26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzen azterketa orokorra

4.6. EMAITZEN AZTERKETA OROKORRA

Tesi honetan aurkeztutako emaitza guztien azterketa orokorra egin baino lehen,

ikerketa honetan parte hartutako laginaren ezaugarriak azpimarratu nahi ditugu. Alde

batetik guztira ia 400 ikaslek parte hartu dute, hau kopuru handia izateaz gain zozketaz

aukeratutakoen % 72.4 da. Laginaren ezaugarriak kontuan izanda, parte hartze handi

hau azpimarratu beharreko ezaugarria da. Gainera, Leioa/Erandioko guneak

UPV/EHU-ko ikasleen portzentaje handia bildu eta ikasketa aukera zabala du. Bestetik,

gure laginaren bigarren ezaugarria, unibertsitateko ikasleen adina bizi-ohiturak

barneratzeko garrantzitsua dela da. Izan ere, garai honetan bereganatzen diren bizi eta

osasun-ohiturak, etorkizunean mantenduko diren ohituren indikatzaileak direla aztertu

da.

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak aztertuta, laginaren ia erdia

sedentarioak dira. Unibertsitateko ikasleekin egindako beste ikerketa batzuk, antzeko

sedentarismo maila aurkitu badute ere (Segura eta lank., 1999; Pavón eta lank.,

2006a), beste asko ezin dira gure datuekin zuzenki konparatu, bai laginaren

ezaugarriengatik bai sedentario izatea definitzeko parametro ezberdinak erabili

direlako (García F, 1990; Froján eta lank., 1997; Sánchez A eta lank., 1998; Gutiérrez

eta lank., 1999; Palou eta lank., 2000). Gure unibertsitateko ikasleen sedentarismoa

sexuka aztertzean, nesken kasuan handiagoa da, bai unibertsitateko ikasleekin zein

gizarte osoko gazteekin egindako beste ikerketa batzuetan aurkitu den bezala (Abadía,

1995; Torre, 1995; Gutierrez eta lank., 1995; Paris, 1996; Parera eta lank., 1998;

Quesada eta lank., 1998; Mendoza, 2000; Palou eta lank., 2000; Ruiz F eta lank.,

2002a, 2002b; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, 2004; Hellín, 2003; European

Opinión Research Group, 2003; Haase eta lank., 2004; García F eta lank., 2006; Serra

Majem eta lank., 2006; Otero, 2004; Pavón eta lank., 2003a, 2004, 2006a; MTAS,

2006; Castillo, 2006; MSC, 2007).

Aztertutako ikasleen batez besteko oxigeno-kontsumo maximoaren datuak

aztertzean, aipatzekoa da gure laginean behatu ditugun unibertsitate-adineko neska

eta mutilen arteko oxigeno-kontsumo maximo erlatiboaren batez besteko balioen

parekotasuna ez dela orain arte egindako ikerketeta gehienetan behatu. Hala ere,

unibertsitateko ikasleen gaitasun aerobikoaren datuak beste ikerketetako datuen

aldean, unibertsitateko mutilen batez besteko gaitasun aerobikoa baxuagoa eta

neskena aldiz altuagoa da (Pate RP eta lank., 2006; Sadhan eta lank., 2007). Puntu

222

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!