26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzen azterketa orokorra

Unibertsitateko ikasleek ariketa fisikoa ez egitearen arrazoi nagusiak, bai Espainian

unibertsitateko ikasleekin (Palou eta lank., 2000; Pérez D eta lank., 2005; Pavón, 2004;

Gómez, 2005; Castillo, 2006), bai populazio orokorrean (CIS, 2000; Ispizua, 2003;

García F eta lank., 2006) egindako beste ikerlanen emaitzekin bat datoz. Honela ikasle

gehienek, lehenengo denbora faltagatik eta ondoren borondate faltagatik ariketa fisikoa

egiten ez dutela adierazten dute.

Unibertsitateko ikasleen gehiengoak ariketa fisikoa bakarka egiten du, modalitate

ez federatuan eta hauetan neskak nagusi dira, bai unibertsitateko ikasleekin (Abadía,

1995; Paris, 1996; Reyes eta lank., 1999; Gutierrez eta lank., 1999; Pavón, 2001,

2004, 2006a; López, 2003; Castillo, 2006), bai populazio orokorrean helduekin

egindako ikerketek aurretik aurkitu duten moduan (Canellas eta lank., 1995; CIS, 1997,

1999, 2000; Hellín, 2003; García F, 2001; García F eta lank., 2006; MTAS, 2006;

Moreno JA eta lank., 2006b).

Hala ere, unibertsitateko ikasleen federazio lizentzien portzentajea Espainiako

gazteen populazio orokorrekoa baino altuagoa da eta honen arrazoia, EAE-n dagoen

kirol-erakunde edo kluben partaidetza kulturan egon daiteke (García F eta lank., 2006).

Bestetik, ikasle federatu gehienek ariketa fisikoa modu aktiboan egiten dute Espainiako

populazio orokorreko gazteek bezala (García F eta lank., 2006) eta hauen artean

ariketa fisikoa taldeka egiten duten mutilak nagusi dira (Sánchez F eta lank., 2007).

Gainera ikasle federatuek, federatu gabeek baino gaitasun aerobiko hobea dute.

Honela, modalitate federatuetan ikasle aktibo gehiago egoteak eta honek dituen

exijentziak (entrenamenduak, lehiaketetan parte hartzeak eta abar), egoera aerobiko

hobea edukitzera eraman dezakeela uste dugu.

Batxilergoko ariketa fisiko ohiturak aztertzean, ikasle sedentarioen portzentajea

baxuagoa eta aktiboena altuagoa zen. Bestetik, batxilergoan gehiago ziren ariketa

fisikoa taldeka egiten zuten ikasleak eta unibertsitatean aldiz, bakarkako joera handituz

joan zen. Sexuka nesken sedentarismoa unibertsitatean handitu eta mutilen kasuan

aldiz, sedentarioen proportzioa antzekoa izaten jarraitu zuen. Hala ere, batxilergoan

neska sedentarioen portzentajea mutilena baino altuagoa zen unibertsitatean bezala.

Datuak orokorrean aztertuta, unibertsitateko ikasleen batxilergoko sedentarismo

portzentajea, Espainiako populazio orokorreko gazteena baino baxuagoa zen (Serra

Majem eta lank., 2006). Ikerketan parte hartu duten ikasleen ariketa fisiko mota eta

modalitatea aztertzean lortutako datuek bai batxilergo zein unibertsitate mailan joera

224

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!