26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisikoaren onurak osasunean

indarra galtzen badute, mugimenduak galarazten dira eta indar galera handia bada,

zahartzaroan gertatzen den bezala, edozein oztopoaren aurrean jarrera bertikala gal

daiteke.

Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin nabaria du. Gazteetan muskuluen

garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin heltzea eragin dezake.

Warburton eta bere lankideek, 2001. urtean argitaratutako ikerketa batean, pertsonen

sasoi muskulueskeletikoa haien independentzia funtzionalarekin loturik zegoela behatu

zuten (Warburton eta lank., 2001a).

Osteoporosia, hezur masaren murrizpena eta hezur-ehunaren mikroarkitekturan

asaldurak eragiten dituen gaixotasuna da. Gaitz honetan hezurrek dentsitatea galtzen

dute eta hauskortasuna areagotzen da, haustura aukerak handituz.

Osteoporosiaren prebentziorako dieta eta ariketa fisikoa garrantzitsuak dira. Dietari

dagokionez ezaguna da kaltzioa duten jakiak hartzea egokia dela. Bestetik, ezaguna

da ere zenbait ariketa fisikok hezurren dentsitatea handitzen dutela (Kelley, 1998).

Pertsonek haurtzaro eta gaztaroan zehar ariketa fisikoa egiten badute zahartzarora

hezur dentsitate handiagorekin iritsiko direla aurkitu da (Valdimarsson eta lank., 2006)

eta modu honetan, berez zahartzaroarekin gertatzen den hezur desmineralizazioak ez

du hainbesteko eraginik izango.

Beste alde batetik, emakume postmenopausikoen kasuan ariketa fisikoak,

eguneroko ekintzak egiteko gaitasun funtzionalaren mantenuan garrantzi handia izan

dezakeela eta osteoporosiaren aurrezaintzarako egokia dela argitaratu da (Chalmers

eta lank., 1970; Dalen eta lank., 1974; Alois, 1978; Santora, 1987; Birge eta lank.,

1989; Salamone eta lank., 1999; Del Río Barquero eta lank., 2001; Nawroth eta lank.,

2003; Warburton eta lank., 2006).

Hezurren dentsitatea handitzeko ariketa gomendagarrienak grabitatearen eragina

nabaritzen dutenak edo erresistentziaren kontra egiten direnak dira. Gazteetan korrika

egitea, jauziak edo ibiltzea eta zahartzaroan batez ere azken hau. Muskulazio ariketak

ere egokiak dira hezur dentsitatea handitzeko (Warburton eta lank., 2001a, 2001b).

Sarrera 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!