26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisikoaren onurak osasunean

Ariketa fisiko jarraituak aldiz, arnas aparatuan badu eraginik, intentsitate berean

egindako ariketan airaztatzearen gutxitzea eragiten baitu (Wilmore eta lank., 1998).

Orokorrean entrenatutako pertsona batek, sedentario baten aldean, aire gutxiago sartu

behar du biriketan ariketaren intentsitate bera egiteko. Hau garrantzitsua izango da

asma bezalako gaixotasunetan, non pertsonak arnas egiteko zailtasunak dituen.

Ariketa fisikoak eragiten dien ondoeza dela eta, zenbait ume asmatikok

sedentarioagoak izateko joera dute. Sedentario izateak edozein ariketa egitean arnas

zailtasun handiagoak ekarriko dizkie eta horrela gurpil zoro batean sartuko dira. Gurpil

zoro honetan ez sartzeko gomendagarria da ariketa fisikoa baldintza egokietan egitea

(Welsh eta lank., 2005). Horretarako garrantzitsuak dira: hezetasun eta tenperatura

egokiak, asma sortzen dizkieten baldintzak saihestea (polen maila altuak zenbaitetan),

berotze ona egitea, airea sudurretik hartzea eta bere gaitzaren tratamendu

farmakologiko egokia. Hau dena kontuan hartuz gero, zeharo gomendagarria da

kontrolatutako ume asmatikoek ariketa fisikoa egitea.

1.2.5. Ariketa fisikoa eta diabetesaren kontrola eta prebentzioa

Diabetes mellitus-a odolean glukosa kontzentrazio handiak edukitzeagatik

ezagutzen den gaitza da. Bi motako diabetesa ezagutzen dira: I motakoa, intsulinaren

gabeziarekin gertatzen dena eta haurtzarotik antz eman daitekeena; eta II motakoa,

intsulina dagoenean baino ez denean eraginkorra. Hau gehienetan zahartzaroan

gertatzen da eta askotan loditasunari lotuta.

Gaur egun jakina da bai muskulazio eta bai iraupen luzeko ariketa egokia dela II

motako diabetesaren arriskua murrizteko (Lynch eta lank., 1996; Warburton eta lank.,

2001b). Azken urteetan II motako diabetes kasu gehiago behatu dira ume eta

gazteetan, sedentarismoa eta gizentasuna handitzearekin batera (Calderon eta lank.,

2005). Ariketa fisikoak eragin bikoitza du gaitz honetan alde batetik intsulinaren

sentikortasuna eta glukosaren garraioa muskuluetara handitzen du (Christ-Roberts eta

lank., 2004) eta bestetik gizentasuna murrizten laguntzen du. Pisu galera txikia izanda

ere, glukosaren tolerantzia nabariki hobetzen da (Williamson eta lank., 2004). II motako

diabetesaren kasuan ariketa fisiko erregularrak prebentziorako eta tratamendurako

balio duela baiezta daiteke (Warburton eta lank., 2006).

Ariketa fisikoak glukosaren garraioa muskuluetara handitzen duenez, I motako

diabetesaren kontrolean erabili daiteke. Diabetikoek ariketa fisikoa egiten dutenean

20

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!