Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara
Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara
Bizitza unibertsitarioan gertatzen diren aldaketak Beste alde batetik, asko dira bizitzaren garai honetan gertatzen diren aldaketak eta batez ere hauek ikasleek bereganatzen dituzten bizi-ohituretan dute eragina. Horrela, garai honetan bereganatzen diren bizi eta osasun ohiturak, etorkizunean mantenduko diren ohituren indikatzaileak direla aztertu da (Malina, 2001; Ortega FB eta lank., 2005). Hau honela izanik eta ariketa fisiko ohiturei dagokienez, unibertsitateko kirolesperientzia aurrerantzean izango den dedikazio-mailaren aurreikuspen egokia dela baiezta daiteke. Zenbait ikerketen arabera, unibertsitateko ikasle asko dira ariketa fisikorik egiten ez dutenak, egitea gustatuko litzaiekeela dioten arren. Badaukate horrek guztiak dakartzan onuren berri eta modu baikorrean baloratzen dute ariketa fisikoa eta kirola (Sánchez eta lank., 1998; Castillo E eta lank., 2004). 1.7. UNIBERTSITATEKO ARIKETA FISIKOAREN ESKAINTZA 1.7.1. Unibertsitateko kirol instalazioak Unibertsitateko Kiroldegia Unibertsitate-guneak duen Kiroldegian, jarduera fisikoa egiteko aukera ezberdinak eskaintzen dituzten instalazioak daude. Lehenik eta behin Fitness Gela aipa daiteke. Bertan, hainbat tresna kardiobaskular (korrika egiteko xingolak, arraunak, stepak, eliptikoak eta hiru motatako bizikletak) eta modu berean, giharrak lantzeko tresna sorta daude. Bestetik, erabilera anitzeko hiru gela aurki daitezke ondoko ariketa hauek egiteko: estalpeko txirrindularitza edo ziklo-indoor-a (berrogeita hamabost bizikleta); aerobik, step, estiloak, bodypump, bodybalance, hainbat tonifikazio mota, kardio-box, gap (ipurdiak,abdominalak eta hankak) eta mantentze-gimnasia. Kirol-anitzetarako kantxa ere aurki daiteke. Bertan, ikasleek areto-futbolean, saskibaloian, eskubaloian eta badmintonean jokatzeko aukera dute eguneroko ordutegi zabal batean. Bazkideek dohainik erreserba dezakete eta beste guztiek hamar euro orduko prezioaren truke. 34 Sarrera
Unibertsitateko ariketa fisikoaren eskaintza Modu berean eta alokairu bidez kudeatuta, squashean aritzeko pista aipa daiteke. Honekin guztiarekin batera, sei aldagela handi aurki daitezke, sauna eta erabilera askeko kromoterapiadun lurrun-bainuekin. Atletismo pista Kiroldegi ondoan kokatuta dagoen eta doako erabilera duen atletismo pista Unibertsitate guneko Kirol instalazioen parte da. Frontoiak Kiroldegi ingurunean kokatuta dauden eta doako erabilera duten bi frontoi Unibertsitate guneko Kirol instalazioen parte dira. 1.7.2. Unibertsitate guneko ariketa fisikoaren eskaintza 1.7.2.1. Unibertsitateko Kiroldegiaren eskaintza: Kiroldegiak hainbat jarduera gidatu antolatzen ditu Alde batetik, banakako jarduera gidatuak aurki daitezke: ariketa kardiobaskularrak, fitness-a eta muskulazioa lantzeko aparatuen bitartez egiten diren jarduerak. Ordutegia librea da eta asteko egun guztietan jarduera hauek gauzatzeko aukera dago. Bestetik, taldeko jarduera gidatuak azaltzen dira: aerobika, ziklo-indoor, yoga, body-pump eta body-balance. Ordutegi oso zabala eskaintzen da egun osoan zehar eta prezioa 2007-2008 ikasturtean, hamairu euro hilabetekoa da. 2007an antolatutako Ikastaro eta Eskolak: Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuak hainbat kirol-ikastaro eta kirol-eskola antolatzen ditu. Batzuk Unibertsitateko kiroldegi eta bere inguruetan egiten dira hala nola: taldean lasterketa egitea, kirol anitzeko jarduera ez lehiakorrak (areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, areto-hockeya, herri-jolasak eta bestelakoak), estalpeko aeromodelismoa eta lineako patinajea. Sarrera 35
- Page 1 and 2: Jakintza-arloa: Medikuntza Uniberts
- Page 3 and 4: MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA FAKULTAT
- Page 5 and 6: AURKIBIDEA Aurkibidea 1. SARRERA 11
- Page 7: Aurkibidea 4.4.1.3. Ariketa fisiko
- Page 11: 1. SARRERA
- Page 14 and 15: Sarrera Taulan ikus daitekeen modua
- Page 16 and 17: Ariketa fisikoa 1.1. ARIKETA FISIKO
- Page 18 and 19: Ariketa fisikoaren onurak osasunean
- Page 20 and 21: Ariketa fisikoaren onurak osasunean
- Page 22 and 23: Ariketa fisikoaren onurak osasunean
- Page 24 and 25: Ariketa fisikoaren onurak osasunean
- Page 26 and 27: Sedentarismoa 1987-1997 urteetan mu
- Page 28 and 29: Sedentarismoa 1.6. Taula. Europa os
- Page 30 and 31: Ariketa fisiko gomendioen jarraibid
- Page 32 and 33: Ariketa fisiko gomendioen jarraibid
- Page 34 and 35: Gazteak fisiko ohituretan eragingo
- Page 38 and 39: Unibertsitateko ariketa fisikoaren
- Page 40 and 41: Unibertsitateko ariketa fisikoaren
- Page 43: 2. HELBURUAK
- Page 46 and 47: Helburuak 4. Unibertsitateko ikasle
- Page 49 and 50: 3. MATERIAL ETA METODOAK 3.1. LAGIN
- Page 51 and 52: Lagina Zozketan aukeratutako ikasle
- Page 53 and 54: Lagina eta % 11.2 arabarrak ziren.
- Page 55 and 56: 3.4. Taula. Unibertsitateko ikaslee
- Page 57 and 58: Lagina Ondoko 3.9. Taulan, aztertut
- Page 59 and 60: 3.3. METODOAK 3.3.1. Ariketa fisiko
- Page 61 and 62: Metodoak (igeriketa, korrika, gimna
- Page 63 and 64: Metodoak - Altuera: Añó Sayol S.L
- Page 65 and 66: Metodoak - Hezur-portzentajea kalku
- Page 67 and 68: Metodoak lank., 1998; Dietz, 1998)
- Page 69 and 70: Metodoak gabe. Besoa bihotzaren par
- Page 71 and 72: Metodoak Aurretik aipatutako arrazo
- Page 73 and 74: Metodoak 3.12. Taula. Nesken oxigen
- Page 75: 3.4. ESTATISTIKA ANALISIA Estatisti
- Page 79 and 80: Emaitzak eta eztabaida 4. EMAITZAK
- Page 81 and 82: Unibertsitateko ikasleen ariketa fi
- Page 83 and 84: Unibertsitateko ikasleen ariketa fi
- Page 85 and 86: Unibertsitateko ikasleen ariketa fi
Bizitza unibertsitarioan gertatzen diren aldaketak

Beste alde batetik, asko dira bizitzaren garai honetan gertatzen diren aldaketak eta

batez ere hauek ikasleek bereganatzen dituzten bizi-ohituretan dute eragina. Horrela,

garai honetan bereganatzen diren bizi eta osasun ohiturak, etorkizunean mantenduko

diren ohituren indikatzaileak direla aztertu da (Malina, 2001; Ortega FB eta lank.,

2005). Hau honela izanik eta ariketa fisiko ohiturei dagokienez, unibertsitateko kirolesperientzia

aurrerantzean izango den dedikazio-mailaren aurreikuspen egokia dela

baiezta daiteke.

Zenbait ikerketen arabera, unibertsitateko ikasle asko dira ariketa fisikorik egiten ez

dutenak, egitea gustatuko litzaiekeela dioten arren. Badaukate horrek guztiak

dakartzan onuren berri eta modu baikorrean baloratzen dute ariketa fisikoa eta kirola

(Sánchez eta lank., 1998; Castillo E eta lank., 2004).

1.7. UNIBERTSITATEKO ARIKETA FISIKOAREN ESKAINTZA

1.7.1. Unibertsitateko kirol instalazioak

Unibertsitateko Kiroldegia

Unibertsitate-guneak duen Kiroldegian, jarduera fisikoa egiteko aukera ezberdinak

eskaintzen dituzten instalazioak daude. Lehenik eta behin Fitness Gela aipa daiteke.

Bertan, hainbat tresna kardiobaskular (korrika egiteko xingolak, arraunak, stepak,

eliptikoak eta hiru motatako bizikletak) eta modu berean, giharrak lantzeko tresna sorta

daude.

Bestetik, erabilera anitzeko hiru gela aurki daitezke ondoko ariketa hauek egiteko:

estalpeko txirrindularitza edo ziklo-indoor-a (berrogeita hamabost bizikleta); aerobik,

step, estiloak, bodypump, bodybalance, hainbat tonifikazio mota, kardio-box, gap

(ipurdiak,abdominalak eta hankak) eta mantentze-gimnasia.

Kirol-anitzetarako kantxa ere aurki daiteke. Bertan, ikasleek areto-futbolean,

saskibaloian, eskubaloian eta badmintonean jokatzeko aukera dute eguneroko ordutegi

zabal batean. Bazkideek dohainik erreserba dezakete eta beste guztiek hamar euro

orduko prezioaren truke.

34

Sarrera