Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa gantz-portzentajea pisuaren % 15.09 zen, gihar-portzentajea % 45.2 eta azkenik hezur-portzentajea % 15.6. Adin tarte hontako mutilentzat gantz-portzentaje egokia % 13-20 dela kontutan hartuta (Wilmore eta lank., 1998), aztertutako mutilen % 14.2 balore onargarrien gainetik zegoen (>% 20). 2000-2002. urteetan zehar Espainiako Osasun Ministerioak finantziatutako Avena ikerketan, zozketaz aukeratutako 13-18.5 urte bitarteko 2160 gazteren datu antropometrikoak aztertzeko adin tarte ezberdinen araberako sailkapen bat egin zen. Modu honetan, 17.5 urteko nesken batez besteko GMI-a 21.72, sei tolesturen batuketa 102.31 mm eta gantz-portzentajea % 26.3 zen. Adin hontako mutilen batez besteko GMI-a aldiz 22.91, sei tolesturen batuketa 73.13 mm eta gantz-portzentajea % 20.68 zen (Moreno LA eta lank., 2005b). Datu hauek gure datuekin guztiz konparagarriak ez badira ere adin tarteak ezberdinak direlako, emaitzen esanahia hobeto ulertzeko lagungarriak dira. Honela, gure ikerketan parte hartu zuten bai neska bai mutilen GMI-a eta sei tolesturen batuketaren balioak, gazte hauenak baino altuagoak ziren. Bi sexuen arteko dimorfismo antropometrikoa askotan argitaratu da (Carter eta lank., 1990; Rebato eta lank., 1996; Greil eta lank., 2007). Bertan ikus daitekeen bezala, sexuen arteko diferentzia estatistikoki txikiena hezur-portzentajean eta handienak aldiz gihar eta gantz-portzentajeetan gertatuko dira. Gantzari dagokionez, enbor-tolesturetan ez da sexuen arteko diferentziarik topatu, baina bai beheko gorputz adarreko tolesturetan. Izan ere, mutilen gantza gehienbat enborrean metatzen da eta emakumeena aldiz gorputz-adarretan. SOMATOTIPOA Ikasleen somatotipoari dagokionez, nesken batezbeteko somatotipoa mesomorfikoendomorfikoa zen (4.8-3.7-2.3) eta mutilena zentrala (3.8-4.3-2.5). Aztertutako bilbiografian, honelako populazio batean somatotipoa kalkulatzen duten lan gutxi dago, izan ere lan gehienak kirolarietan egin dira. Rebato eta lankideek 1996. urtean argitaratutako ikerlaneko datuekin alderatuz gero azken hamar urte hauetan ikasleen somatotipoak aldaketa gutxi izan dituela esan dezakegu (Rebato eta lank., 1996). Ikertzaile hauek argitaratutako lanean 19 urteko nesken somatotipoa 5.6-3.1-2.2 zen eta mutilena 4.2-4.0-2.4. Beraz gaur egungo unibertsitateko neskek eta mutilek endomorfia txikiagoa, mesomorfia handiagoa eta antzerako ektomorfia dutela esan dezakegu. 150 Emaitzak eta eztabaida

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa Somatotipoan ere sexuen arteko diferentzia argia azaltzen da, neskak mutilak baino endomorfikoagoak izango dira eta mutilak aldiz mesomorfikoagoak. Diferentzia hau aurretik ere aurkitua izan da (Carter eta lank., 1990; Rebato eta lank., 1996). 4.3.2. Unibertsitateko ikasleen gaitasun aerobikoa Atal honetan, unibertsitateko ikasleen gaitasun aerobikoaren datuak azaltzen dira. Ikerketaren hasieran azaldu genuen moduan, ikasleen gaitasun aerobiko maximoa estimatzeko, Astrand-en testa erabili genuen. Froga submaximo honetan gaitasun aerobikoaren iragarpena, sexuan, adinean, ahalegineko bihotz maiztasunean eta zikloergometroan lortutako potentzian oinarritzen da. Ondoko taula honetan, aztertutako ikasleen gaitasun aerobikoa edo oxigenokontsumo maximoarekin erlazionatutako datuak azaltzen dira (4.49. Taula). Lehenengo oxigeno-kontsumo maximoaren balio absolutuak, ondoren balio erlatiboak eta azkenik gihar pisuaren araberako balioak sexuka banatuta daude. 4.49. Taula. Unibertsitateko ikasleen gaitasun aerobikoa (oxigeno-kontsumo maximo absolutua, erlatiboa eta gihar pisuaren araberakoa) Unibertsitateko ikasleen gaitasun aerobikoa VO2 maximo absolutua (l/min) Bb ± ds VO2 maximo erlatiboa (ml/Kg/min) Bb ± ds VO2 maximo gihar pisua (ml/Kgmusk/min) Bb ± ds Neskak 2.43 ± 0.6 43.20 ± 11.8 101.61 ± 24.4 Mutilak 3.04 ± 0.7 43.90 ± 11.2 96.41 ± 22.2 Bb, batez bestekoa; ds, desbiderapen estandarra Nesken eta mutilen batez besteko oxigeno-kontsumo maximo absolutua 2.43 l/min eta 3.04 l/min zen hurrenez hurren. Bestetik, nesken batez besteko oxigeno-kontsumo maximo erlatiboa 43.20 ml/Kg/min eta mutilena 43.9 ml/Kg/min zen. Azkenik nesken gihar pisuaren araberako batez besteko oxigeno-kontsumo maximoa 101.61 ml/Kgmusk/min eta mutilena 96.41 ml/Kgmusk/min zen. Emaitzak eta eztabaida 151

Osasuna eta ariketa fisikoa: ikasleen egoera fisikoa

gantz-portzentajea pisuaren % 15.09 zen, gihar-portzentajea % 45.2 eta azkenik

hezur-portzentajea % 15.6. Adin tarte hontako mutilentzat gantz-portzentaje egokia

% 13-20 dela kontutan hartuta (Wilmore eta lank., 1998), aztertutako mutilen

% 14.2 balore onargarrien gainetik zegoen (>% 20).

2000-2002. urteetan zehar Espainiako Osasun Ministerioak finantziatutako Avena

ikerketan, zozketaz aukeratutako 13-18.5 urte bitarteko 2160 gazteren datu

antropometrikoak aztertzeko adin tarte ezberdinen araberako sailkapen bat egin zen.

Modu honetan, 17.5 urteko nesken batez besteko GMI-a 21.72, sei tolesturen batuketa

102.31 mm eta gantz-portzentajea % 26.3 zen. Adin hontako mutilen batez besteko

GMI-a aldiz 22.91, sei tolesturen batuketa 73.13 mm eta gantz-portzentajea % 20.68

zen (Moreno LA eta lank., 2005b). Datu hauek gure datuekin guztiz konparagarriak ez

badira ere adin tarteak ezberdinak direlako, emaitzen esanahia hobeto ulertzeko

lagungarriak dira. Honela, gure ikerketan parte hartu zuten bai neska bai mutilen GMI-a

eta sei tolesturen batuketaren balioak, gazte hauenak baino altuagoak ziren.

Bi sexuen arteko dimorfismo antropometrikoa askotan argitaratu da (Carter eta

lank., 1990; Rebato eta lank., 1996; Greil eta lank., 2007). Bertan ikus daitekeen

bezala, sexuen arteko diferentzia estatistikoki txikiena hezur-portzentajean eta

handienak aldiz gihar eta gantz-portzentajeetan gertatuko dira. Gantzari dagokionez,

enbor-tolesturetan ez da sexuen arteko diferentziarik topatu, baina bai beheko gorputz

adarreko tolesturetan. Izan ere, mutilen gantza gehienbat enborrean metatzen da eta

emakumeena aldiz gorputz-adarretan.

SOMATOTIPOA

Ikasleen somatotipoari dagokionez, nesken batezbeteko somatotipoa mesomorfikoendomorfikoa

zen (4.8-3.7-2.3) eta mutilena zentrala (3.8-4.3-2.5). Aztertutako

bilbiografian, honelako populazio batean somatotipoa kalkulatzen duten lan gutxi dago,

izan ere lan gehienak kirolarietan egin dira. Rebato eta lankideek 1996. urtean

argitaratutako ikerlaneko datuekin alderatuz gero azken hamar urte hauetan ikasleen

somatotipoak aldaketa gutxi izan dituela esan dezakegu (Rebato eta lank., 1996).

Ikertzaile hauek argitaratutako lanean 19 urteko nesken somatotipoa 5.6-3.1-2.2 zen

eta mutilena 4.2-4.0-2.4. Beraz gaur egungo unibertsitateko neskek eta mutilek

endomorfia txikiagoa, mesomorfia handiagoa eta antzerako ektomorfia dutela esan

dezakegu.

150

Emaitzak eta eztabaida

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!