26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisikoaren onurak osasunean

Dena den, aipatu beharra dago gehiegizko ariketa egiten bada eta horrekin batera

gabeziak dituen dieta hartzen bada, kontrako eragina gertatu daitekeela. Hau da,

hezurraren desmineralizazioa areagotu daiteke. Nahiko ohikoa da gertaera hau pisua

kontrolatu behar duten eta ariketa fisiko gogorra egiten duten nesketan. Neska hauek

askotan dieta hertsiki kontrolatzen dute, hainbat nutrienteen gabeziak sortuz. Gabezi

hauen ondorioz aldaketa hormonalak gerta daitezke amenorrea eta hezurraren

dentsitatearen jaitsiera eragiten dutenak (Loucks eta lank., 2005).

Beste zenbait autorek, ariketa fisikoak fibromialgian dituen eraginak ere aztertu

dituzte (Valim eta lank., 2003).

1.2.3. Ariketa fisikoaren eragina gizentasunean eta odoleko lipidoen

kontrolean

Obesitatea gorputz osaeraren asaldura bat da, gaixotasun kronikotzat hartzen da

eta gorputzeko gantz kantitatea handitzeaz gain, zenbait egoeretan metaketaren

banaketa ez-proportzionala gerta daiteke. Bere jatorria faktore anitzekoa da eta honek

sortzen dituen ondorioak ere ugariak dira gizartean eta pertsonaren osasunean

(Moreno B eta lank., 2006).

Gehiegizko pisua eta obesitatea azken urte hauetan haur eta gazteen artean

izugarri handitu dira. Bi dira aipatzen diren arrazoi nagusiak, alde batetik, elikadura

ohituren aldaketa eta bestetik ume eta gazteetan gertatu den ariketa fisikoaren

murrizketa. Ariketa fisiko jarraiak obesitatea murrizten duela aspalditik ezaguna da

(Tremblay eta lank., 1990).

Obesitatea faktore anitzeko patologia da eta faktore genetikoek, psikologikoek eta

inguruko faktoreek eragina dute gaitz honen etiologian. Hala ere asaldura nagusiena,

energiaren desoreka positibo bat da; ahoratutako energia, gastu energetikoa baino

handiagoa izateak, gorputzeko gantz metaketa eragiten du.

Bestetik obesitatea, gure gizartean prebalentzia handiena duten gaixotasun kroniko

askoren garapenenarekin (II motako diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, hezur

eta muskuluetako asaldurak eta gero eta minbizi mota gehiagorekin) erlazionatzen da.

Gorputz irudiaren asaldurak eragiten dituenez, obesitatea arazo psikologikoekin ere

18

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!