26.08.2013 Views

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.2.6.-Genero sistema

Gizon eta emakumezkoei telebista-albistegietan ematen zaien

"presentzia/lekutze" desberdinaz hitzegiteak, zuzen-zuzenean, sexuaren

araberako jende multzo bi horien arteko desoreka sozial orokorraz aritzera

garamatza. Egungo gizartean, gizon eta emakumezkoek bizi duten egoera

desberdindua eta eransten zaizkien eginbehar, errol eta irudiez, azterketa

arinenak ere, generoen karakterizaziotik hasi beharra du.

Ondoko lerroetan, gizon zein emakumezkoei buruzko egoera arazotsuaz

arituko gara, bereziki emakumezkoen kasuari lotuz. Izan ere, emakumezkoen

"presentzia" ezak edota berari leporaturiko errolek feminismoaren korronte

osoa gorpuztu baitu. Feminismoaren ikuspegia aztertuko dugu, labur-labur,

baita "konstrukto kulturala" kontsideratua izan den generoarena ere.

Bigarren azpiatal baten, komunikabideek emakumezkoari buruzko

errepresentazioa egiterakoan erakusten dituenak aztertuko ditugu.

Azkenik, hizkuntzak oro har eta komunikabideetakoa bereziki, errol

desberdinak deskribatzerakoan erabiltzen dituen moldeak aztertuko ditugu.

2.2.6.1.-Genero-harremanak eta gizon-emakumezkoen erlazio

desorekatua

Egungo gizartean, sexuen araberako bi jende multzotzar antolatu dira,

gizon eta emakumezkoena, bien arteko desoreka eta eskubide

desberdintasunak begibistakoak direlarik. Ugari izan dira historian zehar, eta

gaur egun ere, desberdinatasun horiek arrazoitzeko erabili izan diren argudio

eta bidesak. Hasieran, emakumezkoen menpekotasuna arrazoituz sexuen

arteko berezitasun azalekoenak, biologikoak, erabili izan ziren, geroxeago

izakerarekin loturikoak mahaigaineratu zirelarik.

Natividad Abril-ek (1991), bere doktorego-tesian, laburbiltzen duenez,

ugariak izan dira zientzia eta jakintza-esparru desberdinetatik emakumezkoen

menpekotasuna eta gutxiago izatea justifikatuz historikoki erabili izandako

arrazoiak. Aristoteles, Rousseau, Kierkegaard Schopenhauer, besteak beste,

filosofiatik emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak azpimarratu

zituzten. Lehenaren kalterako, noski. Erlijio nagusienetan ere, patriarkalismoa 1

da beraien ardatza. Zientzia bera ere, desorekaren justifikagarri gisa

funtzionatu izan du, Proudhon eta Darwin esate baterako, menpekotasunaren

arrazoi-emale parerik gabekoak izan zirelarik. 2

XX. mendean ere, emakumezkoen menpekotasuna, intelektuala, fisikoa

eta espirituala, zientziaren ikuspegitik justifikatzen aritu ziren hainbat eta

hainbat: Moebius, Freud, Bettelheim, Eysenck edota Sartre (Abril, 1991:11-18),

esate baterako.

Egoera honen aurrean, emakumezkoek beraien egoeraz jabetuz eta

modu antolatuan eratzen hasi ziren, feminismoa deitua izan den mugimenduan.

1 GIDDENS-ek Sociologia (1991: 767) tituluko liburuan definitzen duenez:

"Dominación de los hombres sobre las mujeres."

2 Medikuntzan, historikoki, emakumezkoaren gorputza gutxiestuz egin izan diren

diskurtsoak arakatzeko ikus: ESTEBAN, M. L. Actitudes y percepciones de las mujeres

respecto a su salud reproductiva y sexual, doktorego-tesiaren VI. kapitulua. Bartzelona.

Bartzelonako Unibertsitatea. 1993.

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!