Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Ariketa fisikoaren onurak osasunean Dena den, aipatu beharra dago gehiegizko ariketa egiten bada eta horrekin batera gabeziak dituen dieta hartzen bada, kontrako eragina gertatu daitekeela. Hau da, hezurraren desmineralizazioa areagotu daiteke. Nahiko ohikoa da gertaera hau pisua kontrolatu behar duten eta ariketa fisiko gogorra egiten duten nesketan. Neska hauek askotan dieta hertsiki kontrolatzen dute, hainbat nutrienteen gabeziak sortuz. Gabezi hauen ondorioz aldaketa hormonalak gerta daitezke amenorrea eta hezurraren dentsitatearen jaitsiera eragiten dutenak (Loucks eta lank., 2005). Beste zenbait autorek, ariketa fisikoak fibromialgian dituen eraginak ere aztertu dituzte (Valim eta lank., 2003). 1.2.3. Ariketa fisikoaren eragina gizentasunean eta odoleko lipidoen kontrolean Obesitatea gorputz osaeraren asaldura bat da, gaixotasun kronikotzat hartzen da eta gorputzeko gantz kantitatea handitzeaz gain, zenbait egoeretan metaketaren banaketa ez-proportzionala gerta daiteke. Bere jatorria faktore anitzekoa da eta honek sortzen dituen ondorioak ere ugariak dira gizartean eta pertsonaren osasunean (Moreno B eta lank., 2006). Gehiegizko pisua eta obesitatea azken urte hauetan haur eta gazteen artean izugarri handitu dira. Bi dira aipatzen diren arrazoi nagusiak, alde batetik, elikadura ohituren aldaketa eta bestetik ume eta gazteetan gertatu den ariketa fisikoaren murrizketa. Ariketa fisiko jarraiak obesitatea murrizten duela aspalditik ezaguna da (Tremblay eta lank., 1990). Obesitatea faktore anitzeko patologia da eta faktore genetikoek, psikologikoek eta inguruko faktoreek eragina dute gaitz honen etiologian. Hala ere asaldura nagusiena, energiaren desoreka positibo bat da; ahoratutako energia, gastu energetikoa baino handiagoa izateak, gorputzeko gantz metaketa eragiten du. Bestetik obesitatea, gure gizartean prebalentzia handiena duten gaixotasun kroniko askoren garapenenarekin (II motako diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, hezur eta muskuluetako asaldurak eta gero eta minbizi mota gehiagorekin) erlazionatzen da. Gorputz irudiaren asaldurak eragiten dituenez, obesitatea arazo psikologikoekin ere 18 Sarrera

Ariketa fisikoaren onurak osasunean erlazionatzen da, eta zenbaitetan norberaren estimua eta ingurunearekin erlazionatzeko arazoak agertzen dira. Beste alde batetik, obesitateak, osasun arloko gastu sanitario zuzen eta ez-zuzen oso altua eragiteaz gain, osasun eskaera handi batekin (osasun-kontsultak, autonomia galera, beharrizan bereziak, absentismoa eta abar) erlazio zuzena duela aurkitu da (OME, 2003b). Egile askok obesitateak osasunean eragiten dituen gaitzen artean, arazo edo arrisku psikologikoak, bihotz-hodietakoak (hipertentsio arteriala, kardiopatia iskemikoa), arnas-bideetakoak, zenbait minbizi mota izateko arrisku handiagoa (kolon eta bularrekoa) (Warburton eta lank., 2006), intsulina ez mendeko diabetes melitusa, hiperlipidemia, osteoartritisa (Alonso Martinez eta lank., 2003) eta hilkortasun tasa handiagoak aurkitu dituzte (Fortmann eta lank., 1988; CDC, 1996; OME, 1998; Engeland eta lank., 2003; Juntunen eta lank., 2003; Soweers, 2003; Hu eta lank., 2004b; De Bécquer eta lank., 2004). Hainbat autorek, ariketa epe luzerako pisuaren eta dietaren kontrolerako eraginkorra izan daitekeela uste dute (Huenemann, 1972; Miller eta lank., 1981; Newman eta lank., 2003). Izan ere, oreka energetikoaren ekuazioan aldaketa eragiten duenez, pisu galera eta gorputz osaeraren eraldaketa eragin dezake (Oscai, 1973; Soringuer eta lank., 2003; Fogelholm,2008; Rizzo eta lank., 2008). Arikera fisikoak, trigizeridoei dagokien profil lipidikoa eraldatzen du eta sedentarioen aldean, odoleko LDL-kolesterolaren jaitsiera eta HDL-kolesteroaren zatikian igoera eragiten du. Horregatik, gaixotasun koronario eta arterioesklerosiaren gaineko eragin babestzailea du (Thompson eta lank., 1980; Enger eta lank., 1980; Cullinane eta lank., 1982; Haskell, 1984; Wilson eta lank., 1986; Powell eta lank., 1987; Goldberg eta lank., 1987; Khol eta lank., 1988; Okura eta lank., 2003; Chen eta lank., 2004; Soringuer eta lank., 2004). 1.2.4. Ariketa fisikoaren eragina arnas aparatuan Ariketa fisikoak berez ez du eragin handirik arnas aparatuaren ahalmenetan. Ariketa fisikoak bihotzean bolumen sistolikoa (uzkurdura batean ateratzen den odola) handitzen du, baina biriken bizi ahalmenean (arnasketa batean mugitu daitekeen aire osoa) ez dauka hain eragin nabaririk, behintzat populazio osasuntsuan. Sarrera 19

Ariketa fisikoaren onurak osasunean

erlazionatzen da, eta zenbaitetan norberaren estimua eta ingurunearekin

erlazionatzeko arazoak agertzen dira.

Beste alde batetik, obesitateak, osasun arloko gastu sanitario zuzen eta ez-zuzen

oso altua eragiteaz gain, osasun eskaera handi batekin (osasun-kontsultak, autonomia

galera, beharrizan bereziak, absentismoa eta abar) erlazio zuzena duela aurkitu da

(OME, 2003b).

Egile askok obesitateak osasunean eragiten dituen gaitzen artean, arazo edo

arrisku psikologikoak, bihotz-hodietakoak (hipertentsio arteriala, kardiopatia

iskemikoa), arnas-bideetakoak, zenbait minbizi mota izateko arrisku handiagoa (kolon

eta bularrekoa) (Warburton eta lank., 2006), intsulina ez mendeko diabetes melitusa,

hiperlipidemia, osteoartritisa (Alonso Martinez eta lank., 2003) eta hilkortasun tasa

handiagoak aurkitu dituzte (Fortmann eta lank., 1988; CDC, 1996; OME, 1998;

Engeland eta lank., 2003; Juntunen eta lank., 2003; Soweers, 2003; Hu eta lank.,

2004b; De Bécquer eta lank., 2004). Hainbat autorek, ariketa epe luzerako pisuaren

eta dietaren kontrolerako eraginkorra izan daitekeela uste dute (Huenemann, 1972;

Miller eta lank., 1981; Newman eta lank., 2003). Izan ere, oreka energetikoaren

ekuazioan aldaketa eragiten duenez, pisu galera eta gorputz osaeraren eraldaketa

eragin dezake (Oscai, 1973; Soringuer eta lank., 2003; Fogelholm,2008; Rizzo eta

lank., 2008).

Arikera fisikoak, trigizeridoei dagokien profil lipidikoa eraldatzen du eta

sedentarioen aldean, odoleko LDL-kolesterolaren jaitsiera eta HDL-kolesteroaren

zatikian igoera eragiten du. Horregatik, gaixotasun koronario eta arterioesklerosiaren

gaineko eragin babestzailea du (Thompson eta lank., 1980; Enger eta lank., 1980;

Cullinane eta lank., 1982; Haskell, 1984; Wilson eta lank., 1986; Powell eta lank.,

1987; Goldberg eta lank., 1987; Khol eta lank., 1988; Okura eta lank., 2003; Chen eta

lank., 2004; Soringuer eta lank., 2004).

1.2.4. Ariketa fisikoaren eragina arnas aparatuan

Ariketa fisikoak berez ez du eragin handirik arnas aparatuaren ahalmenetan.

Ariketa fisikoak bihotzean bolumen sistolikoa (uzkurdura batean ateratzen den odola)

handitzen du, baina biriken bizi ahalmenean (arnasketa batean mugitu daitekeen aire

osoa) ez dauka hain eragin nabaririk, behintzat populazio osasuntsuan.

Sarrera 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!