26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzen azterketa orokorra

Bizitza akademikoa eta ariketa fisikoaren arteko erlazioa neska eta mutiletan

ezberdina da. Mutiletan sedentarioek emaitza hobeak lortzen dituzte, bai batxilergoan

baita unibertsitatean ere, aktibo eta moderatuen aldean. Hau da, badirudi kontrako

erlazioa dagoela ariketa fisikoa eta emaitza akademikoen artean, zenbait lanen

emaitzekin bat (Daley eta lank., 2000; Tremblay eta lank., 2000) eta ez daude adoz

ariketa fisikoak emaitzen hobetzea dakarrela dioten lanekin (Dwyer eta lank., 1983;

Shephard RJ, 1996, 1997c; Whitehead eta lank., 1997; Cocke, 2002; Sibley eta lank.,

2003). Nesketan soslaia ezberdina da eta muturreko notak lortzen dituztenak, bai

batxilergoan bai unibertsitatean, sedentarioagoak dira bitarteko emaitzak lortzen

dituztenen aldean. Hau da, nesketan ez da betetzen mutilen erlazio negatibo bera eta

aurrerago aztertu beharko den erlazioa topatu dugu. Hala ere orokorrean, etekin

akademiko hobea, batez ere nesken kasuan unibertsitatean eta mutilen kasuan

batxilergoan, argaltasunarekin erlazionatzen zen. Izan ere, bizi-ohitura

osasungarriagoekin erlazionatzen diren baloreak (ordena, disziplina eta abar), etekin

akademikoan eragina izan dezaketela uste dugu.

Ariketa fisiko ohiturak bizi-ohituren aldagai ezberdinekin erlazionatzean (hazi eta

jaiolekua, bizitokia eta udalerriaren biztanle kopurua, bizitoki aldaketa, batxilergoko

ikastetxea eta erretze ohitura), erretze ohituraren aldaketa soilik mutiletan

adierazgarria da.

Honekin gizarte eta azkenaldiko aldaketak isladatzen direla uste dugu. Honela

mutilen kasuan, aintzinatik erretzearen ohitura guztiz bereganatua dagoen gizartesektorean,

ez erretzea ariketa fisikoaren praktikarekin erlazionatzen da. Nesken

kasuan aldiz, modernizazioa eta generoen berdintasunerako bidean gertatu diren

aldaketa berri ez hain osasungarrien eraginez, erretze ohitura eta ariketa fisikoaren

praktika uztartu egin direla uste dugu. Dena den, nahiz eta mutilen artean

sedentarismo gutxiago egon, ez daude gaitasun aerobikoaren eta obesitatearen

diferentziak erretzaile eta ez erretzaileen artean.

Populazio talde ezberdinen bizi eta osasun ohiturak aztertzeko ikerketa gehienak

inkesten bidez egiten dira eta honen adibide dira esate baterako, Espainiako Osasun

eta Kontsumo Ministerioak egindako Osasun Inkestak (MSC, 1999, 2003, 2007),

Estatistikako Institutu Nazionalak Denboraren erabilera aztertzeko egindako inkesta

(INE, 2004) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako Osasun Inkesta

ESCAV´02 (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004). Datuak kasu askotan, pertsonek

226

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!