Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Hasteko, esparru desberdinetara (EH4 eta EAE) zabaltzen diren Gaietan, zenbatekoa den politikagintzaren eragina aztertuko dugu, gero Subjektuen inpronta territorialari kasu egiteko. Arestian aipatu dugun bezala, informazioaren Subjektu, Destinatario eta deskribatzen diren Ekintzen kokaleku eta Eragin-tokiaren bidez erakusten da Telenortek lurraldetasuna nola ulertzen duen. Albistegiak zertaz diren eta jorratzen dituzten Gaien azterketaz ere soma daiteke tele-kanale bakoitzak, kasu honetan TVEBIk, zirriborratzen duen interes gunea eta kontzeptu tematiko-espaziala zeintzu diren. Ageri-agerian gelditzen da, TVEBIko notiziarioetan, Politikak aurkitzen duen garrantzi itzela. Ez bakarrik, tematikoki bera delako esparrurik oparoena (%35,4; Biolentzia politikoak gainera beste %5,2a eskuratzen du), baizik eta bestelako tematika duten IUetan ere Ikutu politikoak eragina duelako. Ikutu politikoaz bustirik ageri diren Gizartea eta Ekonomia bezalako gaietan, proiektatzen da Politikak duen indarra. Eta ezin da ahaztu, esparru tematiko honetaz ari garela, instituzio politiko-administratibo eta alderdi politikoen gorabeherak daudela lehen postuetan. Esandakoaren ildotik, Politikaz hitzegiten denean han edo hemengo instituzio eta alderdi politikoak aipatzeak markatzen du zein den Telenorteren jarrera territoriala. Horregatik, edukin tematiko desberdinek duten proiekzio espaziala arakatzea interesgarria da. Gu, ondoko lerroetan, balio estatistikoaz baino, nolako joera egon daitekeen ikusteko gurutzaketa bat aplikatuko dugu: nolako Gaia eta Ekintzaren Eragin-esparruaren arteko erlazioa bilatzea 1. Gai desberdinekin erlazionaturiko lekuak aukeratzerakoan, kasu guztietan EAEren presentzia nagusia da. Halere, Politika, Ekonomia eta Kiroletan erabatekoa den bezala, ez da halakorik gertatzen bestelako esparru tematiko batzuekin. Biolentzia politikoaren kasuan, esate baterako, EH-4 da kasuen %26,1an erreferentziatzen den lekua, gainontzeko leku aipamenak herri zein hiriburu mailakoak direlarik. Gizartea eta Teknologia direnean hizpide, hiru leku agertzen dira notizigarrien: EAE (%22,6), Gasteiz (%16,2) eta EH-4 (%16,1). Baina, esan bezala, notizia kontsideratzen diren gertaerak non suertatu direnaz gain, interesgarria da jakitea norainokoa duten Eragin-esparrua. Parametro honetan ez dira Ekintza-tokiaren kopuru berberak ematen. TVEBIren hitzezko informazioan, aipatuena den Politika gaiak bi Eraginesparru zirriborratzen ditu, gehienbat: EAE (%40,1) eta EH-4 (%34,3). Honek esan gura duenez, IUa Politikaz denean, hamarretik lautan Euskal Autonomi Elkartea dela dibujatzen den interesgunea eta Eragin-leku modura. Esparru tematiko berean, kontatzen direnak Euskal Herri penintsularrera zabaltzen duela bere Influentzi-gunea hirutik behin. Gurutzaketa sintomatiko honekin segituz, Gizartea da EH-4 informatiboki gauzatzeko beste esparru tematiko nagusia. Gai honetaz direnen IUen eragina %29,4an EH-4ra zabaltzen da, eta EAEra ehuneko 11an. Ekonomia ere bada lurralde autonomoaz gaindiko itzala gehixeago zabalduko duen esparru tematikoa: EAE (%29,7) eta EH-4 (%12,9). Gainontzeko gaietan (Kultura, Kirolak eta Trafikoa) ez da EAEren muga gainditua izaten. Salbuespen bakar bezain imajinatzeko modukoan baizik: 1Aldagai bi hauen gurutzaketak estatistikoki baino, erakusten duen joera erakusteko baliotsua zaigu. Ikus: ji-karratuaren frogari buruko azalpena 3.1.4. azpiatalean. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 448

Biolentzia poltikoa. Koantitatiboki gutxi izan arren, esparru tematiko honi dedikaturiko IUak, kasuen %68,2an bere Eragin-esparrua EH-4ra zabaltzen du. Gai desberdinek ezartzen duten marka territoriala ikusita gero, ondoko lerroetan, lurraldetasunaren definizioan Subjektu desberdinek jokatzen duten paper hirukoitza: nongoak diren (geo-pol), non burutzen dituzten ekintzak eta norainoko Eragina duten landuko dugu. IUak dituen elementuen artetik, zentrala den Subjektuan fijatuko gara eta, bereziki, geo-mugatzaile modura jokatzen duen paperean. Izan ere, albistegietan ateratzen dituzten Subjektuen jatorri geopolitikoan bezala, beraiek erakusten duten Ekintza-esparrua eta Eraginarena aztertzea garrantzitsua da tele-kanalearen ikuspegia nondik-norainokoa den ikusteko. Hiru elementu hauen bidez jakin dezakegu, hain oparoa den politikagintzaren terrenumarkatze horretan zeintzuk diren ageri diren parajeak. Telenorten ageri diren Subjektuetatik, erditik gora (%52,8) EAEkoak dira, ondoren datozelarik Euskal Herri penintsular (%26,1)eta Estatu espainiarrekoak (%10,6), besteak beste. Datu hauetatik atera daitekeenez, EAEtarren marka handia da TVEBIn, baina EH-4koen kopurua ere ez da ezkutatzeko modukoa. IUetan ageri diren Subjektuetatik laurden bat inguru (%23a) Instituzio politiko-administratiboetakoa da: EAEra mugatzen direnena nagusi da (%15), nahiz eta, Estatu espainiarreko instituzioen presentzia (%8) ez ahazteko modukoa izan. Modu berean Erakunde politikoen artean atxikimendu estatalista duten alderdi zein sindikatuen portzentaia tipologia sozio-politikoa honetakoen ehuneko 21,9ra heltzen da. Azkenik, aipatu EAErekiko atxikimendu autonomista sendoak ez diola ia inolako zirrikiturik uzten NFK-ri, lurralde autonomiko horretako Subjektu instituzionalen presentzia ez baita %1,9tik gorakoa. Erraz uler daitekeen moduan pertsonalizazioari dagokionez bi dira politikak erabiltzen dituen ereduak: Instituzioa eta Talde Formalarena. Halere, Gizabanakoaren errekurtsoa beti dute zabalik bi pertsonalizazio moeta hauek. Subjektuaren pertsonalizaziori begiratuta, Telenorten Instituzioak agertzen diren gehienetan berorren marka territoriala EAErekin (%58,1) identifikatuta ageri zaigu. Bigarren mailan baten, baina kopuru handiaz ere (%26,3), Estatu espainiarra datorrelarik. Nola ez, Euskal Herriak bere osotasunean ez du Telenorten inolako pertsonalizazio modu instituzionalik ezagutzen. Talde Informalei dagokionez ere, EAEren presentzia markatua da oso: Subjektuen %72,1a Euskal Lurralde Autonomokoak direlarik. Azkenik Talde Formalen jatorri geopolitikoa, EAE baino zabalagoa izaten da proportzioa handiagoan. Talde Formaletako Subjektuak identifikatzen direnean, %53,1an, EH-4koak izaten dira, zalantzarik gabe, alderdi politiko asko atxikimendu abertzalea (EH-4koa) dutelako. Ondoko grafiketan ikus daiteke nolako jatorri geopolitiko desberdina duten hiru Subjektu pertsonalizazio hauek: Talde Informala, Formala eta Instituzioa. (117. grafikoa: TVEBIren IUen Subjektuen nortasun sozio-politikoa x Subjektuaren nortasun geopolitikoa) ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 449

Hasteko, esparru desberdinetara (EH4 eta EAE) zabaltzen diren Gaietan,

zenbatekoa den politikagintzaren eragina aztertuko dugu, gero Subjektuen

inpronta territorialari kasu egiteko.

Arestian aipatu dugun bezala, informazioaren Subjektu, Destinatario eta

deskribatzen diren Ekintzen kokaleku eta Eragin-tokiaren bidez erakusten da

Telenortek lurraldetasuna nola ulertzen duen.

Albistegiak zertaz diren eta jorratzen dituzten Gaien azterketaz ere soma

daiteke tele-kanale bakoitzak, kasu honetan TVEBIk, zirriborratzen duen interes

gunea eta kontzeptu tematiko-espaziala zeintzu diren.

Ageri-agerian gelditzen da, TVEBIko notiziarioetan, Politikak aurkitzen

duen garrantzi itzela. Ez bakarrik, tematikoki bera delako esparrurik oparoena

(%35,4; Biolentzia politikoak gainera beste %5,2a eskuratzen du), baizik eta

bestelako tematika duten IUetan ere Ikutu politikoak eragina duelako. Ikutu

politikoaz bustirik ageri diren Gizartea eta Ekonomia bezalako gaietan,

proiektatzen da Politikak duen indarra. Eta ezin da ahaztu, esparru tematiko

honetaz ari garela, instituzio politiko-administratibo eta alderdi politikoen

gorabeherak daudela lehen postuetan.

Esandakoaren ildotik, Politikaz hitzegiten denean han edo hemengo

instituzio eta alderdi politikoak aipatzeak markatzen du zein den Telenorteren

jarrera territoriala. Horregatik, edukin tematiko desberdinek duten proiekzio

espaziala arakatzea interesgarria da. Gu, ondoko lerroetan, balio estatistikoaz

baino, nolako joera egon daitekeen ikusteko gurutzaketa bat aplikatuko dugu:

nolako Gaia eta Ekintzaren Eragin-esparruaren arteko erlazioa bilatzea 1.

Gai desberdinekin erlazionaturiko lekuak aukeratzerakoan, kasu guztietan

EAEren presentzia nagusia da. Halere, Politika, Ekonomia eta Kiroletan

erabatekoa den bezala, ez da halakorik gertatzen bestelako esparru tematiko

batzuekin. Biolentzia politikoaren kasuan, esate baterako, EH-4 da kasuen

%26,1an erreferentziatzen den lekua, gainontzeko leku aipamenak herri zein

hiriburu mailakoak direlarik.

Gizartea eta Teknologia direnean hizpide, hiru leku agertzen dira

notizigarrien: EAE (%22,6), Gasteiz (%16,2) eta EH-4 (%16,1).

Baina, esan bezala, notizia kontsideratzen diren gertaerak non suertatu

direnaz gain, interesgarria da jakitea norainokoa duten Eragin-esparrua.

Parametro honetan ez dira Ekintza-tokiaren kopuru berberak ematen.

TVEBIren hitzezko informazioan, aipatuena den Politika gaiak bi Eraginesparru

zirriborratzen ditu, gehienbat: EAE (%40,1) eta EH-4 (%34,3). Honek

esan gura duenez, IUa Politikaz denean, hamarretik lautan Euskal Autonomi

Elkartea dela dibujatzen den interesgunea eta Eragin-leku modura. Esparru

tematiko berean, kontatzen direnak Euskal Herri penintsularrera zabaltzen

duela bere Influentzi-gunea hirutik behin.

Gurutzaketa sintomatiko honekin segituz, Gizartea da EH-4 informatiboki

gauzatzeko beste esparru tematiko nagusia. Gai honetaz direnen IUen eragina

%29,4an EH-4ra zabaltzen da, eta EAEra ehuneko 11an. Ekonomia ere bada

lurralde autonomoaz gaindiko itzala gehixeago zabalduko duen esparru

tematikoa: EAE (%29,7) eta EH-4 (%12,9).

Gainontzeko gaietan (Kultura, Kirolak eta Trafikoa) ez da EAEren muga

gainditua izaten. Salbuespen bakar bezain imajinatzeko modukoan baizik:

1Aldagai bi hauen gurutzaketak estatistikoki baino, erakusten duen joera erakusteko

baliotsua zaigu. Ikus: ji-karratuaren frogari buruko azalpena 3.1.4. azpiatalean.

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 448

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!