidasa oroimenarekin erlazionatu zuten (de Wied eta lank., 1984; Yoshimoto eta lank., 1987). Aurkikuntza hau zela eta, ikerkuntza talde asko entzima hau inhibituko zuten konposatuak bilatzen hasi ziren, modu honetan memoria berreskuratzeko farmakoak aurkitu nahian. Duela gutxi, prolil endopeptidasaren inhibitzaile indartsuak garatu dira "F-moc"-aren eratorrietan (Li eta lank., 1996b) eta substantzia ez peptidikoetan oinarriturik. Azken hauen artean, JTP- 4819 (Toide eta lank., 1997a; Toide eta lank., 1997b; Toide eta lank., 1998) eta Y- 29794 (Kato eta lank., 1997) ditugu. Lehenengoari dagokionez, zenbait autore (Umemura eta lank., 1997) klinikan erabilgarria izan daitekela proposatu dute, bere ezaugarri farmakodinamiko eta farmakozinetikoak direla eta. Beste ikertzaileek (Cunningham eta O'Connor, 1997) Y-29794-ak β-amiloideen metabolismoan eragin onuragarria duela frogatu dute. Farmakologian erabiltzeko ideiarekin garatu den beste inhibitzailea S 17092 da. P substantzia eta α-MSH (melanocyte stimulating hormone edo melanozitoen hormona estimulatzailea)-ren kontzentrazioak jeisten dituela prolil endopeptidasa inhibitzean frogatu da eta hau oroimenean ondorio positiboak izan ditzakela uste da (Morain eta lank., 2002; Bellemere eta lank., 2003). Arrainen proteinetan eta gaztaren hidrolizatuetan prolil endopeptidasa inhibitzen duten peptido hidrofilikoak ere topatu dira (Sorensen eta lank., 2004). Prolil endopeptidasaren inhibitzaile endogenoak ere identifikatu dira, garunean isolatutako oktapeptidoa (Ohmori eta lank., 1994) eta arean kontzentrazio handitan aurkitzen den 6500 Da-etako peptidoa (Yoshimoto eta lank., 1987). Honen inguruan, proteolisi ez lisosomalean parte hartzen duen prolil endopeptidasa aktibitatea, inhibitzaile endogenoen kontzentrazioko aldaketak direla medio erregulatzen dela proposatu da (Yamakawa eta lank., 1994). Sarrera 23

Prolil endopeptidasa 24 3.5. GARRANTZI BIOLOGIKOA Prolil endopeptidasaren banaketa zabalak eta biologikoki aktiboak diren peptido askorengan duen eraginak, entzima honek funtzio biologiko garrantzitsu edo/eta espezifikoak izan ditzakela iradokitzen digu. Nerbio Sistema Zentraleko patologietan izan dezakeen funtzioa ezagutu nahian, buruko gaitzak duten gaixoetan prolil endopeptidasaren aktibitate serikoaren ikerketak egin dira Gaixo depresibo edo melankoniatsuetan, prolil endopeptidasaren aktibitate seriko txikiagoak topatu dira (Maes eta lank., 1994a). Beherapen hau lehengoratzen da gaixoek fluoxetina antidepresiboa hartzen dutenean. Antzeko ikerketa gaixo maniako eta eskizofrenikoekin egin zen eta prolil endopeptidasa mailen igoera aurkitu zen patologia hauetan (Maes eta lank., 1995). Depresioarekin gertatzen zen bezala, tratamenduak, gaixotasunak eragiten zituen aldaketak leheneratzen zituen. Duela gutxi, prolil endopeptidasa arazo bipolarretan erabiltzen den farmako baten akzio mekanismoarekin erlazionatu da: litioa (Williams eta lank., 1999) Portaera arazoei dagokionez ere, prolil endopeptidasa alkoholismoaren patofisiologiarekin (Maes eta lank., 1999a), estresak eragiten duen antsietatea pairatzeko sentikortasunarekin (Maes eta lank., 1998), trauma ondoko estresarekin (Maes eta lank., 1999b), erditze ondoko depresioarekin (Maes eta lank., 2000), eta nerbio bulimia eta anorexiarekin (Maes eta lank., 2001) zerikusia izan dezaketela behatu da. Neuroendekapenezko gaixotasun batzuetan, prolil endopeptidasaren aktibitatea aldatua aurkezten da. Hala ere, kasu honetan, topatu diren emaitzak nahasgarriak dira, autore batzuk igoerak (Aoyagi eta lank., 1990b; Aoyagi eta lank., 1990a) eta besteak jeitsierak (Mantle eta lank., 1996) deskribatzen baitituzte Alzheimer gaixotasuna pairatu zuten gaixoen post-mortem laginetan. Ildo honetan, prolil endopeptidasa garunean eratzen diren plaka amiloideen eraketan parte har zezakela iradoki da (Fukunari eta lank., 1994). Dena den, beste autoreen eritzirako, prolil endopeptidasaren ekintza, neuronen kaltearekin lotutagoa dago, β amiloide metaketarekin baino. Prolil endopeptidasaren eragina gaixotasun hauetan entzima honek desberdintzapen neuronalean duen zereginarekin zerikusia izan dezake (Szappanos eta lank., 1994). Sarrera

3.4. INHIBITZAILEAK.

Prolil endopeptidasa

Prolil endopeptidasaren inhibizioan, arrakastatsuki erabili zen lehen

konposatua, Z-Pro-prolinala izan zen (Friedman eta lank., 1984). Substantzia honekin

burututako zenbait saiok, arratoiei eskopolaminak eragindako amnesiaz babesten

zuela frogatu zuen eta ondorioz, prolil endopeptidasa oroimenarekin erlazionatu zuten

(de Wied eta lank., 1984; Yoshimoto eta lank., 1987). Aurkikuntza hau zela eta,

ikerkuntza talde asko entzima hau inhibituko zuten konposatuak bilatzen hasi ziren,

modu honetan memoria berreskuratzeko farmakoak aurkitu nahian. Duela gutxi, prolil

endopeptidasaren inhibitzaile indartsuak garatu dira "F-moc"-aren eratorrietan (Li eta

lank., 1996b) eta substantzia ez peptidikoetan oinarriturik. Azken hauen artean, JTP-

4819 (Toide eta lank., 1997a; Toide eta lank., 1997b; Toide eta lank., 1998) eta Y-

29794 (Kato eta lank., 1997) ditugu. Lehenengoari dagokionez, zenbait autore

(Umemura eta lank., 1997) klinikan erabilgarria izan daitekela proposatu dute, bere

ezaugarri farmakodinamiko eta farmakozinetikoak direla eta. Beste ikertzaileek

(Cunningham eta O'Connor, 1997) Y-29794-ak β-amiloideen metabolismoan eragin

onuragarria duela frogatu dute. Farmakologian erabiltzeko ideiarekin garatu den beste

inhibitzailea S 17092 da. P substantzia eta α-MSH (melanocyte stimulating hormone

edo melanozitoen hormona estimulatzailea)-ren kontzentrazioak jeisten dituela prolil

endopeptidasa inhibitzean frogatu da eta hau oroimenean ondorio positiboak izan

ditzakela uste da (Morain eta lank., 2002; Bellemere eta lank., 2003).

Arrainen proteinetan eta gaztaren hidrolizatuetan prolil endopeptidasa

inhibitzen duten peptido hidrofilikoak ere topatu dira (Sorensen eta lank., 2004).

Prolil endopeptidasaren inhibitzaile endogenoak ere identifikatu dira, garunean

isolatutako oktapeptidoa (Ohmori eta lank., 1994) eta arean kontzentrazio handitan

aurkitzen den 6500 Da-etako peptidoa (Yoshimoto eta lank., 1987). Honen inguruan,

proteolisi ez lisosomalean parte hartzen duen prolil endopeptidasa aktibitatea,

inhibitzaile endogenoen kontzentrazioko aldaketak direla medio erregulatzen dela

proposatu da (Yamakawa eta lank., 1994).

Sarrera 23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!