Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Metodoak Galderak zuzenean egiten zitzaizkien eta zenbaitetan ikasleek oroitzapen akatsak zituzten. Horrelako kasuetan beharrezko laguntza eskaintzen zitzaien, azalpen edo galdera gehigarriak eginez zehaztasun handiena lortzeko asmoz. Modu berean, ikasleek, erantzunen zehaztasunek zuten garrantziaz ohartaraztea oso garrantzitsua izan zen, ematen zituzten erantzunak ahalik eta zehazkizun handienekoak izan zitezen. Ikasleen ariketa fisiko ohiturak ezagutzeko, aztertutako unibertsitateko ikasturte ezberdinetan zehar erabilitako galdeketa bera izan zen. Alde batetik, ikasleei galdeketaren momentuan, aurreko hamabost egunetan eta batxilergoan ariketa-fisikoa egiten zuten edo ez galdetu zitzaien (ariketa fisiko mota, modalitatea, intentsitatea, maiztasuna eta saio bakoitzeko iraupena). Honen helburua alde batetik, batxilergo garaiko ohiturak ezagutzea eta bestetik, unibertsitatean sartzean gertatzen ziren ohituren aldaketen deskribapen zehatza lortzea zen. Ariketa fisiko ohituren galdeketak eta ondoren azalduko ditugun froga ezberdinak, kurtsoaren lehenengo hiru hilabetetan egin ziren ikerketak iraun zuen hiru urteetan zehar, urtaroen arteko desberdintasunak ekiditeko. Ikerketan parte hartu zuten ikasleen ariketa fisiko ohituren datuak, American College of Sports Medicine-k (ACSM, 1998) aholkatutako hiru kategorien arabera sailkatu genituen. Modu honetan, egindako jarduera eta ariketa fisikoaren maiztasunaren, iraupenaren (sesioak ordu bateko iraupena izan behar zuen gutxi gora behera) eta intentsitatearen arabera, ikasleak ondorengo hiru kategoriatan taldekatu ziren: sedentarioak (inolako jarduera eta ariketa fisikorik egiten ez zuten ikasleak, edo egitekotan, hamabost egunetan behin edo noizean behin egiten zutenak), moderatuak (ariketa fisikoa astean behin edo birritan egiten zuten ikasleak) eta aktiboak (astean birritan baino gehiagotan ariketa fisikoa egiten zuten ikasleak). Aztertutako unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak baloratzeko, ikasleen ariketa fisiko ohiturez gain (sedentarioak, moderatuak edo aktiboak), egindako ariketa fisikoaren mota (bakarka edo taldeka), modalitatea (federatuta edo federatu gabe) eta aurreko biak batera (mota eta modalitatea) aztertu genituen. Era berean, Unibertsitateko Kiroldegiaren erabilpena ere aztertu genuen. Honela, ikasleen ariketa fisiko mota aztertzeko, datuak 2 taldetan sailkatu ziren: bakarka edo ikasleek beren kabuz egindako jarduera edo ariketa fisiko ekintzak 58 Material eta metodoak

Metodoak (igeriketa, korrika, gimnasioan egindako hainbat ekintza, balleta, hipika, golf, bizikleta, ski, espeleologia, triatlon, borroka-arteak, piragua eta euskal dantzen moduko jarduera eta ariketa fisiko ekintzak) eta taldeka egindako jarduera edo ariketa fisiko ekintzak (saskibaloia, eskubaloia, futbola, hockeya eta abar). Aztertutako ikasleen ariketa fisiko modalitateak deskribatzeko, datuak bi talde nagusitan sailkatu ziren: ariketa fisikoa modalitate federatuan egiten zuten ikasleak (federazioen lizentzien jabe zirenak) eta ariketa fisikoa federatu gabe egiten zuten ikasleak (ariketa fisikoa beren kabuz edo taldeka baina federatu gabe egiten zutenak). Bestetik, Campusean egon beharreko denboragatik eta bertako kirol eskaintza kontuan izanda, ikasleek Unibertsitateko Kiroldegiaz egiten zuten erabilpena ere aztertu genuen. Azkenik, aztertutako unibertsitateko ikasleen aisialdiko ariketa fisikoa, eguneko batez besteko baliokide metabolikoen (MET kopuruaren) arabera aztertu genuen. Horretarako, Ainsworth eta bere lankideek hainbat ariketa fisikorentzat argitaratutako gastu energetikoaren baliokideen kalkuluak erabili genituen (Ainsworth eta lank., 2000). Lehenengo, bi astetan zehar egindako ariketa fisikoaren kuantifikazioa eta intentsitatea kontuan hartuz, baliokide metabolikoak kalkulatu genituen eta ondoren eguneko batez bestekoa. Lortutako datuak, Pate eta bere lankideek 1995. urtean ariketa fisikoen intentsitatea aztertzeko proposatutako MET estadio ezberdinen arabera sailkatu genituen. Honela, ikasleek aisialdian egiten zuten ariketa fisikoa, arin (6 MET) taldeetan sailkatu genuen. 3.3.2. Bizi ohituren balorazioa Ikerketan parte hartu zuten ikasleen bizi-ohiturak baloratzeko beste galdeketa batean (IV. Eranskina) barnebiltzen ziren ondorengo aldagaiak erabili genituen: - Ikasleen jaio eta hazi lekua. Galdeketan ikasleei, jaio eta hazi ziren lekuari buruz galdetu zitzaien. - Ikasleen bizitokia. Galdeketan ikasleei, bizi ziren lekuari buruz galdetu zitzaien. Material eta metodoak 59

Metodoak

Galderak zuzenean egiten zitzaizkien eta zenbaitetan ikasleek oroitzapen akatsak

zituzten. Horrelako kasuetan beharrezko laguntza eskaintzen zitzaien, azalpen edo

galdera gehigarriak eginez zehaztasun handiena lortzeko asmoz. Modu berean,

ikasleek, erantzunen zehaztasunek zuten garrantziaz ohartaraztea oso garrantzitsua

izan zen, ematen zituzten erantzunak ahalik eta zehazkizun handienekoak izan

zitezen.

Ikasleen ariketa fisiko ohiturak ezagutzeko, aztertutako unibertsitateko ikasturte

ezberdinetan zehar erabilitako galdeketa bera izan zen. Alde batetik, ikasleei

galdeketaren momentuan, aurreko hamabost egunetan eta batxilergoan ariketa-fisikoa

egiten zuten edo ez galdetu zitzaien (ariketa fisiko mota, modalitatea, intentsitatea,

maiztasuna eta saio bakoitzeko iraupena). Honen helburua alde batetik, batxilergo

garaiko ohiturak ezagutzea eta bestetik, unibertsitatean sartzean gertatzen ziren

ohituren aldaketen deskribapen zehatza lortzea zen. Ariketa fisiko ohituren galdeketak

eta ondoren azalduko ditugun froga ezberdinak, kurtsoaren lehenengo hiru hilabetetan

egin ziren ikerketak iraun zuen hiru urteetan zehar, urtaroen arteko desberdintasunak

ekiditeko.

Ikerketan parte hartu zuten ikasleen ariketa fisiko ohituren datuak, American

College of Sports Medicine-k (ACSM, 1998) aholkatutako hiru kategorien arabera

sailkatu genituen. Modu honetan, egindako jarduera eta ariketa fisikoaren

maiztasunaren, iraupenaren (sesioak ordu bateko iraupena izan behar zuen gutxi gora

behera) eta intentsitatearen arabera, ikasleak ondorengo hiru kategoriatan taldekatu

ziren: sedentarioak (inolako jarduera eta ariketa fisikorik egiten ez zuten ikasleak, edo

egitekotan, hamabost egunetan behin edo noizean behin egiten zutenak), moderatuak

(ariketa fisikoa astean behin edo birritan egiten zuten ikasleak) eta aktiboak (astean

birritan baino gehiagotan ariketa fisikoa egiten zuten ikasleak).

Aztertutako unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak baloratzeko, ikasleen

ariketa fisiko ohiturez gain (sedentarioak, moderatuak edo aktiboak), egindako ariketa

fisikoaren mota (bakarka edo taldeka), modalitatea (federatuta edo federatu gabe) eta

aurreko biak batera (mota eta modalitatea) aztertu genituen. Era berean,

Unibertsitateko Kiroldegiaren erabilpena ere aztertu genuen.

Honela, ikasleen ariketa fisiko mota aztertzeko, datuak 2 taldetan sailkatu ziren:

bakarka edo ikasleek beren kabuz egindako jarduera edo ariketa fisiko ekintzak

58 Material eta metodoak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!