Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Azpiatal honetan esanikoa laburtuz, begien bistakoa da Informazio Unitateen barruan Gizarteak, ezer baino gehiago Destinatario papera jokatzen duela. Sistema-egituratik bideratzen diren Ekintzen jasolea da Gizartea. Subjektu gisa duen papera nahiko mugatua da, eta gainera Gizartea eta Politika Gaiekin erlazinatuta. Gizartearen inguruan konfliktibitatea gainera bestelako tipologia sozio-politikoetan baino markatuagoa da, eta, oro har, kontsentsualitatea altuago mantentzen den arren, altua da negatibotasuna erakusten dutenak. 5.8.4.2.9-Eguneroko normaltasuna TVENAren Informazio Unitateak bere osotasunean aztertu ezkero egungo aginte politiko-legalaren ikuspegitik, positibotasunak (%58,8) leku handia lortzen duela konproba dezakegu. Neutraltasunaren %31,1ak ere oso atzera uzten du negatibotasuna adierazten duten IUen kopurua: %10,1a. Telenavarrako IUek, globalean, kontsentsuaren tonua altu mantentzen duten legez, Informazio Unitateen baitako elementuek ere bikoiztu eta hirukoiztu egiten dute konfliktibitatea adierazten dutenak. Esate baterako, hitzezko informazioan aktibitatea markatzen duen Ekintzen artean, konfliktibitatea %17,6ra heltzen den arren, kontsentsuak bere pisu osoa erakusten du: Ekintzen %63,3a positibotasunaz jantzirik dator. Gaia, testuinguru tematikoa eta IUaren arrazoia eta ondorioak aldarrikatzen duen elementuan ere, positibotasuna IUen erdira heltzen da ia: %48,2az. Gaien artean, neutraltasuna oso indartsu dago, eta negatibotasuna %17,1ean kokatzen da. Datu orokor horiek ikusita gero, fija gaitezen orain IUa, bere osotasunean, positibotasunez gorpuzturik ageri den kasuetan zeintzuk diren Subjektu, Gai eta Ekintza nagusiak. Aldi berean negatibotasunak nolako itxuraketa aurkituko duen aztertuko dugu. Hitzezko informazioaen unitatea (IU) positibotasunez tintaturik agertzen zaigunean, Subjektuaren paperean Sistema-egitura dago gehiagotan, bereiziki Instituzio politiko-administratiboak eta Gizabanako Espezialduak. Maila apalagoan soma daiteke Erakunde politikoen presentzia, hauen artean konfliktibitateak leku gehiago aurkitzen baitu. Negatibotasunez markaturiko IUetan, Sistema-egituraren presentzia handia izan arren, konparatiboki beherako bidea ezagutzen du Gizartea puzten den neurrian. TVENAren edukinean, Subjektuek burutzen dituzten Ekintzen artean bataz beste Egiteak dira nagusi, Esateen kalterako. IUak bere osotasunean aztertu ezkero, eta positibotasuna agerian dutenen kasuan, gora egiten du Egiteen kopuruak eta beherantza jartzen da Esateena. Negatibotasuna nagusi den IUetan, Egiteak nagusitu arren, kopuru aldetik maila baxuagoa lortzen dute. Kontrakoa da Esateen kopurua. Positibotasuna erakusten duten IUetan jorratzen diren Gaien artean nagusi dira Gizartea (%27,6) eta Politika (%33). Aldiz negatibotasunez bustita dauden Telenavararen IUen artean Politika (%47,8) goian dago eta gero Ekonomia (%22,5) eta Gizartea (%13,3) datoz. Beraz, positibotasuna Gizartea ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 544

eta Politikaren eskutik datorren moduan, negatibotasuna gehiagotan kokatzen da Politika eta Ekonomian. Panorama orokorrean beraz, IUak positiboki baloratu daitezkeenetan Sistema-egiturak buruturiko Egintzaren bat soma daiteke, eta sarriago Gizarte Gaiekin zerikusia duena. Ondoko lerroetan, Subjektu desberdinek burutzen dituzten Ekintzak, zeintzu diren positiboak eta lantzen dituzten Gaien baitan zenbatekoa den kontsentsualitatea aztertuko dugu. Telenavarran nagusi diren Sistema-egiturakideek, lehenago ere ikusi dugun bezala, oso markatua dute Egiteetan oinarrituriko paper soziala. Ekintza positibo horien artean, nola ez, nagusi dira Sistema-egitura kideak (%87,3) buruturikoak, Gizarteari leporatzen zaizkionen artean gehienak positiboak izan arren, negatibotasunak leku gehiago aurkitzen du. Telenavarrak jorratzen dituen Gai desberdinen artean Politika (%33,8), Gizartea (%31,8), Kirolak (%16,6) eta Ekonomia (%12,6) dira fuerteenak, gero datoz Kultura (%3,3), eta Biolentzia politikoa (%1,5). Gai horietan, Biolentzia Politika da negatibotasuna markatuagoa duena (%63,6), Ekonomia (%19,8) eta Politikaren (%18,8) aurretik. Positibotasuna aldiz indartsuagoa da Gizartea eta Kulturan, eta mediaren parametroen barruan Politika eta Kirolak. Gai positibizatu horietan (Politika, Kultura, Gizartea eta Kirola) Subjektu gisa ageri direnen artean Sistema-egiturak aurrea ateratzen die bestelako tipologia sozio-politikoei. Kasu bakar baten ematen da desorekaren bat, Gizartea Gai modura duten IUetan Gizartea da nagusi eta behera egiten du Sistema-egiturak, zalantzarik gabe, Erakunde politikoen kopuruak behera egiten duelako. 5.8.4.2.10.-TVENAren azterketa koantitatiboaren sintesia Telenavarraren ahozko dirkurtsoa koantitatiboki aztertuta gero, hiru dira bere edukinean ageri diren lorratzik sendoenak: nafar territorialitate soziopolitiko eta informatiboa gorpuztua agertzea; eraketa politiko-instituzional sendoaren jabe izatea eta, azkenik, kolektibitatea eta Sistema-egituraren arteko bategiteak paraleloki kontsentsua eta positibotasuna dakartzala. TVENAren albistegietan, ageri diren Subjektu eta Destinatarioen izakera geopolitikoan nafartasunak berebiziko garrantzia du. Subjektu eta Destinatario hauen bidez, informatiboa zer eta nortzuez ari den garbiki azaltzen du. Aldi berean, deskribatzen diren Ekintzak kopuru handi baten NFK-an gertatu edota bertan Eragina zabalduko dutenak dira. Beraz, Telenavarra teknikoki bere emisio-esparrua Nafarrora mugatzeak paraleloki dakar ikuspegi sozial eta politikotik ere NFK-ko territorialitatea erabiltzea eta proiektatzea. Lurraldetasun autonomikoaz gain, eta eremu globalagoa marraztuz, Estatu espainiarretik etorritako Subjektu eta Destinatarioen presentzia ere hor dago. Ekintzen nondik-norakoa eskeintzerakoan ere, Hego Euskal Herriaren marko orokorra baino, Estatu espainiarrarena dago askozaz ere presenteago. Lan honetan, konparazio eta erreferentzialtasuna espainiarra oso agerian dago maila instituzional zein sozialean. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 545

Azpiatal honetan esanikoa laburtuz, begien bistakoa da Informazio

Unitateen barruan Gizarteak, ezer baino gehiago Destinatario papera jokatzen

duela. Sistema-egituratik bideratzen diren Ekintzen jasolea da Gizartea.

Subjektu gisa duen papera nahiko mugatua da, eta gainera Gizartea eta

Politika Gaiekin erlazinatuta. Gizartearen inguruan konfliktibitatea gainera

bestelako tipologia sozio-politikoetan baino markatuagoa da, eta, oro har,

kontsentsualitatea altuago mantentzen den arren, altua da negatibotasuna

erakusten dutenak.

5.8.4.2.9-Eguneroko normaltasuna

TVENAren Informazio Unitateak bere osotasunean aztertu ezkero egungo

aginte politiko-legalaren ikuspegitik, positibotasunak (%58,8) leku handia

lortzen duela konproba dezakegu. Neutraltasunaren %31,1ak ere oso atzera

uzten du negatibotasuna adierazten duten IUen kopurua: %10,1a.

Telenavarrako IUek, globalean, kontsentsuaren tonua altu mantentzen

duten legez, Informazio Unitateen baitako elementuek ere bikoiztu eta

hirukoiztu egiten dute konfliktibitatea adierazten dutenak. Esate baterako,

hitzezko informazioan aktibitatea markatzen duen Ekintzen artean,

konfliktibitatea %17,6ra heltzen den arren, kontsentsuak bere pisu osoa

erakusten du: Ekintzen %63,3a positibotasunaz jantzirik dator.

Gaia, testuinguru tematikoa eta IUaren arrazoia eta ondorioak

aldarrikatzen duen elementuan ere, positibotasuna IUen erdira heltzen da ia:

%48,2az. Gaien artean, neutraltasuna oso indartsu dago, eta negatibotasuna

%17,1ean kokatzen da.

Datu orokor horiek ikusita gero, fija gaitezen orain IUa, bere osotasunean,

positibotasunez gorpuzturik ageri den kasuetan zeintzuk diren Subjektu, Gai

eta Ekintza nagusiak. Aldi berean negatibotasunak nolako itxuraketa aurkituko

duen aztertuko dugu.

Hitzezko informazioaen unitatea (IU) positibotasunez tintaturik agertzen

zaigunean, Subjektuaren paperean Sistema-egitura dago gehiagotan, bereiziki

Instituzio politiko-administratiboak eta Gizabanako Espezialduak. Maila

apalagoan soma daiteke Erakunde politikoen presentzia, hauen artean

konfliktibitateak leku gehiago aurkitzen baitu.

Negatibotasunez markaturiko IUetan, Sistema-egituraren presentzia

handia izan arren, konparatiboki beherako bidea ezagutzen du Gizartea puzten

den neurrian.

TVENAren edukinean, Subjektuek burutzen dituzten Ekintzen artean

bataz beste Egiteak dira nagusi, Esateen kalterako. IUak bere osotasunean

aztertu ezkero, eta positibotasuna agerian dutenen kasuan, gora egiten du

Egiteen kopuruak eta beherantza jartzen da Esateena. Negatibotasuna nagusi

den IUetan, Egiteak nagusitu arren, kopuru aldetik maila baxuagoa lortzen

dute. Kontrakoa da Esateen kopurua.

Positibotasuna erakusten duten IUetan jorratzen diren Gaien artean

nagusi dira Gizartea (%27,6) eta Politika (%33). Aldiz negatibotasunez bustita

dauden Telenavararen IUen artean Politika (%47,8) goian dago eta gero

Ekonomia (%22,5) eta Gizartea (%13,3) datoz. Beraz, positibotasuna Gizartea

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 544

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!