Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Emaitzen azterketa orokorra Bizitza akademikoa eta ariketa fisikoaren arteko erlazioa neska eta mutiletan ezberdina da. Mutiletan sedentarioek emaitza hobeak lortzen dituzte, bai batxilergoan baita unibertsitatean ere, aktibo eta moderatuen aldean. Hau da, badirudi kontrako erlazioa dagoela ariketa fisikoa eta emaitza akademikoen artean, zenbait lanen emaitzekin bat (Daley eta lank., 2000; Tremblay eta lank., 2000) eta ez daude adoz ariketa fisikoak emaitzen hobetzea dakarrela dioten lanekin (Dwyer eta lank., 1983; Shephard RJ, 1996, 1997c; Whitehead eta lank., 1997; Cocke, 2002; Sibley eta lank., 2003). Nesketan soslaia ezberdina da eta muturreko notak lortzen dituztenak, bai batxilergoan bai unibertsitatean, sedentarioagoak dira bitarteko emaitzak lortzen dituztenen aldean. Hau da, nesketan ez da betetzen mutilen erlazio negatibo bera eta aurrerago aztertu beharko den erlazioa topatu dugu. Hala ere orokorrean, etekin akademiko hobea, batez ere nesken kasuan unibertsitatean eta mutilen kasuan batxilergoan, argaltasunarekin erlazionatzen zen. Izan ere, bizi-ohitura osasungarriagoekin erlazionatzen diren baloreak (ordena, disziplina eta abar), etekin akademikoan eragina izan dezaketela uste dugu. Ariketa fisiko ohiturak bizi-ohituren aldagai ezberdinekin erlazionatzean (hazi eta jaiolekua, bizitokia eta udalerriaren biztanle kopurua, bizitoki aldaketa, batxilergoko ikastetxea eta erretze ohitura), erretze ohituraren aldaketa soilik mutiletan adierazgarria da. Honekin gizarte eta azkenaldiko aldaketak isladatzen direla uste dugu. Honela mutilen kasuan, aintzinatik erretzearen ohitura guztiz bereganatua dagoen gizartesektorean, ez erretzea ariketa fisikoaren praktikarekin erlazionatzen da. Nesken kasuan aldiz, modernizazioa eta generoen berdintasunerako bidean gertatu diren aldaketa berri ez hain osasungarrien eraginez, erretze ohitura eta ariketa fisikoaren praktika uztartu egin direla uste dugu. Dena den, nahiz eta mutilen artean sedentarismo gutxiago egon, ez daude gaitasun aerobikoaren eta obesitatearen diferentziak erretzaile eta ez erretzaileen artean. Populazio talde ezberdinen bizi eta osasun ohiturak aztertzeko ikerketa gehienak inkesten bidez egiten dira eta honen adibide dira esate baterako, Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioak egindako Osasun Inkestak (MSC, 1999, 2003, 2007), Estatistikako Institutu Nazionalak Denboraren erabilera aztertzeko egindako inkesta (INE, 2004) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako Osasun Inkesta ESCAV´02 (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004). Datuak kasu askotan, pertsonek 226 Emaitzak eta eztabaida

Emaitzen azterketa orokorra adierazten dituzten erantzunetan oinarritzen dira edo eta beste batzuetan telefonoz jasotako informazioetan. Gutxi dira datuak laborategian egindako neurketa eta frogen bidez baieztatzen dituzten ikerketak (Gasque eta lank., 2000), nahiz eta azkenaldian batzuk planifikatzen hasiak diren, hala nola, PEPAF Ariketa Fisikoa Sustatzeko Programa Esperimentala (Grandes eta lank., 2003). Gure ikerketako inkestaren diseinuan metodologia zorrotza erabili genuen eta erantzunak faltsutu zitzaketen galderak alde batera uzten saiatu ginen. Hala ere, inkestekin lan egitearen eragozpenak aurretik aipatu ditugu eta era honetan, atzerabegirako galderetan gertatzen diren oroimen akatsen ondoriozko arazo metodologikoak dira aipagarri (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004). Beste alde batetik, ikerketan parte hartu zuten ikasleek ez zekiten egindako beste froga funtzionalek (antropometria, Astrand-en testa eta tentsio arterialaren neurketa), inkestetako erantzunak balidatzea zutela helburu. Ariketa fisikoa eta egoera fisikoa bakoitza bere aldetik aztertuta, egoera fisikoa, ariketa fisikoaren aldean gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan funtzio handiagoa betetzen duela aztertu da (Williams, 2001). Bestetik, gaitasun aerobikoak (bihotzbirikietako egoera fisikoak), inkesten bidez lortzen diren datuen aldean, osasun egoeraren azterketa askoz fidagarriagoa eskaini eta emaitzak gaizki sailkatzeko arriskua murrizten du (Blair eta lank., 2001) Unibertsitateko ikasleen egoera fisikoa aztertzeko erabilitako parametroak, osasun egoerarekin eta ariketa fisikoaren ohituren azterketarako erabilitako inkestako datuekin erlazionatu ditugu, beste ikerketetako emaitzekin errazago konparatzeko. Honela, beste autore batzuk beren ikerketetan egin zutena imitatuz (Khol eta lank., 1988; Oliviera eta lank., 1996; Gasque eta lank., 2000), gure ikerketan erabilitako ariketa fisiko ohituren inkesta balidatzeko asmoz, bertan lortutako emaitzak ikasleekin egindako beste froga funtzionalen (egoera fisikoa baloratzeko) emaitzekin erlazionatu ditugu. Gainera, ariketa fisikoaren kuantifikaziorako eta intentsitate maila ezartzeko sailkapen ugari dago. Beraz, emaitzen homogeneizazioa eta ondorengo lanen arteko konparaketak modu egokian egitea ez da gauza erraza (Laporte eta lank., 1985, Gratton, 1999; Ortega FB eta lank., 2005; García F eta lank., 2006; Serra Majem eta lank., 2006; Ruiz JR eta lank., 2006). Emaitzak eta eztabaida 227

Emaitzen azterketa orokorra

adierazten dituzten erantzunetan oinarritzen dira edo eta beste batzuetan telefonoz

jasotako informazioetan. Gutxi dira datuak laborategian egindako neurketa eta frogen

bidez baieztatzen dituzten ikerketak (Gasque eta lank., 2000), nahiz eta azkenaldian

batzuk planifikatzen hasiak diren, hala nola, PEPAF Ariketa Fisikoa Sustatzeko

Programa Esperimentala (Grandes eta lank., 2003).

Gure ikerketako inkestaren diseinuan metodologia zorrotza erabili genuen eta

erantzunak faltsutu zitzaketen galderak alde batera uzten saiatu ginen. Hala ere,

inkestekin lan egitearen eragozpenak aurretik aipatu ditugu eta era honetan,

atzerabegirako galderetan gertatzen diren oroimen akatsen ondoriozko arazo

metodologikoak dira aipagarri (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004). Beste alde

batetik, ikerketan parte hartu zuten ikasleek ez zekiten egindako beste froga

funtzionalek (antropometria, Astrand-en testa eta tentsio arterialaren neurketa),

inkestetako erantzunak balidatzea zutela helburu.

Ariketa fisikoa eta egoera fisikoa bakoitza bere aldetik aztertuta, egoera fisikoa,

ariketa fisikoaren aldean gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan funtzio handiagoa

betetzen duela aztertu da (Williams, 2001). Bestetik, gaitasun aerobikoak (bihotzbirikietako

egoera fisikoak), inkesten bidez lortzen diren datuen aldean, osasun

egoeraren azterketa askoz fidagarriagoa eskaini eta emaitzak gaizki sailkatzeko

arriskua murrizten du (Blair eta lank., 2001)

Unibertsitateko ikasleen egoera fisikoa aztertzeko erabilitako parametroak, osasun

egoerarekin eta ariketa fisikoaren ohituren azterketarako erabilitako inkestako datuekin

erlazionatu ditugu, beste ikerketetako emaitzekin errazago konparatzeko. Honela,

beste autore batzuk beren ikerketetan egin zutena imitatuz (Khol eta lank., 1988;

Oliviera eta lank., 1996; Gasque eta lank., 2000), gure ikerketan erabilitako ariketa

fisiko ohituren inkesta balidatzeko asmoz, bertan lortutako emaitzak ikasleekin

egindako beste froga funtzionalen (egoera fisikoa baloratzeko) emaitzekin erlazionatu

ditugu. Gainera, ariketa fisikoaren kuantifikaziorako eta intentsitate maila ezartzeko

sailkapen ugari dago. Beraz, emaitzen homogeneizazioa eta ondorengo lanen arteko

konparaketak modu egokian egitea ez da gauza erraza (Laporte eta lank., 1985,

Gratton, 1999; Ortega FB eta lank., 2005; García F eta lank., 2006; Serra Majem eta

lank., 2006; Ruiz JR eta lank., 2006).

Emaitzak eta eztabaida 227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!