26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ariketa fisiko ohiturak eta osasun parametroak

aerobikoa eskasa zela ondorioztatzen genuen. Astrand eta bere lankideek neurtutako

nesken oxigeno-kontsumo maximo absolutu eta erlatiboaren batez besteko balioak

hurrenez hurren, 2.6 l/min eta 43 ml/Kg/min ziren. Mutilen batez besteko balioak aldiz,

oxigeno-kontsumo maximo absolutuarentzat 3.6 l/min eta erlatiboarentzat 54 ml/Kg/min

ziren (Astrand PO eta lank., 1985). Ariketa fisikoa modu aktiboan eta federatuta

taldeka zein bakarka egiten zuten unibertsitateko neskek, Astrand eta bere lankideek

neurtutako batez besteko balioak gainditzen zituzten. Mutilek aldiz, nahiz eta ariketa

fisikoa modu aktiboan federatuta eta taldeka egiten zutenek gaitasun aerobikoaren

balio altuenak lortu, ez ziren autore hauek argitaratutako balioetara ailegatzen. Hala

ere Astrand eta bere lankideen balioak lortzeko, 350 pertsonei oxigeno-kontsumo

maximoa neurtu zitzaien eta aztertutako pertsona horietatik guztietatik batzuk kirolari

entrenatuak ziren. Honela, ariketa fisikoa egiten ez duten pertsonek balio baxuagoak

dituztela kontuan izan behar da.

Honen ildoan Wilmore eta Costill-ek, beste autore batzuk egindako ikerketetako

datuetan oinarrituz (Robinson, 1938; Astrand I, 1960; Costill eta lank., 1970; Pollock,

1977; Pate RR eta lank., 1987), bi sexuetako adin tarte ezberdinetako elitezko

korrikalarien eta entrenatu gabeko pertsonen datuak konparatu zituzten. Honela, 19-20

urteko entrenatu gabeko neskentzat oxigeno-kontsumo maximo erlatiboaren balorea

42ml/Kg/min eta mutilentzat 50 ml/Kg/min zela argitaratu zuten (Wilmore eta lank.,

1998). Gure ikerketako ikasleen datuak Wilmore eta Costill-ek argitaratutako datuen

aldean, neska sedentarioen balioak autore hauek entrenatu gabeko neskentzat

argitaratutakoen antzekoak ziren. Bestetik, ariketa fisikoa egiten zuten neskek,

entrenatu gabeko neskentzat argitaratutako balio hauek gainditzen zituzten. Mutilen

kasuan aldiz, soilik federatuak, entrenatu gabeko mutilentzat argitaratutako balioetara

iristen ziren.

4.4.1.2. Ariketa fisiko ohiturak eta tentsio arteriala

Unibertsitateko ikasleen tentsio arterialaren baloreak, hauen ariketa fisiko ohituren

aldagaien arabera sexuka 4.56. eta 4.57. Tauletan deskribatzen dira. Bai neska bai

mutilen datuen analisian, ez genuen estatistikoki adierazgarriak ziren ezberdintasunik

aurkitu ikasleen tentsio arterialaren baloreen eta ariketa fisiko ohituren aldagaien

artean. Hala ere, nahiz eta estatistikoki adierazgarria ez izan, ikasle federatuen tentsio

arterialaren baloreak, sedentario eta federatu gabeen baloreak baino baxuagoak ziren.

Emaitzak eta eztabaida 163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!