26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ariketa fisikoa

1.1. ARIKETA FISIKOA

Ariketa fisikoak osasunean duen eragina aztertu aurretik, gaiarekin erlazioa duten

zenbait kontzeptu argitu behar dira (Gonzalez Aramendi, 2003).

Jarduera Fisikoa, energia gastua, handitzen duen muskulu eskeletikoek

eragindako edozein gorputz-mugimendu da. Honen adibide dira besteak beste:

baratzean aritzea, erosketak egitea, mendira oinez joatea eta abar. Hala ere, hauetako

batzuk, aurrerago azalduko diren kontzeptuen barruan ere azal daitezke.

Ariketa Fisikoa, aldiz, behin eta berriz egiten diren gorputz mugimenduak dira,

aldez aurretik planifikatu eta egituratuak izan dira eta sasoiari eusteko edo hura

hobetzeko egiten dira. Ariketa fisikoaren adibide dira, besteak beste, bizikletan

egunero ibiltzea, aerobic-eko eskolak hartzea eta kirol gehienen praktika ere bai.

Kirola, beste ariketa fisikoetatik bereizten da barnean lehia sartzen delako eta arau

zehatz batzuen menpe dagoelako.

Sasoi Fisikoa, ongizatea sortzen duen egoera fisikoa da eta eguneroko jarduerak

edota ariketa fisikoa maila egokian egitea baimentzen du. 5 dira sasoi fisikoaren osagai

nagusiak: gaitasun aerobikoa (erresistentzia), abiadura, indarra, elastikotasuna eta

gorputzaren konposizioa.

1.2. ARIKETA FISIKOAREN ONURAK OSASUNEAN

Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei.

Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten,

norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du.

Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero,

bizitza osoan mantendu daitezke, esate baterako kirola egitean ikasten den diziplina

eta araudien errespetua (Zulaika, 2004). Baina beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen

duen onura aldi batekoa da (Coyle eta lank., 1986) eta onurak mantendu nahi badira

kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean

duen eragina.

14

Sarrera

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!