26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3.3. METODOAK

3.3.1. Ariketa fisiko ohituren balorazioa

Metodoak

Ariketa fisiko ohituren baloraziorako, balidatutako galdeketa bat erabili zen. Ikerketa

mota honetan gehien erabiltzen den metodoa da, informazio kualitatibo eta kuantitatibo

zehatza ematen baitu. Jarduera eta ariketa fisikoaren balorazioa egiteko galdeketa,

metodo prospektiboa da eta ikasleak aurreko egunetan zein epe zehatz batzuetan

egindako jarduera eta ariketa fisikoaren oroitzapenaren deskribapena egiten zuen.

Galdeketa mota honek desabantail metodologiko batzuk ditu: alde batetik ikasleen

oroimen akatsetatik eratorritakoak agertzen dira; bestetik, jarduera eta ariketa fisiko

bakoitza sailkatu eta honi intentsitatea egokitzerakoan zailtasunak ugari dira, sailkapen

dibertsitate zabala medio dela; eta azkenik, populazioak egiten duen jarduera eta

ariketa fisikoaren arabera sailkapen egokia aukeratzeko desabantaila agertzen da (La

Porte eta lank., 1985). Nahiz eta zenbait desabantaila aipatu izan diren, galdeketa

bidezko inkesta, populazio orokorra aztertzerakoan gehienetan erabiltzen den tresna

da. Bertan, maiztasuna, intentsitatea eta iraupenaren aldagaiak erabiltzen dira.

Ikerketa honetan, jarduera eta ariketa fisikoaren balorazioa, elkarrizketa batean

egindako galdeketaren bidez egin zen (III. Eranskina). Lan hau egiteko, Eusko

Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun-Ordezkaritzaren 2002. urteko Osasun Inkestako

galdeketa erabili genuen (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila , 2004). Inkesta honek,

ikasleek aisialdian egindako jarduera eta ariketa fisikoaren maiztasuna eta intentsitatea

kuantifikatzen zuen. Aipatutako inkesta oinarri moduan izanda, ikasleek egindako

ariketa motari buruzko informazio gehiago lortzeko, zenbait galdera gehitu genituen.

Modu honetan, egindako jarduera eta ariketa motaren deskribapenari buruzko galderak

egin zitzaizkien.

Jarduera eta ariketa fisikoaren maila ebaluatzeko, aztergai ziren denbora epeen

arabera, ikasle bakoitzak astean zehar, izerdiaren zein arnasaldien maiztasunaren

gehikuntza eragiten zuen jarduera eta ariketa fisikoren bat egiten ematen zuen

denbora zehatzari buruzko informazioa baloratu zen (Malina eta lank., 1991;

Caspersen eta lank., 1995).

Material eta metodoak 57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!