26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Metodoak

Aurretik aipatutako arrazoi ezberdinengatik, ikasleen gaitasun aerobiko maximoa

estimatzeko, zikloergometroa eta froga submaximoa aukeratu ziren. Helburu hau

lortzeko, Astrand-en testa erabili zen (Astrand PO eta lank., 1985). Ikertzaile hauek, 18

eta 30 urte bitarteko gizonezko gazteen batez besteko bihotz maiztasuna 128 pultsazio

minutuko eta emakumezkoena 138 pultsazio minutuko zela behatu zuten oxigenokontsumo

maximoaren % 50-ean. Modu berean, oxigeno-kontsumo maximoaren

% 70-ean aldiz, gizonezkoen batez besteko bihotz maiztasuna 154 eta

emakumezkoena 164 pultsazio minutukoa zen. Datu hauetan oinarrituta, oxigenokontsumo

maximoa estimatzeko taula bat landu zuten, hala nola, normograma. Gaur

egun, test submaximo eta ez-zuzen honen baligarritasuna probatua dago eta askotan

erabiltzen da (Macsween, 2001; Kang eta lank., 2001; Stevens eta lank., 1996). Froga

egiteko, zikloergometro bat eta pultsometro bat erabili ziren.

Astrand-en testean, gaitasun aerobikoaren iragarpena, sexuan, adinean,

ahalegineko bihotz maiztasunean eta zikloergometroan egindako ahaleginaren

intentsitatean oinarritzen da.

Testaren hasieran, ikasleek zikloergometroan minutuko, 50 birako erritmoan

pedalei eragiten zieten 50 watioko potentzian. Lehenengo bi minututan zehar erritmo

eta potentzia horretan pedalei eragin eta lortutako bihotz maiztasunaren arabera, karga

ezberdinak gehitzen zitzaizkien amaierako taupadak 125-170 taupada minutuko

tartean egon zitezen (mutilen kasuan 100 watio eta 150 watio artean; eta nesken

kasuan aldiz, 75 watio eta 100 watio artean). Amaierako taupadak, bostgarren eta

seigarren minutuen artean izandako batez besteko bihotz maiztasuna kalkulatuz

erregistratzen ziren. Guztira ikasleek sei minututan zehar pedalei eraginez lana egin

behar zuten, minutuko 50 birako erritmoan.

Azkenean, potentzia edo mugitutako karga (watiotan) eta bihotzeko maiztasuna

korrelazionatzen ziren, Astrand-en Normogramaren bitartez (V. Eranskina). Beti ere,

ikaslea neska edo mutila zen kontuan izan behar zen. Metodo hau erabiliz, beti ere

zeharkako eran, norbanakoaren gaitasun aerobiko maximoa edo pertsonaren oxigenokontsumo

maximoa kalkula daiteke (Astrand PO eta lank., 1985).

Emaitzak oxigeno-kontsumo maximo absolutuan (l/min) lortzen ziren. Ondoren,

ikaslearen pisuarekin zatituz oxigeno-kontsumo maximo erlatiboa lortzen zen

(ml/Kg/min). Bestetik, ikaslearen gihar pisuaren araberako oxigeno-kontsumo maximoa

Material eta metodoak 69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!