Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara Prolil endopeptidasa eta piroglutamil peptidasa I ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Tirotropinaren Hormona Askatzailea antigorputzak erabiliz, immunohistokimikoki, TRH-aren sistemaren banaketa zabala isladatzen duten garun-mapak burutu dira, eta emaitza hauek, aurrekoekin bat zetozela frogatu da (Lechan eta lank., 1986b). Kirurgikoki erdiko hipotalamo basala isolatu zenean eta aipatutako nukleotan TRH mailak konstante mantentzen zirela behatu zenean, hipotalamo kanpoko TRH-a NSZ-aren atal hauetan sortzen dela, eta ez dela honaino garraiatzen neurona hipotalamikoen axoien bidez frogatu zen. Ugaztunen garuna eta bizkar-muinean gain, TRH-aren kontzentrazio altuak topatzen ditugu anfibioen odolean, garunean eta larruazalean (Jackson eta Reichlin, 1979), baita ere moluskoen garunean, hauen sistema endokrinoan duen funtzioa ezagutu gabe mantentzen bada ere. TRH-a eta P substantzia (SP), serotoninarekin batera, rafe nukleoaren muinneuronetan eta bizkarrezur-erraboila sisteman aurkitzen dira (Johnson eta lank., 1993). Neurotransmisore bakoitzaren ontogenia banatuta aztertzen duten ikerlanak daude eta zelula berean egon arren, bere artean desberdinak direla, aurkitu da (Jonakait eta lank., 1988). 2.3. TRH-a ORGANO PERIFERIKOETAN TRH-ari buruzko ikerlan gehienak, orain arte aipatu den bezala, garunean burutu dira. Hipotalamotik kanpoko garun-ataletan ere agertzen zela behatu zenetik (Leppaluoto eta lank., 1978), tripeptidoa arratoien organo periferikoetan (gibelean, giltzurrunean, arean, bihotzean, barrabiletan, obulutegian) eta gorputzeko likidoetan (odolean, giza-hazian) kokatu da (Safran eta lank., 1982; Pekary eta lank., 1983; Lamberton eta lank., 1984; del Rio-Garcia eta Smyth, 1990). TRH-aren hartzaileen banaketa ere ehun periferikoetan ikertu da (Fukusumi eta lank., 1995). Oilaskoetan TRH-a garunean, hipofisian, tiroide guruinean eta gonadetan topatu da, eta hazkuntzan, ugalketan eta digestioan zerikusirik izan ahal duela pentsatzen da (Geris eta lank., 2000). Interesgarriak dira bihotzean TRH-ari buruz egindako ikerlanak. TRH-aren genea bihotzean espresatzen dela, hain zuzen ere, aurikularen miozitoetan (Shi eta lank., 1996) eta bere mRNA-ren dentsitatea glukokortikoideen bidez areagotu ahal dela behatu da (Shi eta lank., 1997; Wilber eta Xu, 1998). Honen ondorioz, TRH-aren Sarrera 11

Tirotropinaren Hormona Askatzailea agerpena bihotzean ez dela bakarrik bere garunetiko garraioari esker ondorioztatzen da. 12 2.4.TRH-aren BIOSINTESIA, ASKAPENA ETA ANDERATZE METABOLIKOA. 2.4.1. Biosintesia Lehenengo ikerlanen ostean, TRH-aren biosintesiaren entzima bidezko mekanismoa dela medio gertatzen zela uste zen. Geroago frogatu zen, beste peptido asko bezala, erribosometan eratzen den prohormona batetik askatzen dela, ondoren nerbio bukaeretara garraiatua delarik (Richter eta lank., 1984). TRH-aren aitzindaria, pisu molekular handiko molekula da, honetatik, apurketa entzimatikoz, tripeptidoaren bost kopia lortzen dira (Jackson eta lank., 1985; Lechan eta lank., 1986b). 2.4.2. Anderatze metabolikoa TRH-ak, bere egitura dela eta, entzima proteolitiko askoren aurrean erresistentzia du, baita pepsina, papaina edo termolisinaren antzeko aktibitate entzimatiko inespezifikoen aurrean (Burgus eta Guillemin, 1970). Alde batetik, tripeptidoaren amino muturraren ziklazioa eta karboxilo muturrean duen amida taldea dela eta, exopeptidasen aurrean erresistentzia du. Bestaldetik, barneko prolina dela eta endopeptidasa gehienek ezin dute hidrolizatu. Dena den, TRH-aren anderakuntza kataliza dezaketen, gutxienez, hiru entzima identifikatu dira: prolil endopeptidasa, piroglutamil peptidasa I eta piroglutamil peptidasa II. TRH-a peptidasen bidez inaktibatzen da, gorputzaren atal desberdinetan: garuna, hipofisia, bizkar-muina, gibela, giltzurrunak, area, guruin adrenalak eta odola (Griffiths eta McDermott, 1983). Sarrera

Tirotropinaren Hormona Askatzailea

agerpena bihotzean ez dela bakarrik bere garunetiko garraioari esker ondorioztatzen

da.

12

2.4.TRH-aren BIOSINTESIA, ASKAPENA ETA

ANDERATZE METABOLIKOA.

2.4.1. Biosintesia

Lehenengo ikerlanen ostean, TRH-aren biosintesiaren entzima bidezko

mekanismoa dela medio gertatzen zela uste zen. Geroago frogatu zen, beste peptido

asko bezala, erribosometan eratzen den prohormona batetik askatzen dela, ondoren

nerbio bukaeretara garraiatua delarik (Richter eta lank., 1984). TRH-aren aitzindaria,

pisu molekular handiko molekula da, honetatik, apurketa entzimatikoz, tripeptidoaren

bost kopia lortzen dira (Jackson eta lank., 1985; Lechan eta lank., 1986b).

2.4.2. Anderatze metabolikoa

TRH-ak, bere egitura dela eta, entzima proteolitiko askoren aurrean

erresistentzia du, baita pepsina, papaina edo termolisinaren antzeko aktibitate

entzimatiko inespezifikoen aurrean (Burgus eta Guillemin, 1970). Alde batetik,

tripeptidoaren amino muturraren ziklazioa eta karboxilo muturrean duen amida taldea

dela eta, exopeptidasen aurrean erresistentzia du. Bestaldetik, barneko prolina dela eta

endopeptidasa gehienek ezin dute hidrolizatu.

Dena den, TRH-aren anderakuntza kataliza dezaketen, gutxienez, hiru entzima

identifikatu dira: prolil endopeptidasa, piroglutamil peptidasa I eta piroglutamil

peptidasa II.

TRH-a peptidasen bidez inaktibatzen da, gorputzaren atal desberdinetan:

garuna, hipofisia, bizkar-muina, gibela, giltzurrunak, area, guruin adrenalak eta odola

(Griffiths eta McDermott, 1983).

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!