26.08.2013 Views

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.2.3.-Kultura, Hizkuntza; Euskara

Nortasun kolektiboaren osagarria kontsideratua izan den kultura eta

gizartearen arteko erlazioaz, eta hauekin batera hizkuntzak jokatzen duen

paperaz arituko gara hemen. Kulturaren kontzeptualizazio soziologiko

zabalenetik hasi eta gizartean, errepresentazio eta birsorkuntza sinbolikoan

duen zeregin dinamikoa jorratuko dugu. Gainera, kulturaren ardatz eta nortasun

bereizgarria den hizkuntzaren garrantzia azpimarratuko da.

Hizkuntzaren funtzio instrumentala, komunikatzekoa beraz, eta sinbolikoa,

hau da, kultura akumulatzaile modura duenaz hainbat autorek esandakoa

ekarriko dugu segidako lerrotara 1 . Euskara, euskal nortasun kolektiboaren

definizioan zentratuko gara, bera kontsideratu izan baita herri honen kultur

edukinaren forma.

Azken ataltxo baten, telebistagintzari kulturarekin kontsideratu izan

zaizkion loturaz esanikoa landuko dugu. Izan ere, entretenitzea eta

informatzeaz gain, formatzea izan da telebistaren helburu historikoetako bat.

Sozializazio eta formazio tresnen artean telebista beti azpimarratu izan da.

Eginbehar horretan, deklarazio mailan zein bere praktika erakusten duten

programazioetan nolako islada duen aztertuko dugu, ahal den neurrian, gure

esparru geografikora mugatuz.

2.2.3.1.-Kulturaren esangura

Kultura eta Gizartea dira soziologian gehien jorratu izan diren

kontzeptuetako bi. Kulturari buruz ari garenean 2 , talde baten partaideek

konpartitzen dituzten balio eta arauez eta produzitzen dituzten ondasun

materialez ari gara.

Elkarrizketa arruntean, "kreazio humanoaren emaitzik gailurrenei" buruz

ari garela pentsatu ohi da (musika, pintura, antzerkia, literatura...) baina

soziologiaren ikuspegitik, horrezaz gain beste ekintza batzuk kontuan hartzen

dira. Modu honetara, kultura hitzaren zentzu zabalenean kokatu beharrean

daude gizarte baten partaideen bizimoduaren hainbat elementu: jazkera,

lanbideak, erritualak, eraketa familiarra, eta baita, produzitzen dituzten

bestelako ondasunak, besteak beste, makinak, liburuak, lanabesak...

Historikoa bilakatu den Tylor-en 3 (1871) definizioan, kulturaz zer ulertzen

den zehazten da:

1 Hizkuntza eta herriaren arteko gaiari buruz, ikus: SANCHEZ CARRION, José M.

("Txepetx). Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskara y

teoría social de las lenguas. Donostia. Elkar. 1987 eta Lengua y Pueblo. Donostia.

Elkar. 1980.

2 Kultura kontzeptuaren sarrera teoriko interesgarria egiten du Teresa del Valle

antropologoak bere katedra memorian, EHUko Filosofia eta Hezkuntz Zientzien

Fakultatea, Donostia, 1988.

3 Lehenago ere erabili dugun Enciclopedia Internacional de las Ciencias Sociales (1975)

delakoaren barruan, kulturari buruzko sailean, Milton Singer-ek Edward B. Tylor-en

Primitive Culture: Researches Into the Development of Mythology, Philosophy,

Religion, Art and Custom. 2 bol. Mass. Gloucester. 1958 (1. ed. 1871) lana aztertzen

du. Bestalde, Tylor-ren ikuspegiaren kritika eginez (etnozentrikoa eta kolonizaziorako

euskarri zientifiko gisa hartua izan delako) ikus: AMEZAGA, J., Herri kultura: euskal

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!