26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak

diren programek arazo hauek kontuan hartu behar dituzte eta generoen arteko

diferentziak aztertuz irtenbideak proposatzean arrakasta lortu ahal izango da.

Espainiako beste unibertsitate batzuetan ikasleekin egindako zenbait ikerketetan

sedentarismo tasa ezberdinak argitaratu dira. Honela, Murtziako Unibertsitateko

ikasleekin egindako ariketa fisiko ohiturak ezagutzeko ikerketa batean, zozketaz

aukeratutako 1512 ikaslek parte hartu zuten. Hauetatik % 38.4 mutilak eta % 61.6

neskak izan ziren eta ikasle hauen batez besteko adina 21.9 urte. Datuak inkesten

bidez lortu ziren eta ikasle hauen sedentarismo tasa % 47.3 izan zen (Pavón, 2006a).

Honela, ikasle hauen sedentarismo tasa gure datuen oso antzekoa izan zen.

Ondoren azalduko dugun moduan, unibertsitateko ikasleekin egindako beste

hainbat ikerketek aldiz, sedentarismo maila baxuagoak (García F, 1990; Froján eta

lank., 1997; Sánchez A eta lank., 1998; Gutierrez eta lank., 1999; Palou eta lank.,

2000) eta altuagoak (Segura eta lank., 1999) argitaratu dituzte.

Sedentarismo tasa baxuagoak argitaratu dituzten lanen artean, Almeria, Murtzia

eta Valentziako Unibertsitateetako ikasleen ariketa fisiko ohiturak ezagutzeko ikerketa

bat da aipagarri. Guztira ikerketa honetan 21 urteko batez besteko adineko 801 ikaslek

parte hartu zuten eta hauetatik % 49.8 mutilak eta % 50.2 neskak izan ziren. Ikasle

hauek guztiak beren borondatez parte hartu zuten eta egindako inkestaren arabera

ikasleen % 27.8 sedentarioak ziren (Gutierrez eta lank., 1999). Unibertsitateko

ikasleekin egindako beste ikerketa batean, aztertutako ikasleen % 35.4 ez zuen ariketa

fisikorik egiten (Sánchez A eta lank., 1998)

1998-1999 urteetan zehar Balear irletako unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko

ohiturak ezagutzeko ikerketan guztira 861 ikaslek parte hartu zuten. Hauetatik % 42.1

mutilak eta % 57.9 neskak izan ziren eta ikasle hauen batez besteko adina 19.7 urte.

Ikasle hauei inkesta baten bidez beren ariketa fisko ohiturei buruz galdetu zitzaien eta

lortutako emaitzen arabera ikasle hauen sedentarismo maila % 38 izan zen (Palou eta

lank., 2000).

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikasleekin egindako beste ikerketa batean,

ikasleen % 38.8-ak ez zuen ariketa fisikorik egiten (Froján eta lank., 1997). Ildo berean,

García Ferrandok 1990. urtean unibertsitateko gazteei buruzko ikerketa batean,

ikasleen % 39-ak ariketa fisikorik egiten ez zuela argitaratu zuen.

Emaitzak eta eztabaida 81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!