Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Agintearen influentzigunetan, Instituzio politiko-administratiboak eta Erakunde politikoak aritzen diren bezala, Gizabanako Espezialduek (%34,8) berebiziko garrantzia dute. Aktanteen tipologia sozio-politiko honek, bere baitan hartzen ditu komunikabideak eta bere profesionalak (%23,1), kirol-taldeak eta kirolariak (%5,3) eta enpresari eta adituak (%2,8) bereziki. Ko-Aktanteen kasuan are eta markatuagoa da portzentaia globabala: %36,4koa. Aktante eta Ko-Aktante hauek ez daude, berez, agintearen egituretan, baina duten kalifikazio profesionala eta zeregin soziala medio, nolabaiteko espezializazioa dutela kontsideratu izan da. Gainera, komunikabideen kasuan nagusiki, tipologia sozio-politikoen artean jokatzen duten "elkar-erlazionatzaile" paperean markatu ditugu Gizabanako Espezialdu gisa. Gainera, formalki ere, gero ikusiko dugunez, azpimarraturik ageri dira Gizabanako Espezialduak. Sistema-egiturakoekin dituen erlazioak aurreko azpiatalean aztertu ditugunez, oraingo honetan, Gizabanako Espezialduek bereizgarri gisa dituzten elementuetan sakonduko dugu. Azken partean gainera, Aktante desberdinek betetzen duten funtzio telebisiboari errepasua egingo diogu. Pantailan agertzen diren Gizabanako Espezialduen nortasunean, pertsonalizazio indibiduala nagusi (%56,1) den arren, ez da Sistema-egituraren barruko besteen adinakoa. Agian, futbol ekipo desberdinetaz aritzerakoan Aktantea taldean agertzen delako. Pertsonalizazio hauen artean, indibiduala denetan, tipologia guztietatik emakumezkoei (gizabanakoetatik % 18,4) leku gehien uzten diena da, bere ahultasunean bada ere. Albistegietan bisualizatu daitezkeen Gizabanako Espezialdu hauen egitekoa gauzak Egitean (%55,9) zentratzen da, bera delarik kopuru altuena erakusten duen tipologia sozio-politikoa. Gainontzeko Ekintzen artean Esateak nagusitzen dira %37,2az. Ekintza hauen kalifikazioan baxuenetarikoa dute konfliktibitatea. Kontsentsual gisa tipifikatu daitezkeen Ekintza ikonikoen kopurua ehuneko 30,7koa da, neutralitatea handitzarraren ondoren: %68,4. Esan dugunez azpiatal honen hasieran, Gizabanako Espezialduei iratxekitzen zaio Ko-Aktante desberdin askorekin harremantzea. Ondoko grafikan ikus daitekeenez, Gizabanako Espezialduaren alboan definitzen den Ko-Aktanteen artean, bere tipologia sozio-politiko berekoak nagusitzen badira ere, bestelakoen presentzia garrantzitsua da. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 334

(50. grafikoa: HETIOren Aktanteen nortasun sozio-politikoa x Ko- Aktanteen nortasun sozio-politikoa) Gizartea %24,8 Gizab. Espezialduak %40,2 Bestelakoak %1,1 Instituzio pol-admin %14,7 Erakunde politikoak %19,2 Grafikan bertan ikusten denez markatua da Gizabanako Espezialduekin Gizartea agertzea, horrek ematen dion itzal sozialaren adierazgarri. Formalki ere, Gizabanako Espezialduek ezagutzen duten agerpenean, nolabaiteko azpimarraketa ere jasotzen dute: plano moetan, identifikaturik agertzean eta eskenategiagatik. Lehen puntuari helduz, plano orokorretan (duda barik futbol partiduen erretransmisioetan) nagusi dira: %44,5az, baina, hurbiletan ere, lehen planoetan %37,9ra heltzen da kopurua. Gogoratu besterik ez dugu egingo, plano gertuen garrantzi informatibo eta presentziala handia dela telebistan. Baina, plano moetaz gain, pantailan ageri diren Gizabanako Espezialdu gisa sailkatu ditugun Aktanteen artean, identifikaturik (teleprinter batez izena eta bere ktegoria sozial edo profesionala adieraziz) ateratzen dituztenen kopurua ere altua da oso: %86,9koa. ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 335

(50. grafikoa: HETIOren Aktanteen nortasun sozio-politikoa x Ko-

Aktanteen nortasun sozio-politikoa)

Gizartea

%24,8

Gizab. Espezialduak

%40,2

Bestelakoak

%1,1

Instituzio pol-admin

%14,7

Erakunde politikoak

%19,2

Grafikan bertan ikusten denez markatua da Gizabanako Espezialduekin

Gizartea agertzea, horrek ematen dion itzal sozialaren adierazgarri.

Formalki ere, Gizabanako Espezialduek ezagutzen duten agerpenean,

nolabaiteko azpimarraketa ere jasotzen dute: plano moetan, identifikaturik

agertzean eta eskenategiagatik. Lehen puntuari helduz, plano orokorretan

(duda barik futbol partiduen erretransmisioetan) nagusi dira: %44,5az, baina,

hurbiletan ere, lehen planoetan %37,9ra heltzen da kopurua. Gogoratu besterik

ez dugu egingo, plano gertuen garrantzi informatibo eta presentziala handia

dela telebistan.

Baina, plano moetaz gain, pantailan ageri diren Gizabanako Espezialdu

gisa sailkatu ditugun Aktanteen artean, identifikaturik (teleprinter batez izena

eta bere ktegoria sozial edo profesionala adieraziz) ateratzen dituztenen

kopurua ere altua da oso: %86,9koa.

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 335

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!