26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisiko ohiturak eta osasun parametroak

aerobikoaren baloreen murrizpena adinarekin gertatzen dela jakin badakigu. Hala ere,

bizitzan zehar ariketa fisikoa egiten jarraitzen dutenen gaitasun aerobikoaren baloreak

neurri askoz txikiago batean murrizten dira. Honela, gazte sedentarioak helduaroan

sedentarioak izateko aukera gehiago dituztenez, aztertutako ikasleen aurreko

ezaugarriak kontuan hartuz, unibertsitateko zenbait ikasleen egoera kezkagarria dela

uste dugu.

Ondoren, aztertutako gaitasun aerobikoaren baloreen eta parametro

antropometrikoen arteko korrelazioak aztertuko ditugu. Ikerketan parte hartu zuten

mutil eta nesken oxigeno-kontsumo maximo absolutuaren eta pisua, altuera, GMI-a eta

gihar-portzentajeen artean korrelazio positiboak zeuden. Hauek nesken kasu

batzuetan estatistikoki adierazgarriak ziren. Honela, gero eta pisu, altuera, GMI-a eta

gihar-portzentajearen baloreak altuagoak izan, oxigeno-kontsumo absolutuaren

baloreak ere altuagoak ziren. Izan ere altuera eta pisu handiagoa duten pertsonek

muskulu-pisu handiagoa dute eta muskulua denez oxigeno gehien erabil dezakeen

ehuna, ondorioz VO2max handiagoa dute. Baita ere normaltzat har dezakegu,

muskulu-portzentaje altuagoa oxigeno-kontsumo absolutu handiago batekin

erlazionatzea.

Hala ere, oxigeno-kontsumo absolutuak ez du pertsonaren pisua kontuan hartzen

eta pisu handiagoa duen bati, nahiz eta egoera aerobiko kaskarrago batean egon,

balore hau kontuan hartzean mesede egiten zaio eta oxigeno-kontsumo altuagoa

izango du argalagoa den baten aldean. Hau saihesteko asmoz, oxigeno-kontsumo

erlatiboa erabiltzen da. Izan ere azken parametro hau, osaera ezberdina duten

pertsonen arteko konparaketa egiteko aukera emateaz gain, pertsonaren pisuaren

arabera oxigeno-kontsumoa baloratzeko aukera ematen du. Bestalde, oxigenokontsumo

erlatiboan pertsona bakoitzak egiten duen lana bere pisuaren arabera

aztertzean, pisu handiagoa dutenek orohar gantz-portzentaje altuagoa izaten dutenez,

oxigeno-kontsumo erlatiboaren balore baxuagoa izango dute. Ez da gauza bera izango

pisu txikiagoa edo handiagoa mugitzea lana egitean eta horren ondorioz oxigenokontsumoaren

balorea pertsonaren gorputz osaeraren arabera zehatzagoa izango da.

Gure ikerketan oxigeno-kontsumo erlatiboaren eta gantz-metaketarekin zerikusia

zuten parametroak negatiboki korrelazionatzen ziren. Honela, bai unibertsitateko mutil

bai nesken kasuan, estatistikoki adierazgarriak ziren korrelazio negatiboak aurkitu

genituen oxigeno-kontsumo erlatiboaren eta Gorputz Masaren Indizea (p

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!