26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

oxigeno-kontsumo maximo erlatiboaren batez besteko balioak hurrenez hurren,

33.97 ml/Kg/min eta 48.74 ml/Kg/min izan ziren.

Egin diren ikerketa hauek gure datuekin alderatzean, nahiz eta metodologia aldetik

guztiz konparagarriak ez izan, UPV/EHU-ko mutilen batez besteko gaitasun

aerobikoaren balioa beste ikasketetan topatutakoa baina baxuagoa eta neskena aldiz

altuagoa zela ikus daiteke. Berez, gure laginean behatu genituen unibertsitate-adineko

neska eta mutilen arteko oxigeno-kontsumo maximo erlatiboaren balioen berdintasuna

ez da topatu orain arte egindako ikerketeta ia guztietan.

Hala ere, unibertsitateko neska eta mutilen oxigeno-kontsumo maximo erlatiboaren

batez besteko baloreen parekotasuna kontuan hartuz, gure ingurunean egindako eta

antzeko joera deskribatzen zuen ikerketa bat aipatzea interesgarri iruditu zaigu.

Honela, 2001-2002 kurtsoan zehar Bilboko hiru ikastetxe publikoetako 13-15 urte

bitarteko 75 gaztek (36 mutil eta 39 neska) ariketa fisiko ohiturak, egoera fisikoa eta

elikadura ohiturak aztertzeko ikerketa batean parte hartu zuten. Egoera fisikoa

baloratzeko ikasleek Astrand-en Step test froga submaximoa egin zuten. Ikerketa

honetan argitaratu ziren gaitasun aerobikoaren datuen arabera, nesken oxigenokontsumo

maximo absolutu eta erlatiboaren batez besteko balioak hurrenez

hurren, 2.2 l/min eta 38.04 ml/Kg/min ziren. Mutilen batez besteko balioak aldiz,

oxigeno-kontsumo maximo absolutuarentzat 2.47 l/min eta erlatiboarentzat 39.25

ml/Kg/min ziren (Orduña eta lank., 2003). Kasu honetan, mutil eta nesken oxigenokontsumo

maximo erlatiboaren baloreak oso parekoak ziren, unibertsitateko ikasleen

kasuan bezala. Izan ere, bi ikerketa hauen froga garaiak aztertzean, beha genezake

antzeko urte eta tokian jaio eta bizitako pertsonak zirela. Hau da, baliteke gure

inguruan azken urte hauetan neska eta mutilen oxigeno-kontsumo maximoak

berdintzeko joera egotea. Bestetik, ikerketa honetako gaitasun aerobikoaren balioak,

nahiz eta laginaren ezaugarriengatik datuak guztiz konparagarriak ez izan, gure

ikerketako balioak baino baxuagoak ziren. Gaitasun aerobiko maximoa nesken kasuan

20 urte arte eta mutilen kasuan 25 urte arte handiagotuz doala eta ondoren murriztu

egiten dela argitaratu da (Wilmore eta lank., 1998). Bilboko ikasleak unibertsitateko

ikasleak baino gazteagoak zirela kontuan izanda, balio baxuagoen arrazoia oraindik

oxigeno-kontsumo maximo altuenera ailegatu ez izana izan daiteke.

Nahiz eta batez besteko datuak beste ikerketekin konparatzeko egokiak izan, ez

digute informazio osoa ematen populazioaren egoera aerobikoari buruz, ez baitakigu

Emaitzak eta eztabaida 153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!