26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Metodoak

Dena den, Gorputz Masaren Indizearen sailkapenak akatsak ere baditu. Esate

baterako, giharrak oso garatuak dituzten pertsonetan, altuera txikikoetan edota

agureetan balioa gutxietsi edo handietsi dezakeelako. Horregatik indikatzaile hau

erabiltzeaz gain antropometriaren bidez kalkulatutako gorputzeko gantz-portzentajea

kontuan izan dugu. Bestetik hainbat ikerlanek frogatu duten bezala (Moreno B eta

lank., 2006) gantz-masaz gain, hau gorputzean banatzen den erak ere garrantzia

handia du. Batez ere arrisku kardiobaskularretan enborreko gantz-metaketa

kaltegarriagoa da gorputz-adarretako metaketan baino. Aldiz gantz-portzentajearen

formulak ez du enborreko eta gorputz-adarretako tolesturak bereizten, horregatik

ikerlanean hainbat gunetako tolesturak ere aztertuko ditugu.

3.3.4.2. Tentsio arteriala

Tentsio arteriala odolak arterietatik pasatzerakoan egiten duen presioaren islada

da. Tentsio arteriala bi eratara neur daiteke: era ez-zuzenean larruazalean jartzen den

esfigmomanometro batekin edo arteria barruan kokatzen den kateter batekin

monitorizatua. Azkeneko aukera hau traumatikoa denez, ia beti ez-zuzena erabiltzen

da (Uranga eta lank., 2004). Tentsio arteriala merkurio-milimetrotan (mmHg) neurtzen

da eta bi balio hartzen dira: tentsio sistolikoa eta tentsio diastolikoa. Tentsio sistolikoa

odolak bentrikuluen uzkurketan (sistolea) eragindako presioaren islada da; eta tentsio

diastolikoa berriz, bentrikuluak lasai (diastolea) daudenean odolak eragiten duenaren

islada.

Ikasleen tentsioa neurtzeko American Heart Association-eko gomendioak (Perloff

eta lank., 1994) eta Pan American Hypertension Initiative-k eta National Heart, Lung

and Blood Institute-k 2000. urtean egindako lan-batzar batean adostutako gomendioak

(Pan American Hypertension Initiative, 2003) jarraitu genituen. Tentsio arterialaren

neurketa, modu ez-zuzenean egin zen. Helburua lortzeko, Omron M4-1 ereduko

esfigmomanometro automatiko balidatua erabili zen (British Hypertension Society,

1993, 2003; O' Brien eta lank., 2001, 2002; Association for the Advancement of

Medical Instrumentation. American National Standard, 2003). Besokoak, ikaslearen

besoaren 2/3-ak bildu eta besoaren perimetroaren % 80 izan behar zuen.

Tentsio arteriala neurtzeko, pertsona gutxienez 10 minututan zehar eserita lasai

zegoen, atsedeneko egiazko neurketa lortzeko. Neurketa egiterakoan ikasleak eserita

zeuden, hankak gurutzatu gabe lurzoru gainean jarrita eta hitzik eta mugimendurik egin

66 Material eta metodoak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!