Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Sedentarismoa 1.6. Taula. Europa osatzen duten herrialde ezberdinen 17-30 urte bitarteko gazte unibertsitarioen ariketa fisikoaren prebalentzia (European Health and Behaviour Study) Ariketa fisikoaren prebalentzia Neskak Mutilak 1990 2000 1990 2000 Hungria % 95 % 87.4 % 87.6 % 87.5 Alemania % 79.9 % 78.2 % 81.6 % 79.5 Italia % 57.7 % 60.5 % 74.2 % 74.2 Frantzia % 58.6 % 60.5 % 67.8 % 74.7 Espainia % 35.9 % 52.7 % 59.3 % 76.9 Portugal % 35.8 % 36.7 % 52.6 % 60.4 Grezia % 29.4 % 48.9 % 55.5 % 70.1 Steptoe eta lank., 2002 European Opinion Research Group-ek (EEIG, 2003) 2002. urtean egindako ikerketan Europako herrialde ezberdinetan populazioak zituen ariketa fisiko ohiturak aztertu zituen. Ikerketa IPAQ galdeketaren bidez egin zen eta honela, galdeketa aurreko 7 egunetan zehar egindako ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta intentsitate mailak neurtu ziren aisialdian eta lanean. Ariketa fisikoaren prebalentzia, adina eta sexuaren arabera banatu zen eta lortutako datuekin, herrialde ezberdineko ariketa fisiko ohituren konparaketa kulturala egin zen. Ikerketa honetan ere, ariketa fisikoaren intentsitateari dagokionez, pertsonek egiten zuten ariketa fisikoaren arabera, inaktibo, moderatu (ahalegin fisiko moderatua eta arnas hartzea normala baino sakonagoa beharrezkoa denean), erregular eta intentso (ahalegin fisikoa gogorra denean eta arnas hartzea normala baino askoz sakonagoa beharrezkoa denean) taldetan sailkatu zituzten. Bestetik, denbora epe berdinean, ibiltzen eta eserita ematen ziren orduak aztertu ziren. Ikerketa honetan lortutako datu orokorrek adierazten zuten moduan, sedentarismo maila handitu da azken urteetan. Aztertutako Europako herrialdeetan, populazioaren % 57.4-ak eta % 40.8-ak azkeneko 7 egunetan ariketa fisiko intentsoa eta moderatua egin ez izana adierazi zuen hurrenez hurren. 26 Sarrera

Sedentarismoa Ariketa fisiko ohiturak sexuka aztertzean, emakumeek gizonezkoek baino ariketa fisiko gutxiago eta intentsitate maila baxuagoan egiten zuten. Bestetik, adina handitu ahala, ariketa fisiko intentsoa egiten igarotako denbora murrizten zen. Bestalde, aipatutako ikerketa honetan parte hartu zuten Europar Batasuneko herrialdeen ariketa fisiko ohiturak aztertzean, Frantzia, Belgika, Italia, Espainia eta Portugalen prebalentzia txikienak aurkitu ziren. Aldiz, Holanda, Danimarka, Finlandia, Suedia, Alemania eta Luxemburgo, proportzionalki populazio aktibo gehien zuten herrialdeak ziren. 1.4. ARIKETA FISIKO GOMENDIOEN JARRAIBIDEAK Ariketa fisiko erregularrak osasunean dituen ondorio onuragarriak gaixotasun kroniko ezberdinen (gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, minbizia, hipertentsioa, obesitatea, depresioa eta osteoporosia) lehen eta bigarren mailako eta heriotz goiztiarraren prebentzioan nabariak dira (Warburton eta lank., 2006). Hala ere, osasunean eragin onuragarriak hautemateko jarraitu beharreko ariketa fisiko gomendioei dagokienez, egileek ez dituzte adostu egin behar diren ariketa fisiko mota, intentsitatea, iraupen eta maiztasunak. Osasun egoera eta egiten den ariketa fisikoaren artean erlazioa dago eta ariketa fisiko gehien egiten dutenek heriotz goiztiarren arrisku baxuena dute. Hala ere, osasun egoeran hobekuntza handiagoak behatu dira fisikoki inaktiboak diren pertsonak ariketa fisikoa egiten hasten direnean (Warburton eta lank., 2006). Gaixotasun kronikoei dagokienez, II motako diabetesaren kasuan esaterako, bai prebentzio zein tratamenduan, ikerketa gehiago behar dira metodo idealak aztertu (ariketa mota aerobikoa edo erresistentzia) eta ariketa fisikoaren maiztasun, iraupen eta intentsitate maila egokienak gomendatu ahal izateko. Honela, etorkizuneko ikerketek, ariketa fisikoaren dosi efektuetan arreta jarri beharko dute (Warburton eta lank., 2006). Ariketa bat egiteko beharrezkoa den energia-gastua MET unitatetan adierazten da. Honela, MET-a, ariketa fisikoaren intentsitatea kuantifikatzeko erabiltzen den unitatea da. MET batek, gorputza atsedenean dagoenenan erretzen dituen kaloria kopurua Sarrera 27

Sedentarismoa

Ariketa fisiko ohiturak sexuka aztertzean, emakumeek gizonezkoek baino ariketa

fisiko gutxiago eta intentsitate maila baxuagoan egiten zuten. Bestetik, adina handitu

ahala, ariketa fisiko intentsoa egiten igarotako denbora murrizten zen.

Bestalde, aipatutako ikerketa honetan parte hartu zuten Europar Batasuneko

herrialdeen ariketa fisiko ohiturak aztertzean, Frantzia, Belgika, Italia, Espainia eta

Portugalen prebalentzia txikienak aurkitu ziren. Aldiz, Holanda, Danimarka, Finlandia,

Suedia, Alemania eta Luxemburgo, proportzionalki populazio aktibo gehien zuten

herrialdeak ziren.

1.4. ARIKETA FISIKO GOMENDIOEN JARRAIBIDEAK

Ariketa fisiko erregularrak osasunean dituen ondorio onuragarriak gaixotasun

kroniko ezberdinen (gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, minbizia, hipertentsioa,

obesitatea, depresioa eta osteoporosia) lehen eta bigarren mailako eta heriotz

goiztiarraren prebentzioan nabariak dira (Warburton eta lank., 2006). Hala ere,

osasunean eragin onuragarriak hautemateko jarraitu beharreko ariketa fisiko

gomendioei dagokienez, egileek ez dituzte adostu egin behar diren ariketa fisiko mota,

intentsitatea, iraupen eta maiztasunak.

Osasun egoera eta egiten den ariketa fisikoaren artean erlazioa dago eta ariketa

fisiko gehien egiten dutenek heriotz goiztiarren arrisku baxuena dute. Hala ere, osasun

egoeran hobekuntza handiagoak behatu dira fisikoki inaktiboak diren pertsonak ariketa

fisikoa egiten hasten direnean (Warburton eta lank., 2006).

Gaixotasun kronikoei dagokienez, II motako diabetesaren kasuan esaterako, bai

prebentzio zein tratamenduan, ikerketa gehiago behar dira metodo idealak aztertu

(ariketa mota aerobikoa edo erresistentzia) eta ariketa fisikoaren maiztasun, iraupen

eta intentsitate maila egokienak gomendatu ahal izateko. Honela, etorkizuneko

ikerketek, ariketa fisikoaren dosi efektuetan arreta jarri beharko dute (Warburton eta

lank., 2006).

Ariketa bat egiteko beharrezkoa den energia-gastua MET unitatetan adierazten da.

Honela, MET-a, ariketa fisikoaren intentsitatea kuantifikatzeko erabiltzen den unitatea

da. MET batek, gorputza atsedenean dagoenenan erretzen dituen kaloria kopurua

Sarrera 27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!