26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lagina

Zozketan aukeratutako ikasle guztiei etxera gutun bat bidali zitzaien ikerketaren

berri emanez eta beren parte hartzea eskatuz (I. Eranskina). Aipatutako gutunean,

ikerketaren helburuak azaltzen ziren, hala nola, egin beharreko froga ezberdinen

deskribapenak. Behin ikasleekin elkartzerakoan, ikerketaren zehaztasun guztiak

azaldu eta sortzen zitzaizkien kezkak argitu ondoren, parte hartu nahi zutenek hasi

baino lehen baimen informatua (II. Eranskina) sinatu behar zuten. Baimen

informatuaren dokumentua, pertsonak bere borondatez ikerkuntzan parte hartzeko

asmoa bermatzen duen prozedura da. Ikerlan hau Osakidetzako Euskadiko Etika-

Batzordeak eta Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Etika-Batzordeak onartu dute.

3.1.1. Unibertsitateko ikasleen ezaugarri sozio-demografikoak

Jarraian aurkezten den taula honetan (3.1. Taula), lehenengo zikloan

matrikulatutako ikasleetatik ikerlanean parte hartu zuten ikasle kopurua, adina, sexua

eta jatorria deskribatzen da. Ikerlana 04/05 ikasturtetik 06/07 ikasturtera garatu zen

Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Basurtu Medikuntza Institutuan. Ikerlana

garatu zen ikasturteetan zehar zozketaz 528 ikasle aukeratu eta guztira 399-k parte

hartu zuten; hauetatik 288 neskak eta 111 mutilak ziren. Ikasle hauen batez besteko

adina 19.74 urtekoa zen. Parte hartu zuten ikasleen portzentajea, aukeratutako

ikasleen % 72.4-a izan zen.

Ondoren datu hauek, ikasturte bakoitzeko aztertuko ditugu. Honela, lehenengo

ikasturtean matrikulatutako ikasle guztietatik, zozketaz 130 ikasle aukeratu eta

azkenean 111-k parte hartu zuten; hauetatik 76 neskak eta 36 mutilak ziren. Ikasle

hauen batez besteko adina 18.68 urtekoa zen. Parte hartu zuten ikasleen portzentajea,

aukeratutako ikasleen % 85.38-a izan zen.

Bigarren ikasturtean matrikulatutako ikasle guztietatik, zozketaz 198 ikasle

aukeratu eta 142-k parte hartu zuten; hauetatik 98 neskak eta 44 mutilak ziren. Ikasle

hauen batez besteko adina 19.59 urtekoa zen. Parte hartutako ikasleen portzentajea,

aukeratutako ikasleen % 71.7-a izan zen.

Eta azkenik, hirugarren ikasturtean matrikulatutako ikasle guztietatik, zozketaz 200

ikasle aukeratu eta 146-k parte hartu zuten; hauetatik 115 neskak eta 31 mutilak ziren.

Ikasle hauen batez besteko adina 20.77 urtekoa zen. Parte hartutako ikasleen

portzentajea, aukeratutako ikasleen % 73-a izan zen.

Material eta metodoak 49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!