Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

2.2.-GIZARTE ETA NAZIO SOSLAIA Ikusi dugunez, handia da telebistari, sozialki erreala izango denaren definizioan atxekitzen zaion papera. Sorketa lan horretan, gizabanakoena zein kolektibitateen nortasuna eraikitzea da, nagusietakoa. Euskal Herriaren definizioan soziologia, antropologia, kultura eta politikaren ikuspegitik erabiltzen diren parametroak gogora ekarriko ditugu ondoko lerrotan. Zortzi izan dira, euskal nazio eta gizartera hurbiltzeko erabili ditugun osagaiak: lurraldetasuna, nortasun kolektiboa, kultura eta hizkuntza, gizabanako eta gizartearen arteko erlazioak, kontsentsua eta gatazka, genero sistema, tradizioa eta modernitatea eta komunikabideen papera. Zortzi parametro hauen definizio orokorra egiten da lehenengo, gero, Euskal Herrian nola ulertzen eta aplikatzen diren azaltzeko. Kasu gehienetan, gainera, horietariko parametro bakoitzaren osaketan komunikabideek jokatzen duten papera kontuan hartua izan da. 2.2.1.-Lurraldetasuna Etimologikoki, lurraldetasunak lurraldea, lur eremuaren esangurara bagaramatza, azpiatal honetan azalduko dugunez, telebista-albistegietan hartzen dituen adierak hori baino ugariagoak dira. Izan ere, "Emisio eta errezepzio esparrua, difusio barrutia, estalgunea, kobertura, influentzi-gune, komunikazio esparrua... guzti horiek eta gehiago sortzen dira telebista eta lurraldetasuna konbinatzerakoan. Aipatuetatik batzuk telebistaren arlo teknikoaz, konektaturik daude, besteren batzuk oinarri legalaz, beste sorta batek kutsu politikoadministratiboa dauka eta azkenengoa komunikazioaren kontzeptuekin harremanetan dago."(ARANA, 1990:1) Azpiatal honetan telebista-albistegietan lurraldetasunaren kontzeptua nola gauzatzen den aztertuko dugu bereziki. Ukaezina da, propioa kontsideratzen den lurraldearen definizio eta mugaketan, telebistak, beste instituzioek (politiko, ekonomiko, tekniko...) bezala, zeregin garrantzitsua duela. Lurraldearen adiera geografiko hutsetik hasita komunitate baten kultura eta identitatearekin dituen loturekin segi eta komunikazio prozeduratan sortzen dituen inplikazioak jorratuko ditugu ondoko lerroetan. 2.2.1.1.-Lurraldetasuna eta geopolitika "Lurraldea eta euskal nazionalismoa" izeneko doktorego tesian, Julen Zabalok (1992) azaltzen duenez, lurraldea kontzeptu mugikorra da. Zentzu geografiko zientifizistan murgildurik mantendu nahi izan dutenetatik hasi eta konstrukto soziala kontsideratzen dutenetara pasatuz azterketa interesgarria egin du aipaturiko ikerleak. "Lurralde kontzeptua kulturari loturik doala gauza onartua da. Espazio hutsa gauza fisikoa da, baina lurraldea, aldiz, kultura eta etnia kontzeptuekin parekatu behar da. Lurraldea gizatarturiko ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 26

espazioa da Bonnemaison-entzat (1981: 254-257): 'espazio soziala' eta 'espazio kulturala' da, biak batera funtzio sinboliko eta soziala beteaz, hortaz. Dena dago harremanetan, 'giza taldearen eraikuntza soziala, funtzio sinboliko eta lurraldearen eraketa' (Bonnemaison, 1981: 256). Eraturiko espazioari 'geosinboloa' (geosymbole) deitzen dio..." (ZABALO, 1992:44) Zabalok idazten duenez, kultura baten elementuen artean kokatu beharra dago bere lurraldearen pertzepzioa 1 . Horregatik, lurraldea ez da bakarrik nazio baten espazio fisikoa baizik eta bere osagarri historiko eta afektiboen konkrezio territoriala. Kasu hauetan, beraien kultura gorde guran ari diren gizarteetan beraien lurraldearen defentsa ere agertzen da Modu honetara, atxikimendu geografizistetatik urruti, lurraldearen balio sinboliko, kultural eta soziala azpimarratzen dira. Horregatik hain zuzen ere, eraketa legal, fiskal eta militarren gainetik beti ere, lurraldearen perzepzioak "beste zerbait" hori eduki behar du, bere baitan bizi den komunitateak bere egin dezan. Ikuspegi honetatik, komunikabidetan ageri den lurraldeak, aipaturiko status quoaren elementu faktikoak errepresentatzen ditu, baina ezin ditu sinbolo mailakoak ahaztu. Historian zehar geografia zientzia neutroa eta aseptikoa zela aldarrikatzen zutenen aurrean, geografia politikoaren defendatzaileak jarri dira. Geografian alderdi fisikoa eta soziala loturik daudela idazten du Zabalok, bere burua geografia politikoaren parametroetan kokatuz. Lurraldea, geopolitikaren ikuspuntutik, espazio fisikoa ulertu eta antolatzeko jarrera politikoaren emaitza da "Lurraldea estruktura politiko baten azal fisikoa da (gobernuak, estatuak, autonomiak...), beste estruktura batzutatik diferentziaturik, Geografia eta politikak badute zerikusirik. " (Ibidem, 1992: 43) Aipatutako kobertura fisikoa, komunikabideen estaldurari ere aplika dakioken kontzeptua da, eta telebistaren kasuan hedaketa-sareari. Botereak, - dela enpresariala edota politikoa-, antolatzen duen eraketa teknikoa lurraldearen kontzepzioaren ondorioa besterik ez da. Emisio-sarearen diseinu, ezartze eta mantenimenduaren sustarretan dago "bete nahi den" lurraldearen kontzeptua. Plan Nacional de Comunicación (PNC) delakoari buruz hitzegitean, Moragasek (1988) zioenez, beharrezkoa da egitasmo horren lurralde geografikoa definitzea berehalaxe egiten baita topo hitz beraren konponente politikoaz: "La primera necessitat definitòria és la de proposar el territori o àmbit d'aplicació de la PNC. Aquesta definició no és possible al margen de decisions estrictament polítiques. Cal pensar en els diferents posicionaments polítics respecte a la necessitat de 1 Ubaldo Martinez-ek dioenez, "Si la lengua representa , a un cierto nivel, la continuidad cultural de un pueblo, el territorio es otro elemento fundamental en la constitución de los fenómenos étnico y nacionales. El territorio es en primer lugar un espacio físico en el que los pueblos se asientan, pero es a la vez un espacio simbólico que se reivindica." (DEL VALLE, 1988: 11). Teresa del Valle-ren liburu berean, Korrika deritzon euskararen aldeko martxan egiten den lurraldearen eraiketa sinbolikoa aztertzen da. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 27

2.2.-GIZARTE ETA NAZIO SOSLAIA

Ikusi dugunez, handia da telebistari, sozialki erreala izango denaren

definizioan atxekitzen zaion papera. Sorketa lan horretan, gizabanakoena zein

kolektibitateen nortasuna eraikitzea da, nagusietakoa.

Euskal Herriaren definizioan soziologia, antropologia, kultura eta

politikaren ikuspegitik erabiltzen diren parametroak gogora ekarriko ditugu

ondoko lerrotan. Zortzi izan dira, euskal nazio eta gizartera hurbiltzeko erabili

ditugun osagaiak: lurraldetasuna, nortasun kolektiboa, kultura eta hizkuntza,

gizabanako eta gizartearen arteko erlazioak, kontsentsua eta gatazka, genero

sistema, tradizioa eta modernitatea eta komunikabideen papera. Zortzi

parametro hauen definizio orokorra egiten da lehenengo, gero, Euskal Herrian

nola ulertzen eta aplikatzen diren azaltzeko. Kasu gehienetan, gainera,

horietariko parametro bakoitzaren osaketan komunikabideek jokatzen duten

papera kontuan hartua izan da.

2.2.1.-Lurraldetasuna

Etimologikoki, lurraldetasunak lurraldea, lur eremuaren esangurara

bagaramatza, azpiatal honetan azalduko dugunez, telebista-albistegietan

hartzen dituen adierak hori baino ugariagoak dira. Izan ere,

"Emisio eta errezepzio esparrua, difusio barrutia, estalgunea,

kobertura, influentzi-gune, komunikazio esparrua... guzti horiek eta

gehiago sortzen dira telebista eta lurraldetasuna konbinatzerakoan.

Aipatuetatik batzuk telebistaren arlo teknikoaz, konektaturik daude,

besteren batzuk oinarri legalaz, beste sorta batek kutsu politikoadministratiboa

dauka eta azkenengoa komunikazioaren

kontzeptuekin harremanetan dago."(ARANA, 1990:1)

Azpiatal honetan telebista-albistegietan lurraldetasunaren kontzeptua

nola gauzatzen den aztertuko dugu bereziki. Ukaezina da, propioa

kontsideratzen den lurraldearen definizio eta mugaketan, telebistak, beste

instituzioek (politiko, ekonomiko, tekniko...) bezala, zeregin garrantzitsua duela.

Lurraldearen adiera geografiko hutsetik hasita komunitate baten kultura eta

identitatearekin dituen loturekin segi eta komunikazio prozeduratan sortzen

dituen inplikazioak jorratuko ditugu ondoko lerroetan.

2.2.1.1.-Lurraldetasuna eta geopolitika

"Lurraldea eta euskal nazionalismoa" izeneko doktorego tesian, Julen

Zabalok (1992) azaltzen duenez, lurraldea kontzeptu mugikorra da. Zentzu

geografiko zientifizistan murgildurik mantendu nahi izan dutenetatik hasi eta

konstrukto soziala kontsideratzen dutenetara pasatuz azterketa interesgarria

egin du aipaturiko ikerleak.

"Lurralde kontzeptua kulturari loturik doala gauza onartua da.

Espazio hutsa gauza fisikoa da, baina lurraldea, aldiz, kultura eta

etnia kontzeptuekin parekatu behar da. Lurraldea gizatarturiko

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!