Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

eskeintzen zaizkion lehengaiak, ikusentzutekoak, zeintzuk diren aztertuko dugu. Ikerketa-lan honen abiapuntuan beraz, hiru telebista-albistegien edukina daukagu. Produktu informatibo horien baitan murgiltzen gara bere edukina zein den jakin asmoz. Garcia eta Perales-ek (1992) idatzi zutenez, telebista-kanaleen informazio-saioen edukina aztertzeko bi dira har daitezkeen bideak: albistegien arteko desberdintasun estrukturalak lantzea edo guztietan iraunkor mantentzen diren osagaiak ikertzea. Guk, ikerketa-lan honetan, hartu dugun bideak bietatik zerbait dauka, izan ere, Hego Euskal Herrirako emititzen diren albistegi desberdinetan antzekotasunak eta beti presente daudenak landuko ditugu eta, aldi berean, kanale bakoitzean eskeintzen diren bereizgarritasunak kontutan hartuz. Hiru kanaleen bidez luzatzen den eskeintza informatiboan arakatuz, aipaturiko autoreek azpimarratzen dituzten hiru maila jorratzen ditugu: sakonekoa, ertaina eta azalekoa. Sakoneko ikerketaren bidez, kanale desberdinetan ageri diren amankomuneko osagaiak aurki daitezke. Informazio-saioetara iristen diren gaiak eta subjektuak, nagusiki botere politiko-instituzionalarekin zerikusia dauzkatenak, eta hauek jasotzen duten tratamendu positibatuan gauzatzen da esan dugun homogeneitatea. Maila honetan, Euskal Herrira bere emisioak mugatzen dituzten albistegien edukina ere antzekotasunez betea dago. Informazio-saioetan somatzen den ertaineko mailan, hitzez zein irudiz deskribatzen diren gaien testuingurua nolakoa den aztertzen da: notiziaturikoaren zergatiak eta ondorioak. Modu berean, aipatuak izaten diren subjektuen ekintzak eta hauen destinatarioak zeintzuk diren ikertzen da. Aldi berean, pantailaratzen diren gertaeren arteko erlazioak eskeintzen ote diren zehazten da. Ikerketa maila honetan, somatzen dira gure hiru kanaleen arteko lehen desberdintasunak. Euskal Herriaren errepresentazioa egiterakoan eskeintzen duten lurraldearen tratamendua, bertan aritzen diren subjektu desberdinen arteko harremanak nolakoak diren eta zein arauen arabera mugitzen diren. Maila honetan informazioen testuingurua ikertzen da, eskeintzen den produktu informatiboaren atzetik dagoen zentzu-ematea eta balio interpretatiboak zeintzuk diren jakin asmoz. Albistegietan soma daitezkeen hiru mailetatik, azkenean, azalekoena kontsideratzen dugunean, kanale desberdinen arteko antzekotasunak ageri dira nabarmen. Hiruetan enunziatzaile nagusi paperean telebista berorren profesionalak agertzen dira. Kazetariak dira agente oparoenak. Hirugarren berezitasun modura, Telenavarra, Telenorte eta Teleberriren osakeran hitzezko informazioak erakusten duen nagusitasuna begien bistan gelditzen da, modu berean ikonikoaren menpekotasuna erakutsiz. Albistegien edukina aztertzeko, Euskal Herrian zentratzen garen ikerketan, hiru maila horiek landu ditugu, guztietatik amankomuneko osagaiak eta kanale bakoitzaren desberdintasunak agerian lagaz. Ikerketa-lan honetan erabiltzen den metodologia aipatu aurretik, beharrezkoa da, telebistari (eta bereziki programazio informatiboari) eskeintzen diogun arreta eta funtzionalitate soziala zertan oinarritzen den azaltzea. Esan daiteke, zalantza barik, telebistaren eragin soziala handia dela, gutaz eta munduaz dugun ezagutzan eta berorren interpretazioan. Telebista- ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 6

albistegiena bereziki, informazioa eskeintzeko tresna hutsa kontsideratua izatetik, gertaeren esangurak eta zentzu-emateak luzatzeko bidetzat hartua izatera pasatu da. Alegia, zer gertatu den eta zergatik jakiteko lanabesa izatetik gure ingurune soziala osatzen duela pentsatzera. Errealitatea sozialki eraikitzen dela eta lan horretan telebistak zeresan nabarmena duela sinisten dutenengan oinarrituta abiatzen da gure ikerketa-lana. Errealitate soziala kontsideratzen dena eraikitzen telebistak indar handia duela esan dugu. Gure kasuan, errealitate hori sortzeko orduan albistegietan eskeintzen zaigun lehengaia zein den aztertu gura dugu. Gainera, errealitatea orokorrean hartzeaz gain, euskal gizarte eta nazioari buruz eskeintzen zaigunean zentratuz. Horretarako, Hego Euskal Herrirako emititzen diren gaztelerazko hiru albistegien (Teleberri, Telenavarra eta Telenorte) mamia arakatu dugu, eskeintzen dituzten errepresentazioak nolakoak diren jakin ahal izateko. Hego Euskal Herriaren errepresentazioa informatiboa zelakoa den ikertzeko, antzerako lanetan aritu izan diren ikerketen berri edukitzea oso lagungarria suertatu zaigu (Martin Serrano, 1976 eta 1986; Rositi, 1982; Vilches, 1989; eta, Van Dijk, 1990 besteak beste). Baina, bereziki, nazioarte mailan laurogeiko hamarkadaren lehen urteetan buruturiko "Telediarios y producción de la Realidad" 1 izeneko ikerketa interesgarria iruditu zaigu. Lan mardul horretan, hainbat estatutan errealitatea deitzen duguna produzitzeko orduan hain lan kontsideragarria betetzen duen telebista-albistegien edukina aztertzen aritu izanaren berri ematen da. Herrialde desberdinen informaziosaioen edukinaren berri jaso dugu ikerketa-lan horren bidez, baita hori baino interesgarriagoa dena ere, edukina aztertzeko metodologia. Vidal Beneyto irakaslearen inguruan antolaturiko Estatu espainiarreko taldeak, TVEren edukina aztertzeaz gain, azterketa bera egiteko oinarri metodologikoak ezarri zituen. Beraiek, edukin-azterketaren historia oparoaren iturri garbienetan edan ondoren, metodologia konplexu eta interesgarria proposatu zuten. Guk, lan horretan oinarrituta, eta helburu modura Euskal nazio eta gizartearen errepresentazio informatiboa nolakoa zen jakitea genuenez, hainbat egokipen burutu behar izan dugu. Edozelan ere, aipaturiko metodologia koantitatiboaren enborrari adar berri batzuk proposatzea besterik ez da izan gure aportazioa. "Telediarios y Producción de la Realidad" izeneko ikerketa-lanaren inguruan antolatu zirenen abiapuntua eta emaitza ikuspegi koantitatibotik egina dela azpimarratu beharra dugu. Alegia, albistegietan ageri den hitzezko informazioa eta baita ikonikoaren barruan arakatu, elementu desberdinen presentzia neurtu eta, gero, elementu horien arteko erlazioak bilatu. Aportazio hori, telebista-kanale desberdinen artean dauden hainbat antzekotasun eta desberdintasunak somatzeko ezinbestekoa bada ere, hankamotz gelditzen da, guretzat abiapuntua dena ezagutzeko: Euskal Herrirako emititzen diren informatiboetan egiten den nazio eta gizarte errepresentazioa. Ikuspegi koantitatibotik eginiko ikerketak gabezi asko erakusten dituenez, gurea bezalako ikerketa batean, teknika koalitatiboen bidea hartu dugu, bien konbinazioa aberasgarriagoa izango delakoan. Horretarako, eta gurea euskal gizartea eta nazioaren errepresentazioa nola 1 ZENBAIT AUTORE. TV News and the Production of Reality. Sevilla. International Sociological Association. Research Committee on Communication, Knowledge and Culture. 1984. eko Urriak 5-6. (faksimila) ____________________________________________________________ GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 7

eskeintzen zaizkion lehengaiak, ikusentzutekoak, zeintzuk diren aztertuko

dugu.

Ikerketa-lan honen abiapuntuan beraz, hiru telebista-albistegien edukina

daukagu. Produktu informatibo horien baitan murgiltzen gara bere edukina zein

den jakin asmoz.

Garcia eta Perales-ek (1992) idatzi zutenez, telebista-kanaleen

informazio-saioen edukina aztertzeko bi dira har daitezkeen bideak: albistegien

arteko desberdintasun estrukturalak lantzea edo guztietan iraunkor mantentzen

diren osagaiak ikertzea.

Guk, ikerketa-lan honetan, hartu dugun bideak bietatik zerbait dauka,

izan ere, Hego Euskal Herrirako emititzen diren albistegi desberdinetan

antzekotasunak eta beti presente daudenak landuko ditugu eta, aldi berean,

kanale bakoitzean eskeintzen diren bereizgarritasunak kontutan hartuz.

Hiru kanaleen bidez luzatzen den eskeintza informatiboan arakatuz,

aipaturiko autoreek azpimarratzen dituzten hiru maila jorratzen ditugu:

sakonekoa, ertaina eta azalekoa.

Sakoneko ikerketaren bidez, kanale desberdinetan ageri diren

amankomuneko osagaiak aurki daitezke. Informazio-saioetara iristen diren

gaiak eta subjektuak, nagusiki botere politiko-instituzionalarekin zerikusia

dauzkatenak, eta hauek jasotzen duten tratamendu positibatuan gauzatzen da

esan dugun homogeneitatea. Maila honetan, Euskal Herrira bere emisioak

mugatzen dituzten albistegien edukina ere antzekotasunez betea dago.

Informazio-saioetan somatzen den ertaineko mailan, hitzez zein irudiz

deskribatzen diren gaien testuingurua nolakoa den aztertzen da:

notiziaturikoaren zergatiak eta ondorioak. Modu berean, aipatuak izaten diren

subjektuen ekintzak eta hauen destinatarioak zeintzuk diren ikertzen da. Aldi

berean, pantailaratzen diren gertaeren arteko erlazioak eskeintzen ote diren

zehazten da. Ikerketa maila honetan, somatzen dira gure hiru kanaleen arteko

lehen desberdintasunak. Euskal Herriaren errepresentazioa egiterakoan

eskeintzen duten lurraldearen tratamendua, bertan aritzen diren subjektu

desberdinen arteko harremanak nolakoak diren eta zein arauen arabera

mugitzen diren. Maila honetan informazioen testuingurua ikertzen da,

eskeintzen den produktu informatiboaren atzetik dagoen zentzu-ematea eta

balio interpretatiboak zeintzuk diren jakin asmoz.

Albistegietan soma daitezkeen hiru mailetatik, azkenean, azalekoena

kontsideratzen dugunean, kanale desberdinen arteko antzekotasunak ageri dira

nabarmen. Hiruetan enunziatzaile nagusi paperean telebista berorren

profesionalak agertzen dira. Kazetariak dira agente oparoenak. Hirugarren

berezitasun modura, Telenavarra, Telenorte eta Teleberriren osakeran hitzezko

informazioak erakusten duen nagusitasuna begien bistan gelditzen da, modu

berean ikonikoaren menpekotasuna erakutsiz.

Albistegien edukina aztertzeko, Euskal Herrian zentratzen garen

ikerketan, hiru maila horiek landu ditugu, guztietatik amankomuneko osagaiak

eta kanale bakoitzaren desberdintasunak agerian lagaz.

Ikerketa-lan honetan erabiltzen den metodologia aipatu aurretik,

beharrezkoa da, telebistari (eta bereziki programazio informatiboari) eskeintzen

diogun arreta eta funtzionalitate soziala zertan oinarritzen den azaltzea.

Esan daiteke, zalantza barik, telebistaren eragin soziala handia dela,

gutaz eta munduaz dugun ezagutzan eta berorren interpretazioan. Telebista-

GIZARTE ETA NAZIO ERREPRESENTAZIOA TELEBISTA-ALBISTEGIETAN.

Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan. 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!