26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisiko ohiturak eta osasun parametroak

eta lank., 1999), bai bihotz-birikien egoerarako eraginkorra den entrenamenduaren

bidez (Choquette eta lank., 1973; Connie eta lank., 1991; Gilders eta lank., 1989;

Hagberg eta lank., 2000; Marccau eta lank., 1993; Van Hoof eta lank., 1989; Moreau,

2001; Kenney eta lank., 1993; AMCS, 1993; Blair eta lank., 1989). Honela osasun

erakundeek, ariketa fisikoak hipertentsioan duen eragina ezagututa, etengabe sustatu

dute hainbat programen garapenaren bidez (Wallace, 2003).

Pertsona normotentsoen kasuan ariketa fisikoak ere, tensio arteriala gutxitzen

duela argitaratu da (Fagard eta lank., 1994). Gutxitze honek, ariketa fisikoa

hipertentsioaren aurrezaintzan eraginkorra dela argi uzten du (Blair eta lank., 1989;

Haskell, 1994; Kelley eta lank., 2000; Whelton eta lank., 2002; Barengo eta lank.,

2005). Izan ere normotentsoek, ariketa fisikoa eginez, normotentso izaten jarraitzen

dute.

Bestetik, ariketa fisiko akumulatua (eguneko aldi ezberdinetan egiten den ariketa

fisikoa) prehipertentsioaren maneiurako, ariketa fisiko jarraia baino eraginkorragoa dela

argitaratu da (Park eta lank., 2006). Modu honetan, bizitzako eguneroko ekintzetara

egokitzen den ariketa fisiko programatua (etxeko lanak, lorezaintzarekin

erlazionatutako ekintzak eta abar), tentsio arterialaren murrizpenerako eraginkorra dela

ere argitaratu da bai hipertentso bai prehipertentsoen kasuan (Padilla eta lank., 2005).

Hala ere, tentsio arterialaren murrizpenaren mekanismoa oraindik ez da guztiz

ezaguna (ACSM, 1993; Hagberg eta lank., 2000), nahiz eta azkenaldian mekanismo

fisiologiko zehatzekin erlazionatu den (Cornelissen eta lank., 2005; Hammer, 2006).

Honela, ikerketa gehiago beharrezkoak dira tentsio arteriala murrizteko egokia den

ariketa fisiko dosia ezagutu ahal izateko (Padilla eta lank., 2005; Guidry eta lank.,

2006).

Laburbilduz, ariketa fisikoa egiten duten pertsonek, sedentarioek baino tentsio

arterial balore baxuagoak dituztela argitaratu da (Petrella eta lank., 2003; Wallace,

2003). Gure datuak aztertzean, hau betetzen ez zela behatu genuen. Hala ere, joera

bat zegoen eta batez ere ariketa fisikoa bakarka eta federatuta egiten zutenek tentsio

arterial balore baxuagoak zituzten. Nesketan oro har, federatuak eta ariketa fisiko

kementsua egiten zutenek (>6 MET), tentsio arterial balore baxuagoak zituzten.

Aurretik egindako beste ikerketa batek ere ez zuen ezberdintasunik topatu

deklaratutako ariketa fisikoaren eta tentsio arterialaren baloreen artean (Jauregi, 2005).

166

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!