Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

2.2.2.-Nortasun kolektiboa Nortasun kolektiboa, gizabanakoz osaturiko talde batek dituen elementu amankomunak eta hauek, sortu, osotu edota zabaltzeko bidean, komunikabideek jokatzen duten paperaz arituko gara, modu laburrean, ondoko lerroetan. Lehen partean, nortasun kolektiboa, soziologikoki eztabaidatsua gertatu den kontzeptuaren inguruko hainbat puntu ikutuko ditugu, kolektibitate baten karakterizazioa egiterakoan beharrezkoa delakoan. Izan ere nortasun kolektiboaren eta etnitzitatearen eta nazioaren arteko terreno amankomunaz hitzegitea beharrezkoa iruditu zaigulako. Bigarren parte baten, nortasun kolektiboaren, errepresentazio sozialen eta komunikabideen arteko erlazioak jorratuko ditugu. 2.2.2.1.-Nortasun kolektiboa, etnizitatea eta nazioa Bestelako komunikabideetan bezala, telebista-albistegietan, aurkezten/definitzen den euskal herritarron izakera abiapuntu gisa hartuz eginiko hausnarketa teoriko azalekoenak ere, agerian uzten ditu hiru kontzeptu soziopolitikoen presentzia eta elkarrekiko duten erlazioa: nortasun kolektiboa , etnizitatea eta nazioa. Nortasun kolektiboa, gizabanako zein, gure kasuan, herri baten izakera globala izendatzen duen kontzeptua da, Perez-Agotek argiki azaltzen duenez: "La identidad colectiva no es la trasposición al grupo de la conciencia de identidad personal. Las identidades colectivas son realidades socialmente producidas, socialmente objetivadas que, además, a través de los procesos de socialización se convierten en elementos de la identidad personal" (PEREZ-AGOTE, 1984: 32) " (La) Identidad colectiva hace referencia, para el sociólogo, primordialmente al mundo de las representaciones e imágenes de la realidad (realidad objetivada socialmente) y, en su proyección individual, al mundo de la conciencia. Representación y conciencia que deben ser tomadas como tales, en tanto que fenómenos.." (Ibidem: 32) Perez-Agoteren planteamenduaren mamian, errealitate gisa definitua eta ulertua dena 1 , euskal nortasun kolektiboa esate baterako, errealitate sozial modura eragina eduki eta funtzionatzen duela azpimarratzean dago. "La identidad colectiva es una manera de definir una realidad colectiva y como tal su eficacia social no depende de su verdad o falsedad científicas; esta definición es definida por unos y creída por todos los que se adhieren a ella a través de mecanismos sociales específicos."(Ibidem: 89) 1 Komunikabideek, errepresentazio sozialak gorpuztean jokatzen duten paperaz arituko garenez aurrerago, hemen, Denise Jodelet-ek kontzeptu hori definitzerakoan esanikoa ekarriko dugu: "C'est une forme de connaissance, socialement élaborée et partagée ayant une visée pratique et concurant à la construction d'une réalité commune à un ensemble social" (JODELET, D. "Représentations sociales: un domaine en expansion". Non: JODELET, D. Les représentations sociales . Paris. Presses Universitaires de France. 1989: 36) ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 34

Nortasun kolektiboaren konzientzia aglutinatzaile gisa funzionatzen du gizabanakoentzako eta talde baten partaide izatearen sentimendu eta konzientzia sortzen ditu, taldea bera delarik, hain zuzen ere, konzientzia horren euskarria. Bourdieu (1985: 103) ere iritzi berekoa da, ¿Qué significa hablar? titulupeko liburuan argudiatzen duenez, talde bat berari buruzko gogoeta eta errealitatearen errepresentazioan erabiltzen dituen kategoriek, talde horren errealitatea osatzen laguntzen dute. Aurrerago ikusi ahal izango dugunez, ugariak dira aipatuak izan diren euskal nortasunaren elementu definigarriak, baina, Aierdik (1993) bere doktorego tesian idazten duen bezala: "Es evidente que tras las diferentes definiciones de lo vasco, realizadas tanto desde los diversos nacionalismos (diversificados tan solo recientemente) como desde agentes sociales no nacionalistas, se pretenden llevar a cabo definiciones performativas para generar aquellas realidades que definen." (AIERDI, 1993.: 94) Nortasun kolektiboari buruz egin daitezkeen definizio desberdinek, helburu jakina bezain praktikoa izango dute beti ere: definitutakoa gauzatzea lehena (Perez-Agotek dioenez, errealitate sozialaren definizioak errealitate horren osagarri inportanteak dira, oso), baina baita ere, aktore sozialei izakera propioaren zentzua eskeintzea/ematea eta ekintzarako norabidea markatzea 1 . Hori lortu ahal izateko, nortasun kolektiboaren definizioak, honako funtzio hauek beteko ditu: "...es un proceso de unificación de objetos y acontecimientos sociales en grupos que resultan equivalentes con respecto a las acciones, intenciones y sistemas de creencias de un individuo." (TAJFEL, 1984: 291-292) Nortasun kolektiboaren barruan, "gu" eta "eurak" nortzuk diren markatzean dago elementu garrantzitsua. "Los extra-grupos étnicos, (...), están formados por todos los que creemos que difieren de manera importante de 'nosotros' en cuanto a nacionalidad, raza o religión. Lo contrario del extra-grupo étnico es, naturalmente, el intra-grupo étnico, constituído por todos, los que 'pertenecen' al nuestro" (MERTON, 1964: 509) Extra-taldeak ez dira komunitate guztietan arrazaz bereiztuak izaten, edozein kasutan ere, aurrerago ikusiko dugunez arrazarena bada etnia baten ezaugarri gisa kontsideratua izaten den faktoretako bat. "...las diferencias raciales deben entenderse como variaciones físicas singularizadas por los miembros de una comunidad o sociedad como étnicamente significativas." (GIDDENS, 1991: 277) Extra eta intra-taldeen ardatz tematiko nagusira itzuliz, Aierdik hiru momentu antzematen ditu "gure" izakera eta nortasuna, "gutarrena", eta besteena, "kanpotarrena ", bereizteko bidean: 1Nortasun kolektiboari buruz, ikus ere: GURRUTXAGA, A. La refundación del nacionalismo vasco. Bilbo. EHU. 1990. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 35

2.2.2.-Nortasun kolektiboa

Nortasun kolektiboa, gizabanakoz osaturiko talde batek dituen elementu

amankomunak eta hauek, sortu, osotu edota zabaltzeko bidean,

komunikabideek jokatzen duten paperaz arituko gara, modu laburrean, ondoko

lerroetan. Lehen partean, nortasun kolektiboa, soziologikoki eztabaidatsua

gertatu den kontzeptuaren inguruko hainbat puntu ikutuko ditugu, kolektibitate

baten karakterizazioa egiterakoan beharrezkoa delakoan. Izan ere nortasun

kolektiboaren eta etnitzitatearen eta nazioaren arteko terreno amankomunaz

hitzegitea beharrezkoa iruditu zaigulako.

Bigarren parte baten, nortasun kolektiboaren, errepresentazio sozialen eta

komunikabideen arteko erlazioak jorratuko ditugu.

2.2.2.1.-Nortasun kolektiboa, etnizitatea eta nazioa

Bestelako komunikabideetan bezala, telebista-albistegietan,

aurkezten/definitzen den euskal herritarron izakera abiapuntu gisa hartuz

eginiko hausnarketa teoriko azalekoenak ere, agerian uzten ditu hiru kontzeptu

soziopolitikoen presentzia eta elkarrekiko duten erlazioa: nortasun kolektiboa ,

etnizitatea eta nazioa.

Nortasun kolektiboa, gizabanako zein, gure kasuan, herri baten izakera

globala izendatzen duen kontzeptua da, Perez-Agotek argiki azaltzen duenez:

"La identidad colectiva no es la trasposición al grupo de la

conciencia de identidad personal. Las identidades colectivas son

realidades socialmente producidas, socialmente objetivadas que,

además, a través de los procesos de socialización se convierten en

elementos de la identidad personal" (PEREZ-AGOTE, 1984: 32)

" (La) Identidad colectiva hace referencia, para el sociólogo,

primordialmente al mundo de las representaciones e imágenes de la

realidad (realidad objetivada socialmente) y, en su proyección

individual, al mundo de la conciencia. Representación y conciencia que

deben ser tomadas como tales, en tanto que fenómenos.." (Ibidem: 32)

Perez-Agoteren planteamenduaren mamian, errealitate gisa definitua eta

ulertua dena 1 , euskal nortasun kolektiboa esate baterako, errealitate sozial

modura eragina eduki eta funtzionatzen duela azpimarratzean dago.

"La identidad colectiva es una manera de definir una realidad

colectiva y como tal su eficacia social no depende de su verdad o

falsedad científicas; esta definición es definida por unos y creída por

todos los que se adhieren a ella a través de mecanismos sociales

específicos."(Ibidem: 89)

1 Komunikabideek, errepresentazio sozialak gorpuztean jokatzen duten paperaz arituko

garenez aurrerago, hemen, Denise Jodelet-ek kontzeptu hori definitzerakoan esanikoa

ekarriko dugu: "C'est une forme de connaissance, socialement élaborée et partagée

ayant une visée pratique et concurant à la construction d'une réalité commune à un

ensemble social" (JODELET, D. "Représentations sociales: un domaine en expansion".

Non: JODELET, D. Les représentations sociales . Paris. Presses Universitaires de

France. 1989: 36)

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!