26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzen azterketa orokorra

honetan, unibertsitateko nesken sedentarismoa mutilena baino altuago izanda, mutilen

gaitasun aerobikoa neskena baino kaskarragoa izatea aipagarria da. Modu honetan,

unibertsitateko nesken % 20 eta mutilen % 50 abdomeneko gantz-metaketarako

(Ortega FB eta lank., 2007) eta arazo kardiobaskularrerako (The Cooper Institute for

Aerobics Research, 2004) arrisku taldeen barnean egongo lirateke, beste ikerketa

batzuetan adostutako gaitasun aerobikoaren atalaseen arabera.

Unibertsitateko mutil gazteen gainpisu eta obesitate portzentajeak neskenak baino

altuagoak dira eta Espainiako beste ikerketa batzuk ere mutil gazteen azkenaldiko

joera hau argitaratu dute (Aranceta eta lank., 2001, 2004; Moreno LA eta lank., 2005a).

Hala ere, Espainiako populazio helduarekin egindako ikerketetan emakumeen gainpisu

eta obesitate portzentajeak altuagoak dira eta hauek batez ere hezkuntza maila

baxuagoa dutenen kasuan urteak igaro ahala handituz dihoazela argitaratu da

(Aranceta eta lank., 2001, 2003; Banegas eta lank., 2001; Gutiérrez-Fisac eta lank.,

2002, 2003). Honela, gure inguruko gazte eta helduen gainpisu eta obesitatearen

sexuen arteko diferentziek, gizartearen joeraren aldaketa adieraz dezaketela uste

dugu.

Unibertsitateko ikasleen sedentarismoa eta obesitatea, gure inguruneko

gizartearen sedentarismoa (Ispizua, 1993; Centro de Investigaciones Sociológicas,

1997; García F, 2001; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004; Serra Majem eta lank.,

2006) eta obesitatea baino baxuagoak dira (Aranceta eta lank., 2001; Serra Majem eta

lank., 2001, 2003a; Rodríguez Artalejo eta lank., 2002; Moreno B eta lank., 2006).

Horrela gure ikasleek, populazio orokorreko gazteek baino ariketa fisiko gehiago egiten

dute eta gainpisu eta obesitate portzentaje baxuagoak dituzte (Sánchez-Barrera eta

lank., 1995; García F, 1990, 2001, 2006; Ruiz F eta lank., 2001a; Hellín, 2003; Pavón

eta lank., 2006a, 2006c).

Baina datu positibo hauek ez lukete ahaztarazi behar gure unibertsitateko ikasleen

sedentarismoa eta gainpisua, Europa iparraldeko eta mendebaldeko herri gehienena

baino altuagoa dela (Lobstein eta lank., 2003; Haase, 2004). Modu berean, aztertutako

ikasleen batez besteko oxigeno-kontsumo maximoaren datuak, aurretik argitaratutako

datuen aldean (Astrand PO eta lank., 1985), murritzagoak dira. Orokorrean,

unibertsitateko ikasleen egoera EAE-ko eta Espainiako egoeraren aldean hobea

badirudi ere, Europako eta nazioarteko datuen aldean, ez dirudi hain ona.

Emaitzak eta eztabaida 223

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!