Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

sinboliko eta deklaratiboa), nahiz eta informazioa sakontzerakoan (informazio praktikoa) Euskal Autonomi Elkartera mugatu. Gainera Hego Euskal Herriaren definizio territorialean garrantzi handia dute notiziatzen diren gertaeren marka espazialek: non gertatu eta norainoko eragin informatibo-soziala duten. Euskal Telebistaren lurraldetasun informatiboan EH-4koa da eremurik markatuena, EAE eta Estatu espainiarraren gainetik. Lehen esan dugunez, ETBko kazetarien zeregin gisa definitu dugu normaltasuna eta oreka instituzionalaren irudia lantzea. Modu honetara, Estatu espainiarraren instituzionalizazio orokorra ez da EH-4renari kontrajarri gisa ageri. Are eta gehiago, itzaldu egiten da espainiar erreferentzialtasuna. Izakera kolektiboa zein eraketa instituzionala publizitatzerakoan ETBk Estatu espainiarraren gainetiko europartasuna bultzatzen du. Instituzionalizazio politikoa oso presente dago Teleberriren edukinetan: berak artikulatzen duelako ongizatea eta hobekuntza soziala eta oreka elementu gisa garrantzitsua delako. Tematikoki ere, bi esparru hauek Politika eta Gizarteak leku haundia dute ETBren IUKetan. Instituzioei dagokie hiritarren eskubide eta bizi-kalitatea bermatu eta garatzea. Gehiengoaren legitimazioaz, diskurtso demokratikoa bultzatzen da. Kontestu honetan Sistema-egituraren barruan dauden Subjektuak eta hauek burutzen dituzten Ekintzak kontsentsua eta positibizazioa dute definigarri. Konfliktibitatea, beti ere elementu notizigarria dena, Gizartearen ordezkarien partetik dator bai ikuitzen dituzten Gaietan zein egiten dituzten Ekintzetan. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 566

5.9.2.-TVEBIren ikerketa koantitatibo eta koalitatiboaren sintesia Telenorte izeneko albistegian, Politikak duen presentzia ikoniko-ahozkoak, neurri handi baten, baldintzatu egiten du bere edukin orokorra. Esparru tematiko honen indarrak berez dakar pantailaratzen diren mezuen marka territoriala Euskal Autonomi Elakartera mugatzea eta Sistema-egituraren barruan dauden agente sozialen super-presentzia erakustea. Aldi berean, edukin azterketaren bidez ikusi ahal izan denez, joan-etorri soziala Sistemaegituratik Gizartera bitartekoa da ia guztietan. Gainera, eta segidan azalduko dugunez, konfliktibitatea, ahozkoa ikonikoa baino sarriago, oso presente daude Telenorteren edukinean. Azkenik, TVEBIren diskurtso informatiboan, Sistema-egitura eta medioa beraren arteko sintonia agerian gelditzen da. Ikerketa lan honetan ikusi ahal izan denez, Telenorteren jarrera informatiboa, neurri handi baten, hitzezko informazioan du euskarririk nagusiena. Hitzez emaniko mezuak du lehentasuna eta indar gehiago, imajinen bidezkoa osagarri gisa darabilten bitartean. Esan dugunez, Politikak duen presentzia informatiboa oso markatua da TVEBIn. Ahoz informatzen denaz hasiz, aipatuak izaten diren Gaietatik gehien agertzen dena Politika da, gero Gizartea eta Ekonomia datozelarik. Baina horrezaz gain, Ikutu politikoa deitu dugunaren (politika munduko pertsonaia edota erreferentzia egitea) bidez, bestelako esparru tematikoetara ere zabaltzen ditu bere hegoak. Modu honetara, tematikoki, gero irudietan ere hala dela konprobatu ahal izan dugunez, Telenorten, Politikaren moldea oso eragingarria da. Tematikoki hala den bezala, informatiboetan agertzen diren bestelako elementuak ere direla medioa, Politikaren nagusitasuna begien bistan jartzen da. Ikerketa osoan zehar konprobatu ahal izan dugunez, ahoz batez ere, baina baita ere ikonikoki, lehen mailako presentzia eskuratzen dute Sistema-egituraren barruan kokatu ditugun Subjektu, Destinatario, Aktante eta Ko-Aktanteek. Politikaz gainezka ageri zaigun TVEBIn, Sistema-egituraren barne daudenen izakera, lan-dinamika eta joku-arauak, eta, marka territoriala informatibo osoan inbrikatzen da. Sistema-egituraren barruan lehentasuna erakusten duten Institzuio politiko-administratiboen zeregina gehiengoa den herritarren aldekoa da, errepresentatibitate demokratikoaren legitimitateaz jantziak. Egiteko honen emaitza da egungo ongizate maila eta aurrera begira etorri daitezkeen hobekuntzak. Instituzioen inguruan artikulatzen da beraz dinamika soziala. Instituzionalizazioa den eskero egungo gizartearen antolaketa maila altuena, bere inguruan antolatzen da ia dena. Sistema-egituraren barruko agenteak, telebista-kanalea bera eta Euskal Autonomi Elkarteak duen territorialitatearen kontzeptualizazioa bateraturik erakusten da. Hain presente dagoen instituzionalizazio autonomikoak bere lurraldetasunaren aztarnak alde guztietara zabalzen ditu. Kontrara, antolaketa instituzionalik ez duen Euskal Herri/komunitate/nazioak ez du inolako agerpen informatiborik TVEBIn. Esandakoaren ondorioz, Euskal Herriaren lurraldetasunaren marka ez da inoiz pantailaratzen eta euskaltasunaren izakera inon proiektatzen, ez baitu ezelako antolaketa instituzionalik. Euskal gizartea definitzerakoan, banaketa eta heterogeneitatean egiten da azpimarraketa; amankomuneko elementuak ez dira ikustera ematen. Erreferentzia eta konparazioak egiterakoan, EAEko lurraldeen arteko ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 567

sinboliko eta deklaratiboa), nahiz eta informazioa sakontzerakoan (informazio

praktikoa) Euskal Autonomi Elkartera mugatu.

Gainera Hego Euskal Herriaren definizio territorialean garrantzi handia

dute notiziatzen diren gertaeren marka espazialek: non gertatu eta norainoko

eragin informatibo-soziala duten. Euskal Telebistaren lurraldetasun

informatiboan EH-4koa da eremurik markatuena, EAE eta Estatu

espainiarraren gainetik.

Lehen esan dugunez, ETBko kazetarien zeregin gisa definitu dugu

normaltasuna eta oreka instituzionalaren irudia lantzea. Modu honetara, Estatu

espainiarraren instituzionalizazio orokorra ez da EH-4renari kontrajarri gisa

ageri. Are eta gehiago, itzaldu egiten da espainiar erreferentzialtasuna. Izakera

kolektiboa zein eraketa instituzionala publizitatzerakoan ETBk Estatu

espainiarraren gainetiko europartasuna bultzatzen du.

Instituzionalizazio politikoa oso presente dago Teleberriren edukinetan:

berak artikulatzen duelako ongizatea eta hobekuntza soziala eta oreka

elementu gisa garrantzitsua delako. Tematikoki ere, bi esparru hauek Politika

eta Gizarteak leku haundia dute ETBren IUKetan. Instituzioei dagokie hiritarren

eskubide eta bizi-kalitatea bermatu eta garatzea. Gehiengoaren legitimazioaz,

diskurtso demokratikoa bultzatzen da. Kontestu honetan Sistema-egituraren

barruan dauden Subjektuak eta hauek burutzen dituzten Ekintzak kontsentsua

eta positibizazioa dute definigarri. Konfliktibitatea, beti ere elementu notizigarria

dena, Gizartearen ordezkarien partetik dator bai ikuitzen dituzten Gaietan zein

egiten dituzten Ekintzetan.

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 566

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!