Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Emaitzen azterketa orokorra Unibertsitateko ikasleek ariketa fisikoa ez egitearen arrazoi nagusiak, bai Espainian unibertsitateko ikasleekin (Palou eta lank., 2000; Pérez D eta lank., 2005; Pavón, 2004; Gómez, 2005; Castillo, 2006), bai populazio orokorrean (CIS, 2000; Ispizua, 2003; García F eta lank., 2006) egindako beste ikerlanen emaitzekin bat datoz. Honela ikasle gehienek, lehenengo denbora faltagatik eta ondoren borondate faltagatik ariketa fisikoa egiten ez dutela adierazten dute. Unibertsitateko ikasleen gehiengoak ariketa fisikoa bakarka egiten du, modalitate ez federatuan eta hauetan neskak nagusi dira, bai unibertsitateko ikasleekin (Abadía, 1995; Paris, 1996; Reyes eta lank., 1999; Gutierrez eta lank., 1999; Pavón, 2001, 2004, 2006a; López, 2003; Castillo, 2006), bai populazio orokorrean helduekin egindako ikerketek aurretik aurkitu duten moduan (Canellas eta lank., 1995; CIS, 1997, 1999, 2000; Hellín, 2003; García F, 2001; García F eta lank., 2006; MTAS, 2006; Moreno JA eta lank., 2006b). Hala ere, unibertsitateko ikasleen federazio lizentzien portzentajea Espainiako gazteen populazio orokorrekoa baino altuagoa da eta honen arrazoia, EAE-n dagoen kirol-erakunde edo kluben partaidetza kulturan egon daiteke (García F eta lank., 2006). Bestetik, ikasle federatu gehienek ariketa fisikoa modu aktiboan egiten dute Espainiako populazio orokorreko gazteek bezala (García F eta lank., 2006) eta hauen artean ariketa fisikoa taldeka egiten duten mutilak nagusi dira (Sánchez F eta lank., 2007). Gainera ikasle federatuek, federatu gabeek baino gaitasun aerobiko hobea dute. Honela, modalitate federatuetan ikasle aktibo gehiago egoteak eta honek dituen exijentziak (entrenamenduak, lehiaketetan parte hartzeak eta abar), egoera aerobiko hobea edukitzera eraman dezakeela uste dugu. Batxilergoko ariketa fisiko ohiturak aztertzean, ikasle sedentarioen portzentajea baxuagoa eta aktiboena altuagoa zen. Bestetik, batxilergoan gehiago ziren ariketa fisikoa taldeka egiten zuten ikasleak eta unibertsitatean aldiz, bakarkako joera handituz joan zen. Sexuka nesken sedentarismoa unibertsitatean handitu eta mutilen kasuan aldiz, sedentarioen proportzioa antzekoa izaten jarraitu zuen. Hala ere, batxilergoan neska sedentarioen portzentajea mutilena baino altuagoa zen unibertsitatean bezala. Datuak orokorrean aztertuta, unibertsitateko ikasleen batxilergoko sedentarismo portzentajea, Espainiako populazio orokorreko gazteena baino baxuagoa zen (Serra Majem eta lank., 2006). Ikerketan parte hartu duten ikasleen ariketa fisiko mota eta modalitatea aztertzean lortutako datuek bai batxilergo zein unibertsitate mailan joera 224 Emaitzak eta eztabaida

Emaitzen azterketa orokorra berdina jarraitu eta beste ikerketa batzuen emaitzak baieztatzen dituztela esan dezakegu (García F, 2001; García F eta lank., 2006). Unibertsitateko ikasketek ikasleen ariketa fisiko ohituretan duten eragina aztertzean, aztertutako aldagai ezberdinen artean (ikasturte aldaketa, jakintza arloa eta etekin-akademikoa) aldaketa ugari topatu ditugu. Honela, ariketa fisiko ohiturek ikasturteetan zehar, aldakortasun maila handia jasaten dute. Ikasturteak igaro ahala, ikasle sedentario eta aktibo zati bat moderatuak izatera pasa ziren. Modu berean, ariketa fisikoa bakarka egiten zuten ikasleen (batez ere nesken) portzentajeak gora eta taldeka egiteko joera zutenena (batez ere mutilen kasuan) behera egin zuen. Bestetik, ariketa fisiko federatuta (taldeka zein bakarka) egiten zuten ikasleen portzentajea murriztuz joan zen. Beste zentzu batean, ikasturteak aurrera joan ahala ikasleek orokorrean, Unibertsitateko Kiroldegia gehiago erabili zuten eta gehienenek ariketa fisikoa modu moderatuan egiten zuten. Honek, kirol-erakundeen politikek ikasleen ariketa fisiko ohituretan duten eragina isladatzen du. Ariketa fisikoa egiteari utzi zioten ikasleen portzentaje altuena batxilergotik unibertsitatera igarotzean behatu genuen, hainbat ikerketek argitaratu dutena konfirmatuz (Blasco eta lank., 1996; Frojan eta lank., 1997; Hernández, 1999; Segura eta lank., 1999; Ruiz F eta lank., 2001a, 2002a; López, 2003; Pavón eta lank., 2004; Castillo E eta lank., 2007) eta gehiago ziren nesken kasuak mutilen aldean aurretik beste ikerlan batzuk aurkitu duten moduan (Gutierrez, 1995; Cale, 1996; Soto eta lank., 1998; Casimiro, 1999; Pastor eta lank., 1999; Cockburn, 2000, 2002; Rodríguez, 2000; López eta lank., 2001; Ruiz F eta lank., 2002a, 2002b; Pérez IJ eta lank., 2002; MSC, 2003). Bestalde, hiru ikasturteetan zehar ariketa fisikoa egiteari utzi zioten ikasle gehienak, bakarkako ekintzetan jarduten ziren. Era honetan, ariketa fisikoa taldeka egiten zutenen jarraikortasun maila handiagoa zen eta hau batez ere, mutilen kasuan nabariagoa zela behatu genuen. Bestetik, ariketa fisikoa egiten hasi ziren gehienak, bakarkako ariketa fisikoak aukeratu zituzten. Orokorrean ariketa fisiko ohiturak jakintza arlo ezberdinetan aztertzean, ikasle guztientzat eta sexu bakoitzarentzat unibertsitate osoan aurkitutako patroiak mantentzen dira. Emaitzak eta eztabaida 225

Emaitzen azterketa orokorra

berdina jarraitu eta beste ikerketa batzuen emaitzak baieztatzen dituztela esan

dezakegu (García F, 2001; García F eta lank., 2006).

Unibertsitateko ikasketek ikasleen ariketa fisiko ohituretan duten eragina

aztertzean, aztertutako aldagai ezberdinen artean (ikasturte aldaketa, jakintza arloa eta

etekin-akademikoa) aldaketa ugari topatu ditugu.

Honela, ariketa fisiko ohiturek ikasturteetan zehar, aldakortasun maila handia

jasaten dute. Ikasturteak igaro ahala, ikasle sedentario eta aktibo zati bat moderatuak

izatera pasa ziren. Modu berean, ariketa fisikoa bakarka egiten zuten ikasleen (batez

ere nesken) portzentajeak gora eta taldeka egiteko joera zutenena (batez ere mutilen

kasuan) behera egin zuen. Bestetik, ariketa fisiko federatuta (taldeka zein bakarka)

egiten zuten ikasleen portzentajea murriztuz joan zen. Beste zentzu batean,

ikasturteak aurrera joan ahala ikasleek orokorrean, Unibertsitateko Kiroldegia gehiago

erabili zuten eta gehienenek ariketa fisikoa modu moderatuan egiten zuten. Honek,

kirol-erakundeen politikek ikasleen ariketa fisiko ohituretan duten eragina isladatzen

du.

Ariketa fisikoa egiteari utzi zioten ikasleen portzentaje altuena batxilergotik

unibertsitatera igarotzean behatu genuen, hainbat ikerketek argitaratu dutena

konfirmatuz (Blasco eta lank., 1996; Frojan eta lank., 1997; Hernández, 1999; Segura

eta lank., 1999; Ruiz F eta lank., 2001a, 2002a; López, 2003; Pavón eta lank., 2004;

Castillo E eta lank., 2007) eta gehiago ziren nesken kasuak mutilen aldean aurretik

beste ikerlan batzuk aurkitu duten moduan (Gutierrez, 1995; Cale, 1996; Soto eta

lank., 1998; Casimiro, 1999; Pastor eta lank., 1999; Cockburn, 2000, 2002; Rodríguez,

2000; López eta lank., 2001; Ruiz F eta lank., 2002a, 2002b; Pérez IJ eta lank., 2002;

MSC, 2003). Bestalde, hiru ikasturteetan zehar ariketa fisikoa egiteari utzi zioten ikasle

gehienak, bakarkako ekintzetan jarduten ziren. Era honetan, ariketa fisikoa taldeka

egiten zutenen jarraikortasun maila handiagoa zen eta hau batez ere, mutilen kasuan

nabariagoa zela behatu genuen. Bestetik, ariketa fisikoa egiten hasi ziren gehienak,

bakarkako ariketa fisikoak aukeratu zituzten.

Orokorrean ariketa fisiko ohiturak jakintza arlo ezberdinetan aztertzean, ikasle

guztientzat eta sexu bakoitzarentzat unibertsitate osoan aurkitutako patroiak

mantentzen dira.

Emaitzak eta eztabaida 225

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!