Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Metodoak Dena den, Gorputz Masaren Indizearen sailkapenak akatsak ere baditu. Esate baterako, giharrak oso garatuak dituzten pertsonetan, altuera txikikoetan edota agureetan balioa gutxietsi edo handietsi dezakeelako. Horregatik indikatzaile hau erabiltzeaz gain antropometriaren bidez kalkulatutako gorputzeko gantz-portzentajea kontuan izan dugu. Bestetik hainbat ikerlanek frogatu duten bezala (Moreno B eta lank., 2006) gantz-masaz gain, hau gorputzean banatzen den erak ere garrantzia handia du. Batez ere arrisku kardiobaskularretan enborreko gantz-metaketa kaltegarriagoa da gorputz-adarretako metaketan baino. Aldiz gantz-portzentajearen formulak ez du enborreko eta gorputz-adarretako tolesturak bereizten, horregatik ikerlanean hainbat gunetako tolesturak ere aztertuko ditugu. 3.3.4.2. Tentsio arteriala Tentsio arteriala odolak arterietatik pasatzerakoan egiten duen presioaren islada da. Tentsio arteriala bi eratara neur daiteke: era ez-zuzenean larruazalean jartzen den esfigmomanometro batekin edo arteria barruan kokatzen den kateter batekin monitorizatua. Azkeneko aukera hau traumatikoa denez, ia beti ez-zuzena erabiltzen da (Uranga eta lank., 2004). Tentsio arteriala merkurio-milimetrotan (mmHg) neurtzen da eta bi balio hartzen dira: tentsio sistolikoa eta tentsio diastolikoa. Tentsio sistolikoa odolak bentrikuluen uzkurketan (sistolea) eragindako presioaren islada da; eta tentsio diastolikoa berriz, bentrikuluak lasai (diastolea) daudenean odolak eragiten duenaren islada. Ikasleen tentsioa neurtzeko American Heart Association-eko gomendioak (Perloff eta lank., 1994) eta Pan American Hypertension Initiative-k eta National Heart, Lung and Blood Institute-k 2000. urtean egindako lan-batzar batean adostutako gomendioak (Pan American Hypertension Initiative, 2003) jarraitu genituen. Tentsio arterialaren neurketa, modu ez-zuzenean egin zen. Helburua lortzeko, Omron M4-1 ereduko esfigmomanometro automatiko balidatua erabili zen (British Hypertension Society, 1993, 2003; O' Brien eta lank., 2001, 2002; Association for the Advancement of Medical Instrumentation. American National Standard, 2003). Besokoak, ikaslearen besoaren 2/3-ak bildu eta besoaren perimetroaren % 80 izan behar zuen. Tentsio arteriala neurtzeko, pertsona gutxienez 10 minututan zehar eserita lasai zegoen, atsedeneko egiazko neurketa lortzeko. Neurketa egiterakoan ikasleak eserita zeuden, hankak gurutzatu gabe lurzoru gainean jarrita eta hitzik eta mugimendurik egin 66 Material eta metodoak

Metodoak gabe. Besoa bihotzaren parean, erdi flexionatua eta esku-ahurra gora begira eduki behar zuten. Neurketa guztiak, eskumako besoko arteria brakialean egin ziren. 3.3.4.3. Gaitasun aerobikoa. Astrand-en testa Gaitasun aerobikoa, oxigeno-kontsumo maximoaren bidez neurtzen da eta pertsonen metabolismo aerobikoz energia ekoizteko gaitasuna adierazten du. Oxigeno-kontsumo maximoa, bihotz-birika sistemaren gaitasun aerobikoa edo gaitasun funtzionala adierazten duen parametrorik zehatzena eta bihotz gastu maximoaren indikatzaile ez zuzen bat da (ACSM 1991; Rodríguez eta lank., 1992). Oxigeno-kontsumo maximoa neurtzeko, metodo zuzenak eta ez-zuzenak erabiltzen dira. Bestetik kasu bakoitzean, hainbat tresna aukera daitezke frogak egiteko orduan. Ergometroa, ahalegin froga batean, laneko karga fisikoak dosifikatzea baimentzen duen aparatu edo tresna da. Bertan pertsonak, kuantifikagarria den erresistentzia maila zehatz baten kontra lan egiten du. Erresistentzia maila zehatza, pisu, malguki, marruskadura, indar elektromagnetikoak edo beste sistema mekaniko edo elektromekanikoen bidez lortzen da. Modu berean ergometroan pertsonak, aldez aurretik zehaztutako abiadura, mugimendu, aldapa eta erritmoan lan egin dezake. Azken urteetako aurrerapen teknologikoak ergometro askoren agerpena eragin du (berrikuste xehatua lortzeko, ikus Dalmonte, 1988; Dalmonte eta lank., 1996). Europan, gehien erabiltzen den ergometro mota zikloergometroa da. Estatu Batuetan aldiz, gurpildun tapiza erabiltzen da gehienbat (Martinez Caro, 1990a, 1990b; Franklin eta lank., 1991; Wasserman, 1994; ACC/AHA, 1997). Zikloergometroa, eraldatutako bizikleta bat da eta pertsonak bizikleta batean egiten diren mugimendu normalen simulazioaren ariketa egiten du. Zikloergometroek kostu, tamaina eta zarata aldetik eragozpen gutxiago dituzte, pertsonen segurtasun-maila handiagoa da, neurketarako aparatu gutxiago behar dira eta ahaleginaren kuantifikazio zehatzagoa ematen dute (Fernhall eta lank., 1990). Gurpildun tapizean egiten diren frogak martxaren keinua imitatzen dute eta beraz ez du pertsonaren aldetik ikaskuntza berezirik eskatzen, pertsona karga fisiologiko horretara ohituta baitago. Gurpildun tapizean pertsonak bere bihotz maiztasun Material eta metodoak 67

Metodoak

gabe. Besoa bihotzaren parean, erdi flexionatua eta esku-ahurra gora begira eduki

behar zuten. Neurketa guztiak, eskumako besoko arteria brakialean egin ziren.

3.3.4.3. Gaitasun aerobikoa. Astrand-en testa

Gaitasun aerobikoa, oxigeno-kontsumo maximoaren bidez neurtzen da eta

pertsonen metabolismo aerobikoz energia ekoizteko gaitasuna adierazten du.

Oxigeno-kontsumo maximoa, bihotz-birika sistemaren gaitasun aerobikoa edo gaitasun

funtzionala adierazten duen parametrorik zehatzena eta bihotz gastu maximoaren

indikatzaile ez zuzen bat da (ACSM 1991; Rodríguez eta lank., 1992).

Oxigeno-kontsumo maximoa neurtzeko, metodo zuzenak eta ez-zuzenak erabiltzen

dira. Bestetik kasu bakoitzean, hainbat tresna aukera daitezke frogak egiteko orduan.

Ergometroa, ahalegin froga batean, laneko karga fisikoak dosifikatzea baimentzen

duen aparatu edo tresna da. Bertan pertsonak, kuantifikagarria den erresistentzia maila

zehatz baten kontra lan egiten du. Erresistentzia maila zehatza, pisu, malguki,

marruskadura, indar elektromagnetikoak edo beste sistema mekaniko edo

elektromekanikoen bidez lortzen da. Modu berean ergometroan pertsonak, aldez

aurretik zehaztutako abiadura, mugimendu, aldapa eta erritmoan lan egin dezake.

Azken urteetako aurrerapen teknologikoak ergometro askoren agerpena eragin du

(berrikuste xehatua lortzeko, ikus Dalmonte, 1988; Dalmonte eta lank., 1996). Europan,

gehien erabiltzen den ergometro mota zikloergometroa da. Estatu Batuetan aldiz,

gurpildun tapiza erabiltzen da gehienbat (Martinez Caro, 1990a, 1990b; Franklin eta

lank., 1991; Wasserman, 1994; ACC/AHA, 1997).

Zikloergometroa, eraldatutako bizikleta bat da eta pertsonak bizikleta batean egiten

diren mugimendu normalen simulazioaren ariketa egiten du. Zikloergometroek kostu,

tamaina eta zarata aldetik eragozpen gutxiago dituzte, pertsonen segurtasun-maila

handiagoa da, neurketarako aparatu gutxiago behar dira eta ahaleginaren kuantifikazio

zehatzagoa ematen dute (Fernhall eta lank., 1990).

Gurpildun tapizean egiten diren frogak martxaren keinua imitatzen dute eta beraz

ez du pertsonaren aldetik ikaskuntza berezirik eskatzen, pertsona karga fisiologiko

horretara ohituta baitago. Gurpildun tapizean pertsonak bere bihotz maiztasun

Material eta metodoak 67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!