26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisiko gomendioen jarraibideak

adierazten du. Egoera honetatik abiatuz MET kopurua, ariketaren intentsitatearen

arabera handitzen da. Honela, 3 MET-etako ariketa bat egiteko, gorputzak atsedenean

baino 3 aldiz energia gehiago beharko du.

Orain arte egin diren ikerketen arabera, ariketa fisiko intentso moderatua (≥ 5.5

MET gutxienez 40 minutuz astero) eta sasoi fisiko kardiobaskularra (> 31ml/Kg/min),

prebentzio estrategia eraginkorrak direla argitaratu da (Lynch eta lank., 1996).

Bestetik, II motako diabetesa pairatzen duten pazienteen kasuan astero bi ordu

baino gehiago ibiltzea, arazo kardiobaskularrek eragindako heriotz goiztiarraren

arriskua murrizteko eraginkorra dela argitaratu da (Gregg eta lank., 2003).

Osteoporosiari dagokionez, hezurren dentsitatea handitzeko eta adinarekin

gertatzen diren galerak prebenitzeko, ariketa gomendagarrienak grabitatearen eragina

nabaritzen duten edo erresistentziaren kontra egiten direnak dira (Warburton eta lank.,

2001; 2006). American College of Sports Medicine-k 2004. urtean, hezurren osasuna

sustatzeko, grabitatearen eragina nabaritzen zuten edo erresistentziaren kontra egiten

ziren ariketak astean hirutan gutxienez eta 10-20 minutuko iraupenez (egunero bitan

edo gehiagotan eraginkortasun maila altuagoa agertuz) egin behar zirela gomendatu

zuen (Kohrt eta lank., 2004).

Kolon eta bularreko minbizien intzidentzian, ariketa fisiko moderatua (> 4-5 MET

eta 30-60 minutu egunero), intentsitate maila baxuagoko ariketen aldean

eraginkorragoa dela frogatu da (Thune eta lank., 2001).

Orain arte aipatu ditugun erreferentziak, helduei zuzenduta daude eta ikerketa hau

gazte eta nerabeekin egin zenez, populazio talde honi dagozkion aholkuak izan behar

dira kontuan. Modu honetan jarraian, historikoki aholkatu diren gomendio ezberdinen

berrikuspen labur bat aurkezten da.

1988. urtean American College of Sports Medicine-k, gazte eta nerabeentzako

gomendioak argitaratu zituen lehenego aldiz eta egunero 20-30 minutuko ariketa fisiko

kementsua aholkatu zuen osasuna eta gaitasun funtzionalak egokitasunean

mantentzeko.

28

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!