26.08.2013 Views

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

Azkeneko urteetan gazteen gaitasun aerobikoa ezagutzeko ikerketa ugari egin dira

(Barnett eta lank., 1995; Al-Hazzaa, 2001; Eisenmann eta lank., 2002; Guerra eta

lank., 2002; Twisk eta lank., 2002a, 2002b; Lefevre eta lank., 2002; Koutedakis eta

lank., 2003; Tomkinson eta lank., 2003; Beets eta lank., 2004; Bouziotas eta lank.,

2004; Matsuzaka eta lank., 2004). Alde batetik aipatutako ikerketa gehienak, adin

gazteko haurrekin egin dira eta gure kasuan adin tarte oso espezifikoa duen populazio

talde bat aztertu dugunez zaila da datuak konparatzea. Bestetik, ikerketa hauek

askotan irizpide metodologiko ezberdinak erabiltzen dituzte eta era berean datuak

konparatzea ez da gauza erraza. Hala ere, zenbait ikerketa aipagarri dira gure datuen

esanahia hobeto ulertzeko.

UPV/EHU-ko mutilek lortutako oxigeno-kontsumo maximoaren datuak, adin

berdinekoen artean aurretik argitaratutako datuak baino murritzagoak ziren (Astrand

PO eta lank., 1985). Astrand eta bere lankideek 20 urteko neska eta mutilen bai

oxigeno-kontsumo maximo absolutu eta erlatiboaren baloreak argitaratu zituzten.

Nesken oxigeno-kontsumo maximo absolutu eta erlatiboaren batez besteko balioak

hurrenez hurren, 2.6 l/min eta 43 ml/Kg/min ziren. Mutilen batez besteko balioak aldiz,

oxigeno-kontsumo maximo absolutuarentzat 3.6 l/min eta erlatiboarentzat 54 ml/Kg/min

ziren (Astrand PO eta lank., 1985).

Pate eta bere lankideek, 1999-2002. urteetan zehar Estatu Batuetako National

Center for Health Statistics-ek aztertutako 12-19 urte bitarteko 3287 gazteren egoera

aerobikoaren datuak bildu zituzten (CDC, 2004a, 2004b). Gaitasun aerobikoaren

azterketarako aukeratu zen froga submaximoa gurpildun tapiza izan zen. Ikertzaile

hauek, ikerketan parte hartu zuten gazte guztiak adin tarte ezberdinetan sailkatu

zituzten. Honela, 18-19 urteko bitarteko 323 neska eta 383 mutilen oxigeno-kontsumo

maximo erlatiboaren batez besteko balioak hurrenez hurren, 37.5 ml/Kg/min eta 47.6

ml/Kg/min izan ziren (Pate RP eta lank., 2006).

Indian Amritsar-ko Guru Nanak Dev Unibertsitatean egindako ikerlanean diferentzia

handiagoak topatu zituzten 19-26 urte bitarteko neska eta mutilen artean. Bertan 148

ikaslek (99 mutil eta 49 neska), gaitasun aerobikoaren eta gorputz osaeraren arteko

erlazioa aztertzeko ikerketa batean parte hartu zuten (Sadhan eta lank., 2007).

Oxigeno-kontsumo maximoaren azterketarako Queen´s College-n Step testa erabili

zuten (McArdle eta lank., 2001). Lortutako datuen arabera, nesken eta mutilen

152

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!