26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak

Batxilergoko ariketa fisiko ohituren datuak aztertzean, ikasle sedentarioen kopurua

unibertsitatean aurkitutakoa baino murritzagoa izan zen eta ia ikasleen erdia aktiboak

ziren, unibertsitateko ia herenaren parean. Gazte helduek, umeek baino ariketa fisiko

gutxiago egiten dute. Izan ere, hainbat ikerketek frogatu duten moduan, nagusiago

egiten garen heinean ariketa fisiko jarduera murriztuz doa bizitzan zehar (Robinson,

1938; Astrand PO eta lank., 1985, 1992a, 1992b, 1997; Astrand I eta lank., 1973;

Buskirk eta lank., 1987; Armstrong eta lank., 1998; Sallis, 2000; Van Mechelen eta

lank., 2000; Wilson TM eta lank., 2000; Lasheras eta lank., 2001; Hellín, 2003; Diez,

2004; García F eta lank., 2006; Serra Majem eta lank., 2006; MSC, 2007; Velásquez

eta lank., 2006; Sánchez F eta lank., 2007). Gainera, 18-25 urteko adin-tartean ariketa

fisikoa egiten duten gazteen proportzioa gutxitzen dela argitaratu da (Sánchez-Barrera

eta lank., 1995; García F, 2001) eta batez ere, Unibertsitatean hastearekin batera asko

dira ariketa fisikoa egiteari uzten diotenak hainbat ikerketek aipatzen duten moduan

(Blasco eta lank., 1996; Frojan eta lank., 1997; Hernández, 1999; Segura eta lank.,

1999; Ruiz F eta lank., 2001a, 2002a; López, 2003; Pavón eta lank., 2004; Castillo E

eta lank., 2007). Unibertsitatean ikasketak hasten direnean askotan ikasketa karga

handitu eta bizilekuaren aldaketa gertatzen da. Mundu akademikoaren egitura eta

kirolaren egituraketaren artean koordinazio falta nabarmena dela eta, kirola gazteen

bizitzatik kanpo geratzen da (Madera eta lank., 2003; Salguero eta lank., 2003a,

2003b).

Espainiako populazioaren 2005. urteko ariketa fisiko ohituren inkestan azaldutako

datuen arabera, ariketa fisikoa astean hirutan baino gehiagotan egiten zuten edo

aktiboak ziren 15-24 urte bitarteko gazteak % 55 ziren eta 2000. urtean aldiz % 67

(García F, 2001; García F eta lank., 2006). Gure ikerketaren arabera ikasle aktiboak

unibertsitatean % 29 eta batxilergoan aldiz, % 49 ziren. Batxilergoko zifra, populazio

orokorrarentzat aurkitutako zifraren ingurukoa izan zen baina unibertsitatekoa askoz

ere baxuagoa. Hala ere, adin taldeen arteko ezberdinatsuna kontuan izan behar da.

Bestetik, EnKid ikerketan argitaratutako datuen arabera, Espainiako 14-17 urte

bitarteko gazteen sedentarismo maila mutilen kasuan % 27.3 eta nesken kasuan

% 54.2 zen. Bestetik, mutil moderatuak % 21.6 eta neska moderatuak % 18.6 ziren.

Mutil aktiboak aldiz, % 51.1 eta neska aktiboak % 27.2 ziren (Serra Majem eta lank.,

2006). Gure ikerketan aztertutako unibertsitateko ikasleen batxilergoko ariketa

fisikoaren datuen arabera, sedentarismo maila EnKid ikerketako datuen aldean askoz

baxuagoa izan zen bai neska zein mutilen kasuan eta ikasle aktiboen portzentajeak

94

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!